Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa Gida: arrautzak: Arrautza, biribila dohainetan

Ospe txarra izan du urteetan, baina ezaugarri bikainak ditu elikaduraren ikuspegitik, eta ez da egia kolesterola igotzen duela

Elikadura arloko dohainak

  Arrautzak kalitate bikaineko proteinak ematen ditu, eta horixe du bereizgarri nutrizionalik ezagunena. Arrautzen aminoazidoen izaera eredugarria da (proteina izeneko horma osatzen duten adreiluen gisakoak dira aminoazidoak), eta beste elikagai batzuena baino osatuagoa. Abantaila horrek, ordea, indarra galtzen du gure gizartean, lehendik ere behar baino proteina gehiago hartzeko joera dugu eta. Zehazki, arrautza batek 6 gramo proteina ematen ditu. Baita beste mantenugai aipagarri batzuk ere: fosforoa, burdina, zinka, A eta E bitaminak eta azido folikoa, eta ugari ematen ditu, halaber, B2 (riboflabina), B12 eta D bitaminak ere. Gaur egun, mantenugai horiek eskas izaten dira ohiko elikaduran, eta garrantzitsuak dira, horietako batzuk herdoilaren aurkakoak direlako eta lagundu egiten dutelako prozesu degeneratibo asko gelditzen edo horiei aurre hartzen: bihotz-hodietako eritasunak, minbizia, diabetesa, kataratak... Gantzak eta lipidoak gorringoan egotean dira (arrautza bakoitzak 6,5 gramo). Gantz horien artean, gehiago dira saturatugabeak, saturatuak baino, eta horrela izatea oso osasungarria da gure bihotz-hodientzat.

Alergia ere bai...

  Oso ohikoa izaten da arrautzarekiko alergia izatea, batez ere haurrek (zuringoan ageri diren substantziek eragiten dute gehienean). Gaur-gaurkoz ez dago sendabiderik gaitz horrentzat, nahiz eta haurtxoengan berez desagertzen den zenbaitetan. Arazoak saihesteko modurik onena, alergia guztiekin gertatzen den bezala, arrautzarik ez jatea da, ezta arrautza daraman elikagairik ere.

Produktu asko eta askotarikoak egiteko erabiltzen da arrautza (edo haren proteinak), eta ezkutuan egon daiteke (2. mailako elementu gisa) eta kopuru txikietan, ohikoa baita emultsionatzaile moduan erabiltzea, distira-emaile moduan edo argigarri moduan. Hori dela eta, elikagai prozesatuak ahalik eta gutxien jatea komeni da. Eta sukaldeko tresneriarekin ere kontuz ibili behar da, ongi garbitu ezean agertu egin daitekeelako arrautza, eta kontuz ibili behar da, halaber, lehendik arrautzak egiteko erabili den olioarekin.

Arrautzaren proteinak era honetan agertu ohi dira etiketetan: albumina, koagulatzailea, emultsionatzailea, globulina, lezitina edo E-322, libetina, lisozima, oboalbumina, obomuzina, obomukoidea, obobitelina, bitelina edo E-161b (luteina, pigmentu horia).

Espainiako Osasun Ministerioak, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren bitartez, honako elikagai hauek saihesteko gomendioa ematen du arrautzarekiko alergia izanez gero: arrautza bera; arrautzaz argituta dauden zopak, saldak edo kontsomeak; arrautza-irinetan edo arrautza-ogitan pasatutako jakiak (etxean eginak edo aurrez prestatuak); pastelak, galletak, opilak, hostoreak, enpanadak, enpanadillak, karameluak, turroiak, irabiakiak, flanak, kremak, izozkiak, merengea, natillak, margarinak, jogurtak, fianbreak edo hotz-egosiak, saltxitxa komertzialak, pateak (edo haragiaren beste eratorri batzuk, arrautza izan dezakete eta), maionesa eta bestelako saltsak, entsaladarako kremak, arrautza eran egindako pasta, semoladuna, eta arrautza zuringoa duten ogi-birrina eta labean erretako ogia.

Arrautza, mito eta galdera ugari oskolpean

  Arrautzaren inguruan badira zenbait alderdi argitu beharrekoak, batez ere nola manipulatu, kontserbatu eta tratatu behar den jakite aldera:

  • Dendetan zergatik ez dira egoten hozkailuetan? Tenperatura aldaketa bortitzek ur-kondentsazioa eragin dezaketelako oskolean, eta, ondorioz, handitu egingo litzateke kutsadura arriskua. Hori saihesteko, hobe da giroko tenperaturan edukitzea denda eta supermerkatuetan. Etxean hozkailuan gorde behar dira, tenperatura gorabeherak saihesteko. Hamar egunez eduki daitezke arrautzentzako gunean, alderik punta-zorrotzena beherantz dutela, 1 ºC eta 4 ºC artean.

  • Zer esan nahi du oskolean ageri den kodeak? Arrautzen kodeak digitu batzuk izaten ditu. Lehen zenbakiak adierazten du nola hazi duten oiloa (0 = ekoizpen ekologikoa; 1 = landakoak; nabe batean egoten dira, lurrean haziak bezala, baina egunez aire zabalean ibil daitezke; 2 = lurrean haziak; nabeetan egoten dira, eta mugitzeko askatasun pixka bat izaten dute; 3 = kaiolakoak; oilo errule ia guztiak kaioletan hazten dira). Bigarren eta hirugarren digituak letrak dira, eta zein estatutan eginak diren adierazten dute (Espainiakoek, ES ageri dute). Gainerako digituek ekoizleari buruzko informazioa ematen dute (probintzia, udalerria eta abere-ustiategia).

  • Jan aurretik garbitu egin behar al da? Ez da beharrezkoa arrautzak garbitzea; arrautzak hozkailuan gorde aurretik garbitzen badira, arriskua izaten da mikro-organismoak barrenera sartzekoa, oskola poroduna da eta. Garbitzekotan, erabili aurretxoan egin behar da, eta ongi lehortu sukaldeko paperarekin (behin erabiltzekoa izan dadila).

  • Zer egin ontziko arrautza bat apurtua badago? Arrautza batek oskola hondatua badu, kraskatua, itxura txarrekoa bada edo usain txarra sumatzen bazaio, bota egin behar da. Kolore, usain eta zapore arraroa duten arrautzak ere bota egin behar dira. Kontsumo-data gomendatua ahalik eta luzeena duten arrautzak erosi behar dira.

  • Nola jakin arrautza bat freskoa dela? Gorringoaren eta zuringoaren egoerak eta kokapenak adierazten dute freskoa den edo ez. Arrautza freskoen gorringoa trinkoa izaten da, ongi zentratua egoten da zuringoan eta nolabaiteko bonborra edo sabeldura izaten du. Frijitzen denean edo ur irakinetan egiten, trinkotuta geratzen da. Denborarekin, berriz, gorringoak galdu egiten du sabeldura edo bonborra, eta alde baterantz joaten da.

  • Jateko modukoak al dira zuringoan orban gorriak edo 'hodeiak' dituzten arrautzak? Horiek ez dute aldatzen arrautzaren zaporea eta kalitatea. Orban gorriak labana-mutur batekin ken daitezke. Hodeiek esan nahi dute arrautza freskoa dela.

  • Izoztu al daitezke arrautzak? Arrautzak ongi izozten dira, bai irabiatuta, bai zuringoa eta gorringoa banatuta (biak izoztu edo bietako bakarra) edo egosita (oskolik gabe). Zuringoa bereizi eta izozten bada, garrantzitsua da ez dezala izan gorringo zatirik izan. Desizoztea hozkailuan egitea komeni da, ez giroko tenperaturan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto