Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Galdetzea erraza da...

Galdera asko eta asko berdinak izaten dira lan-elkarrizketa guztietan, eta azterketa gainditu nahi bada, beharrezkoa da ongi prestatu eta nola erantzun jakitea

  Gaur egun ez da erraza lan-elkarrizketa bat egiteko aukera izatea -ia sei milioi lagun daude langabezian Espainiako Estatuan-, eta halakorik suertatuz gero, ongi prestatuta joatea komeni da. Aspaldi honetan eskuliburuak ere agertu dira merkatuan lan-elkarrizketa bat prestatu behar duenari jarraibide batzuk emateko, eta horietako batzuek, gainera, arrakasta handi samarra lortu dute. Hor daude, esaterako, El puesto es suyo, Dumonena (Postua zurea da); Entrevista de Trabajo: Cómo Superar las Entrevistas y Conseguir el Trabajo que Deseas, Pucholena (Lan-elkarrizketa: zer egin elkarrizketa gainditu eta nahi duzun lana lortzeko) edo Cómo realizar entrevistas con éxito Breakwell-ena (Nola egin elkarrizketa bat arrakastaz)... Horretaz gain, aldi baterako laneko enpresek, giza baliabideetakoek eta autonomia erkidegoetako lan-aholkularitzek gai horri buruzko eskuorriak argitaratzen dituzte eta ikastaroak eta tailerrak antolatzen. Material hori guztia aztertu ondoren, esan liteke galdera batzuk asko errepikatzen direla. Honako hauek dira maizen ageri direnak.

Nola definituko zenuke zeure burua?

Ezin da inprobisatzen ibili. Prest eduki behar da erantzun bat, etxean gogoeta egin behar da norberak jaso duen prestakuntzaz, norberaren balioez eta lan egiteko moduez. Kontua ez da lorpenak erakusten ibiltzea, baina adierazi egin behar dugu zertarako gai garen, apalkeriarik gabe. Eta, jakina, azpimarratu egin behar da porrotek eta hutsegiteek ez gaituztela hondoratzen, badugula gaitasuna egoera horiei erantzuteko; era berean, saiatuak garela adierazi behar dugu eta garrantzi handia ematen diogula eguneroko ahaleginari.

Zer ikasi duzu? Zergatik? Gauza bera ikasiko zenuke berriz aukeratzerik izango bazenu?

Pertsona bakoitzaren eta unean uneko egoeraren araberakoa da erantzuna. Dena dela, jarrera baikorra hartzea komeni da galdera horien aurrean, eta aditzera eman behar da prestakuntza aldiko esperientziak onak izan zirela gehienbat. Hain ona izan ez zen zerbait balego eta aipatu nahi izanez gero, baikor jokatu behar da eta emaitzei buruzko ikuspegi baikorra nabarmendu.

Lanik egin duzu inoiz? Zergatik utzi zenuen edo zergatik kaleratu zintuzten?

Kaleratu egin bagaituzte, zintzo jokatu behar da eta argi adierazi, gero eta balio handiagoa ematen diote-eta malgutasunari eta egoera askotara moldatzeko gaitasuna izateari. Gogoeta egin behar da gu kaleratzeko izan diren arrazoien inguruan, erantzun egoki bat landu behar da eta egoera hori modu baikorrean birformulatzeko alderdiren baten inguruan pentsatu.

Aurreko lanak bete al zituen zure nahiak? Eta zuk? Zer lorpen egin zenituen?

Aurreko esperientzietan lortutako helburuez egin behar da gogoeta eta eskaintzen ari zaizkigun lanarekin izan ditzakeen antzekotasunak identifikatzen saiatu.

Nolakoa da zure lagunik onena (edo aita, edo bikotekidea...)

Galdera mota honekin, nahasmena sortu nahi izaten dute eta egoera horri aurre egiteko gaitasuna neurtu. Elkarrizketaren erritmoa eta mintzagaia bat-batean aldatuta, ustekabean harrapatu nahi izaten dute hautagaia. Ez da asko-asko kezkatu behar, galdera horiek ez baitira izango erabakigarriak aukeratzeko orduan. Dena den, aintzat hartuko dituzte hautagaiaren hizkuntza-gaitasuna, sintesiak egiteko trebetasuna eta zer-nolako balioei ematen dien garrantzia.

Zer egin duzu lanik gabe egon zaren denboran?

Ez da gauza bera langabezian egotea eta deus ez egitea. Oso ontzat jotzen dute langabeek ikastaroak egitea hizkuntzak hobetzeko, informatikan trebatzeko edo doktoretzako ikastaroak edo master bat egitea. Ikasteko gogoa erakustea funtsezkoa da arrakasta izateko. Pasibotasunik ez da agertu behar.

Zer dakizu gure enpresaz? Zergatik hautatu duzu?

  Garrantzitsua da enpresari buruzko informazioa biltzea eta ongi prestatua eramatea. Galdera honetan, enpresa edo lanpostua interesatzen zaigula erakutsi behar dugu, eta erantzun egokia izan daiteke enpresak eskaintzen duen hedadura azpimarratzea, seriotasuna, lan-arloa, aurrera egiteko aukerak....

Enpresari zer eskain diezaiokegun galdetzen badute edo zergatik hautatu behar gintuzketen, norberaren alderik onena agertu behar da, eta lanerako ditugun dohainak eta gaitasunak nabarmendu.

Lanpostu honetarako norbait hartu beharko bazenu, zer-nolako irizpideak lehenetsiko zenituzke?

Beste zenbaitetan, honela egiten dute galdera: "Zergatik uste duzu zu zarela egokiena lanpostu hau betetzeko?". Modu batean edo bestean adierazi, galdera horrekin zera nahi izaten dute: hautagaiak adieraz dezala zer-nolako ezaugarriak iruditzen zaizkion funtsezkoak lanpostu horretarako, eta bera horien jabe dela erakuts dezala. Gainera, elkarrizketa egileari aukera ematen dio hark elkarrizketan zehar osatu duen iritzia eta hautagaiak bere buruz agertzen duena alderatzeko. Zuzenean erantzun behar da, argi utzi behar da zer-nolako esperientzia eta ezagutzak ditugun, eta erakutsi egin behar dugu lanpostu horretarako gaitasunik egokienen jabe garela.

Ezkonduta zaude? Ba al duzu bikotekiderik edo familiarik?

Lagunik onenari buruzko galderak bezalaxe, galdera honek ere ustekabean harrapatu nahi du hautagaia, mintzagaia eta erritmoa bat-batean aldatu eta nola erantzuten duen ikusi, inprobisatzeko gaitasunik baduen aztertu.

Beste batzuetan, "Guraso izateko asmorik bai?" galdetzen dute. Galdera horiekin, hautagaia bidaiatzeko prest egongo litzatekeen ikusi nahi izaten dute.

Osasun ona al duzu? Zaintzen al duzu zeure burua osasuntsu egoteko?

Naturaltasunez erantzun behar da, zintzo, eta erakutsi egin behar da aisialdiko denboran, nork bere proiektuak lantzeaz gain, beste pertsona batzuekin ere jarduten garela (taldeko kirolen bat egiten dugula adieraz dezakegu); era horretan, taldean harremanak izateko erraztasuna dugula erakutsiko dugu.

Zure ustez, zenbat irabazi behar zenuke? Eta etorkizunean?

Lehenbiziko lana bilatzen ari bagara, adierazi behar genuke dirua alderdi garrantzitsua dela, baina une horretan garrantzitsuagoa iruditzen zaigula lana aurkitzea eta lan-munduan esperientzia pilatzea. Ez da komeni kopuru jakin bat ematea, hartara agerian geratuko baita interes gehien lanpostuak eta enpresak berak sortzen digutela.

Aldiz, hautagaiak lehendik ere esperientzia pixka bat edo puska bat baldin badu lan-munduan, lasai esan dezake orain zenbat irabazten ari den edo aurreko enpresan zenbat irabazi duen, baina zifrak gehiegi puztu gabe, enpresek badakite-eta beren arloan zer-nolako soldatak izaten diren.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto