Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Bankuak eskainitako asegurua uste baino lehen kobratu diote, eta kontu gorriaren zorpekoa kobratu nahi diote orain

Bankuan aseguru bat eskaini zidaten autoarentzat. Sinatu nituen paperak, baina esan nien oraindik ez kobratzeko kontu korrontetik, dirurik ez neukala, eta itxaroteko nik abisua eman arte. Bada, kobratu egin zidaten eta kontua gorrian utzi, zorpeko batekin. Gero, dirua sartu nuenean, ohartzen naiz ia berrogei euro kobratu dizkidatela zorpekoaren erreklamazio-gastuengatik. Zer egin dezaket?

  Guk gomendatzen dizugu erreklamazio idatzi bat aurkez diezaiozula sukurtsaleko zuzendariari eta komisioa itzul diezazutela eskatu. Adieraz iezaiozu zertan geratu zineten asegurua kontratatu zenuenean, eta argudia ezazu ez duzula jaso zordunari bidaltzen zaion jakinarazpenik eta, beraz, ez dela bidezkoa kobratzea. Zuk nahi bezala erantzuten ez badute, aurkez ezazu beste erreklamazio bat finantza erakundeak Bezeroa Defendatzeko duen Sailean, eta hor ere deus lortzen ez baduzu, jo ezazu Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura. Zorpekoagatik kobratzen duten komisioarekin, bezeroari erreklamazioak bidaltzeko egin dituzten gastuak ordaintzen dituzte, eta ezin dute modu automatikoan ezarri. Horrexegatik, erakundeek frogatu egin behar dute egiaz egin dituztela erreklamazioak, eta badirudi zurekin ez dela hala gertatu. Kontsumorako Kredituari buruzko Legeak dioenez, zorpetze esangabe garrantzitsu bat hilabete edo gehiago luzatzen bada, kontsumitzaileari atzerapenik gabe jakinarazi behar zaio zenbat zor duen, zenbateko zor-tasa ezarriko dioten eta zer-nolako zigorrak jaso ditzakeen. Bestalde, aseguru-etxez aldatzeko, komeni izaten da kontratua bukatzen den eguna iritsi baino bi hilabete lehenago jakinaraztea uko egiten diogula indarrean dagoen asegurua luzatzeari.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto