Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu elikagairen batekiko alergia edo intolerantzia duten 1.100 laguni baino gehiagori: Segurtasun eta konfiantza falta sumatzen dute alergiak eta intolerantziak dituztenek

Lautik batek pentsatzen du elikagaien etiketa sekula ez dela izaten behar bezain egokia eta erdiek baino gehiagok uste dute ostalaritzako establezimenduek ez dituztela hartzen beharrezko diren neurriak

Joango al gara zerbait jatera?

  Nola sentitzen da kolektibo hori etxetik kanpo jatera doanean? EROSKI CONSUMERek galdekatu dituen hiru lagunetatik bik adierazi dute alergia edo intolerantzia bat izateak baldintzatu egiten dituela. Are gehiago: bostetik hiruri iruditzen zaie osasuna arriskuan jartzea dela, bereziki 10 urtetik beherakoei (halaxe adierazi duten haien gurasoen edo zaintzaileen %94k). Alderdi horretan, dena den, badira aldeak alergikoen eta intolerantziak dituztenen artean: alergikoen %69ri iruditzen zaie arriskutsua dela eta intolerantziak dituztenek %54ri.

Adin guztietakoen artean ageri den kezka da osagai kaltegarria ez ote duten plateretik kenduko hala eskatu arren, eta kutsadura gurutzatua gertatuko ote den janaria prestatzean. Eta beste beldur bat ere badute alergikoek (bereziki, 10 urtez beherakoek eta 10 eta 19 urte artekoek): medikuaren laguntza ez garaiz iristea edo inguruko inork ez jakitea nola jokatu behar den alergiazko erreakzio bat izanez gero.

Elkarrizketetan parte hartu duten pertsonek eurek zenbait neurri hartzen dituzte. Lehenik eta behin, saihestu egiten dituzte zenbait establezimendu: janari lasterrekoak (%47k), asiar sukaldaritzakoak, Italiakoak eta Mexikokoak (%40k, hurrenez hurren) eta buffet erakoak (%30ek).

Gainera, azkenean norabait joatea erabakitzen bada, batzuek prozedura jakin bati jarraitzen diote beti. Hasteko, %34k aurrez hartzen dute tokia, eta horien artean, %54k bere gaixotasunaren berri ematen diete langileei (jokabide hori ohikoagoa da alergikoen artean, intolerantziak dituztenen artean baino, eta, gehienbat, 10 eta 19 urte arteko gazteengan).

Behin jatetxera joanda, inkestan parte hartu duten lagunen %91k arreta handiz irakurtzen dituzte plateren inguruko azalpenak, elikagai kaltegarriren bat duten edo ez jakiteko, eta %79k zerbitzariarekin aztertzen dute plater bakoitzak zer-nolako osagaiak dituen. Azkenik, janaria eskatzen dutenean, erdiek baino zertxobait gehiagok egiaztatzen dute zerbitzariak mezua eman ote dion sukaldariari.

Arreta kaskarra edo desinformazioa?

EROSKI CONSUMERek galdekatu dituen guztiek izan dute noizbait esperientzia txarren bat etxetik kanpo jan dutenean. Erantzun duten lagunen %13ri soilik esan izan diete ez dietela otordurik emango alergia edo intolerantzia dutelako. Alderdi horretan ez dago alderik gaitz bat edo beste dutenen artean, baina bai erkidegoetan. Bereziki, Extremaduran, Madrilen eta Kantabrian suertatu izan dira halakoak: erantzun dutenen %37-20k jasan behar izan dute egoera desatsegin hori.

Hori baino ohikoagoa izaten da, dena den, beste hau: jatetxeko langileak jakinaren gainean jarri eta, hala ere, elikagai kaltegarria platerean ageri dela ikustea. EROSKI CONSUMERek elkarrizketatu dituen lagunen erdiei baino gehiagori gertatu izan zaie hori. Halakoetan, %85ek adierazi egiten diete langileei, baina %15ek ez dute egiten, eta, adituek gomendatzen dutenaren aurka, platerean datorrena jateko arriskua hartzen dute (intolerantzia dutenen %17k egiten dute hori eta alergikoen %9k). Izan ere, gaitz horiek dituztenen ahotan gisa honetako esaldiak entzuten dira: "Nahiago duk nire arazoekin eragozpenik ez sortu" edo "Maniaz beteta nagoela pentsatuko dute eta nahiago dut isilik egon".

Langileei oharra egiten dietenen artean, berriz, egoera bat baino gehiago sortzen dira, baina ohikoena izaten da platera aldatu eta arazoa horrela konpontzea (halaxe gertatzen dela jakinarazi dute galdekatuen %84k: alergikoen %88k eta intolerantzia dutenen %82k).

Laburbilduz, inkestari erantzun diotenen %25ek soilik uste dute ostalaritzako langileek arduraz jokatu ohi dutela alergikoen eta intolerantziak dituztenen kolektiboekin, eta %40ri iruditzen zaie batzuetan behintzat hala egiten dutela. Haatik, inkestan parte hartu duten ia guztiek adierazi dute ostalaritzako profesionalek beren burua formatu edo prestatu behar luketela elikagaiek sortzen dituzten alergiekin eta intolerantziekin zerikusia duten alderdi guztietan.

Kontuz zer jaten duzun!

  Elikaren arabera, 170 elikagaik baino gehiagok sor ditzakete alergiak edo intolerantziak. Espainiako Estatuan, honako hauek ematen dute arazo gehien:

  • Zerealak: garia da Espainian alergia gehien sortzen duen zereala. Gainera, glutena ere izaten du gariak, baita garagarrak, oloak eta zekaleak ere.
  • Frutak eta barazkiak: alergiarik gehien sortzen dutenak arrosakarak dira (sagarra, udarea, melokotoia, abrikota, aranak, gereziak eta marrubiak). Espainian, 6 urteko haurrengan, frutek eragiten dituzte alergien %11 eta barazkiek %4. Hamabost urtetik aurrera, alergia kasuen %85-90 barazkiek eraginak izaten dira.
  • Oskola duten fruitu lehorrak: 15 urtetik aurrerako pertsonek izaten dituzten alergien %73 eragiten dituzte Espainian. Almendrek eta intxaurrek ematen dute arazo gehien.
  • Lekaleak: 6 urtetik aurrera, lekaleak dira maiztasun handienarekin alergiak sortzen dituzten elikagaiak; nagusiki, dilistak, garbantzuak eta kakahueteak.
  • Arrautza: haurtzaroan alergia gehien sortzen duena da. Haurrak bi urte egin baino lehen agertzen da, eta desagertu egiten da lehen sei urteetan.
  • Behi-esnea: Hainbat erantzun anomalo eragiten ditu, batzuk alergikoak eta besteak ez. Esnearen proteinak, laktosak, intolerantzia-fenomenoak sortzen ditu. Herritarren %2ri eragiten die.
  • Itsaskia: helduengan alergia gehien sortzen duten elikagaien artean, hirugarren lekuan ageri dira itsaskiak, batez ere krustazeoak.
  • Arraina: Espainian, bakailaoak, legatzak, mihi-arrainak eta oilarrak eragiten dute alergiazko erreakzio gehien. Ezohikoagoak dira sardinak eta atunak sortzen dituztenak.
  • Soja: ugaritu egin da azken urteetan, elikagai transformatu askotan ageri delako: labean eginak, latako atuna, zerealak, galletak, haurtxoentzako esnea, saltsak eta zopak...
  • Gehigarriak: kalkuluek diotenez, helduengan agertzen diren urtikaria kronikoen %5-10 inguru, hein batean, zenbait gehigarrik sortuak dira (sulfitoek, glutamato monosodikoak edo benzoatoek). Gehigarri horiek erantsita, elikagaien ezaugarriak hobetu nahi izaten dituzte (kontserbatzaileak, koloratzaileak, zapore-indartzaileak...). Prozesu akutuek zerikusi gehiago dute intolerantziekin, eta ez hainbeste alergiekin.

KONPARAKETAKO TAULA

Nola egin ohi dute erosketa?
Saltoki batera baino gehiagotara joan behar izaten dut oinarrizko produktuak eskuratzeko Gure etxean, beti bereiz erosten dira alergikoek eta intolerantzia dutenek jateko produktuak Beti begiratzen diet osagaiei Beti egiaztatzen dut etiketak ohar berezirik baduen alergikoentzat/intolerantzia dutenentzat
GUZTIRA - %57,0 %29,8 %86,8 %88,6
GAITZA Elikagairen batekiko alergia %57,7 %33,9 %87,3 %89,5
Elikagairen batekiko intolerantzia %56,9 %29,2 %86,9 %87,7
ADINA 10 urtez azpikoak %91,2 %31,2 %96,8 %97,6
10 urtetik 19ra %79,2 %32,1 %96,2 %100,0
20 urtetik 29ra %51,6 %28,9 %82,0 %84,4
30 urtetik 39ra %54,3 %25,7 %85,4 %90,7
40 urtetik 49ra %52,0 %29,6 %86,1 %86,7
50 urte ego gehiago %45,8 %34,4 %84,6 %83,3

*EROSKI CONSUMERek inkesta egin die 1.107 pertsonari www.consumer.es web-orriaren bidez. Horietako 88k elikagaiek sortutako alergiaren bat edo intolerantziaren bat pairatzen dute (edo biak), eta gainerakoek, berriz, gaitz horietakoren bat duen norbait izaten dute bere ardurapean (azken horien artean, lautik hirutan gurasoek erantzun diete galderei). Honako 17 autonomia erkidego hauetako herritarrek erantzun dute: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

Zer-nolako neurriak hartzen dituzte etxetik kanpo jatean
Aurrez hartzen dut tokia Tokia hartzean adierazten dut alergia edo intolerantzia dudala elikagai jakin batekiko Jatetxera iristean, zerbitzariari jakinarazten diot alergia edo intolerantzia dudala elikagai jakin batekiko Arretaz irakurtzen ditut plateren azalpenak Zerbitzariarekin aztertzen dut platerek zer-nolako osagaiak dituzten Janaria eskatzean, egiaztatu egiten dut zerbitzariak mezua eman diola sukaldariari
GUZTIRA - %34,0 %51,9 %66,0 %91,0 %79,0 %56,5
GAITZA Elikagairen batekiko alergia %34,3 %56,4 %71,7 %93,1 %83,5 %62,6
Elikagairen batekiko intolerantzia %34,9 %49,4 %62,5 %89,9 %76,5 %52,6
ADINA 10 urtez azpikoak %42,4 %80,8 %96,0 %96,8 %95,2 %85,6
10 urtetik 19ra %41,5 %66,0 %77,4 %90,6 %86,8 %77,4
20 urtetik 29ra %19,5 %45,3 %60,2 %92,2 %76,6 %44,5
30 urtetik 39ra %35,0 %47,1 %63,6 %92,5 %80,4 %54,3
40 urtetik 49ra %34,7 %50,3 %63,9 %90,5 %77,9 %55,8
50 urte ego gehiago %33,5 %44,1 %55,9 %85,9 %69,6 %46,3

*EROSKI CONSUMERek inkesta egin die 1.107 pertsonari www.consumer.es web-orriaren bidez. Horietako 88k elikagaiek sortutako alergiaren bat edo intolerantziaren bat pairatzen dute (edo biak), eta gainerakoek, berriz, gaitz horietakoren bat duen norbait izaten dute bere ardurapean (azken horien artean, lautik hirutan gurasoek erantzun diete galderei). Honako 17 autonomia erkidego hauetako herritarrek erantzun dute: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto