Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxejabe elkarte batek indargabetu egin du igogailua mantentzeko kontratua bost urte igarota, eta kalte-ordainak eskatu dizkiote

 2006. urtean, etxejabe-elkarte batek igogailua mantentzeko kontratua sinatu zuen hamar urterako, eta beste hamar urtez luzatzeko aukera ematen zuen, nahi adina aldiz. Kontratuak zioenez, etxejabe-elkarteak libreki indargabetu zezakeen kontratua epea bete aurretik, baina kalte-ordaina eman beharko zion beste aldeari: egin gabe geratuko ziren mantentze-lanei zegokion diruaren %50 eta, gainera, itzuli egin beharko zizkion bere garaian beherapen gisa eskainitako kopuruak. Etxejabe-elkarteak 2011. urtean erabaki zuenez kontratua ezeztatzea eta ordaintzeari uko egin zionez, auzitara jo zuen enpresak eta kalte-ordaina eskatu zion. Baina Badajozko Probintzia Auzitegiak atzera bota zuen eskari hori. 2012ko urriaren 15eko epaiak esaten du enpresak ez zezakeela inolako dirurik eskatu, ez zuelako frogatu kontratua ezeztatzeak kalte-galerak eragin zizkiola. Epailearen iritziz, iraupen luzeko klausula hori gehiegizkoa zen, lehiakideak saihesteko helburuz jarria, inork ez zezan aukerarik izan etxejabe-elkarteari zerbitzu hobea eta merkeagoa eskaintzeko. Gainera, kontratuan ez zen ageri inolako zigorrik, isunik edo kalte-ordainik etxejabe elkartearen alde, enpresak epea baino lehen kontratua etetea erabakiz gero.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto