Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Gehiegizko erreserba bat sinatu dute etxea alokatzeko

 Herritar batzuek bermea ordaindu zuten erreserba bat egiteagatik, eta konpromisoa hartu zuten data jakin batean etxebizitza alokatzeko kontratu bat sinatuko zutela eta ia 6.000 euroko abala aurkeztuko zutela sinatzerakoan. Baina etxearen jabeak atzeratu egin zuen sinatzeko eguna, kontratuan hitzartuta ageri zena, eta, ondorioz, kontsumitzaileek auzitara jo zuten eta kalte-ordaina eskatu zuten: ordaindu zutena halako bi eman ziezaietela. Kontratuak ez zuen esaten etorkizuneko maizterrari zenbateko kalte-ordaina eman behar izango zitzaion jabeak atzera eginez gero, baina bai, aldiz, alderantziz gertatuko balitz, eta, hori ikusita, Madrilgo Probintzia Auzitegiak erabaki zuen klausula hori gehiegizkoa zela, eta berme gisa jasotakoa halako bi ordaintzera zigortu zuen jabea (2012ko urriaren 29koa da epaia). Eta esaten du, halaber, baliogabea zela hitzartutako datan abala aurkeztera behartzen zuen klausula, zeren ez baitzitekeen jakin noiz emango zieten etxea, erabiltzeko baimen eta guzti. Eskakizun hori eginda, maizterrak behartu egiten zituzten aldez aurretik ordaintzera abala osatzeak zituen gastuak, eta abala etxean sartu baino lehenago sinarazita, gainera, handitu egiten ziren abalaren mantentze-gastuak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto