Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: hanburgerrak: Hanburgerrak, begiko eta begitan

Neurrian janda (ez astean bitan baino gehiagotan), eransten zaizkion osagarriak ongi bereizita eta haragi zuriz eginak hautatuta (oilaskoa, indioilarra edo untxia), gure dietan lekutxo bat egin diezaiekegu

  Gauza bat unibertsala denean, askok nahi izan dute asmatzaile gisa agertu. Hanburgerra, berez, ogi tartean jarritako haragi zati bat besterik ez da, eta pentsa liteke nornahik asma zezakeela, ez da-eta hain gauza bihurria. Horrexegatik, segur aski, ehunka istorio kontatzen dira hanburgerraren jatorriaz: erromatarrek asmatu zutela, tartariarrek, AEBetan finkatu ziren alemaniar immigranteek (zenbaitek dio Hanburgo hiritik datorkiola izena), amerikarrek eurek... Bat izan edo bestea izan, kontua da hanburgerrak hamarkada dezente daramatzala gure inguruan, etxe barnean bezala kanpoan ere. Gaur egun, hain zuzen, boladan da, eta badira horretan espezializatu diren ostatu eta jatetxeak ere, gourmet ukitu handixeagoa eman diotenak elikagai horri. Zaleak ere ez dira falta.

Etxean, berriz, zernahitarako plater bihurtu da, otordua prestatzeko denborarik edo gogorik ez dagoenean esku-eskura izaten den horietakoa. Izan ere, ez da trebe-trebea izan behar hanburger bat prestatzeko: aski da zorroa ireki eta haragi zatia plantxan edo zartaginean frijitzea.

Laster batean prestatzen dira hanburgerrak, eta, hain zuzen, janari lasterraren ikur nagusietakoa da; gizentasunarekin ere estu-estu lotua ageri da zenbaitetan, eta Mediterraneoko Dietaren antitesitzat ere jotzen dute. Esan liteke, beraz, ospe onik ez duela hanburgerrak, baina kaloriei erreparatzen badiegu, txahalki-hanburger batek (255 kcal) ez du txahal-azpizunak baino askoz kaloria gehiago (241 kcal), eta pasta edo arroz egosi platerkada bat ere antzera lebilke (278 kcal).

Ospe txar hori hauspotu egiten dute, gainera, haragiaren jatorriari eta elaboratze-prozesuari buruz bolo-bolo dabiltzan esamesek, nahiz eta, egiaz, erabat gardena izan guztia: behin haragia iristen denean, papurtu egiten da, xehatu, beharrezko beste osagai batzuk eransten zaizkio (gatza, piperrautsa, barazkiak...), guztia nahasi, moldeekin forma eman eta, azkenik, ontziratu egiten da. Haragia xehatzeak badu bere zergatia: haragi zati guztiak ezin dira xerra bihurtu, eta horregatik xehatzen dira albondigak edo hanburgerrak egiteko. Haragi horri ematen zaion tratamendu industrialarekin, hobetu egiten da askorentzat ahogozoa, errazago murtxikatzeko moduan jartzen da eta digestioa ere hobeki egiten da.

Hanburgerren inguruko argi-ilun horiek ikusita, baliteke geure buruari galdetzea merezi ote duen plater hori gure dietatik desagerraraztea edo lekutxo bat egiteko moduan ote geundekeen hanburgerrik osasungarrienak aukeratuta edo dieta osatzen duten gainerako jakiekin eta bestelako ohiturekin orekatzen saiatuta. Hain zuzen ere, Erosketa Gida honek lagungarri izan nahi du galdera horiei erantzuteko, eta hanburgerrak egoki manipulatzeko eta kontserbatzeko jarraibideak ere eman nahi ditu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto