Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hipoteka ordaindu gabe duen etxea jaso du herentzian eta bere eskubide zein betebeharrak ezagutu nahi ditu

Aitaren herentziari dagokion dokumentazioa tramitatzen ari naiz. Diru pixka bat hartuko nuke eta hipoteka oraindik ordaindua ez duen pisu bat (hiru urte geratzen dira guztia ordaintzeko). Nire asmoa da pisuan bizitzea eta hipoteka horren kuotak ordaintzea. Nire zalantza da ea bankuak eskatuko ote dizkidan diru-sarreren eta paper-kontu guztien agiriak, eta nire asmoari ezetz esango ote dion langabezia-saria jasotzen ari naizelako. Egin al dezake halakorik?

  Herentziaren eskritura egin aurretik, galde ezazu zure aitak ba ote zuen bizitza-asegururik. Horretarako, heriotzagatiko estaldura-aseguruaren ziurtagiria eskatu behar da Azken Nahien Erregistro Nagusian (Espainiako Justizia Ministerioaren menpeko erakundea da). Hipotekari dagokionez, herentzia bat tarteko denean, oinordekoek hartzen dute hildakoaren lekua hari zegozkion eskubide eta betebehar guztietan. Herentziaren karga guztien ardura hartuko dute, hipotekarena ere bai, baina ez ondoretzan edo herentzia bidez jaso dituzten ondasunena soilik, baita hildakoaren izenean geratu direnena ere. Oinordeko bakarra zu bazara, bankua behartuta dago hipotekaren titular gisa eta hura ordaintzeko arduradun bakar gisa zu onartzera, eta ez du eskumenik oinordetza horri ezezkoa emateko. Besterik da, ordea, oinordeko bat baino gehiago izatea eta herentzia-agiriak esatea horietako batek soilik erantzun beharko diola hipotekari, finka edo ondasunaren hartzaileak hain zuzen, eta gainerako oinordekoak libre geratzea betebehar horretatik. Kasua hori balitz, bankuari dagokio maileguaren titulartasuna aldatzeko onespena ematea, eta hori egiteko, gerta liteke zenbait dokumentu eskatzea, besteak beste errenta-adierazpena, azken soldaten ziurtagiriak... Onespenik emango ez balu, gerta daiteke bankuak oinordeko guztien aurka jotzea. Bestalde, orain ordaintzen ari zaren alokairua dela eta, irakur ezazu arretaz kontratua, agian kalte-ordaina eman beharko diozu-eta alokatzaileari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto