Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Telefonia-operadoreak fakturak bidaltzen dizkio, nahiz eta azken momentuan konpainiara horretara ez joatea erabaki

Arazo bat dut telefonia-operadore batekin: adierazi nien telefono finkoa eta Internet konpainia horretara aldatu nahi nituela, baina gero ezeztatu egin nuen, nire konpainiak beste eskaintza bat egin zidan eta. Kontua da fakturak bidaltzen ari zaizkidala bankura eta nik itzuli egiten dizkiet. Eta orain abokatuen gutunak hasi zaizkit iristen: ordaindu egin behar dudala esaten didate, eta egin ezean zordunen zerrendan sartuko nautela. Zer egin behar dut?

  2013. urteko uztailetik aurrera, telefono finkoa konpainia batetik bestera aldatzeko pausoa eman eta atzera egin nahi bada, operadore hartzaileari berari jakinaraziz egin beharko da. Uneotan, oraindik ere ezeztatu daiteke portabilitatea, idatziz edo hirugarren batek egiaztatzen duen grabazio bidez, bai operadore emailearen aurrean eta bai eskaria hartzen duen operadorearen aurrean (operadore hartzailea da hori). Iruditzen zaigu ezeztatzea modu egokian egin duzula operadore emailearen aurrean eta, beraz, gomendatzen dizugu beste erreklamazio bat aurkez dezazula Kontsumitzaileak Informatzeko Bulegoaren bitartez. Argudia ezazu epe barruan ezeztatu duzula portabilitatea telefono bidez eta operadore emaileak grabatu egin zuela eskaria, edo, bestela, aurkez ezazu ezeztatze-dokumentuaren kopia bat eta zerbitzua eskaintzen dizun operadoreari ordaindu dizkiozun fakturen kopiak, ordaintzeko eskatzen dizuten hilabeteei dagozkienak. Pauso horiek guztiak emanda, lortu behar zenuke bidali dizkizuten fakturak baliogabetzea eta berririk ez jasotzea; hala ez balitz, Kontsumo Arbitrajera jo behar zenuke. Galde ezazu zure autonomia erkidegoko gobernuaren Kontsumo Sailean edo zure udalerriko Kontsumo Bulegoan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto