Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

EROSKI CONSUMEReko elikadura adituen erantzunak

Jateko moduko al da gaztaren azala? Batzuetan bistakoa da ezetz, plastiko gisako zerbait ageri du eta

  Azal motaren arabera, bi eratako gaztak daude: azal naturala dutenak eta azal artifizialekoak edo estalkia dutenak. Azken horietan, besteak beste hezetasuna kontrolatzeko eta gazta babesteko erabiltzen da elementu hori. Estalkia oso erraz bereizten da azaletik, gaztarena ez den beste material batekin egina egoten delako, eta sarri askotan nahikoa izaten da igurztea edo desitsastea. Gaztaren azala jateko modukoa da, baina gaztaren barrualdeak ez bezalako osaera izaten du eta zapore mikatzagoa ere bai hainbatetan; estalkia, berriz, ez da jaten, material sintetikoz egina izaten da-eta (plastikoa, argizariak edo parafinak).

Azal naturala eta jateko modukoa duten gaztetan, hainbat eratako produktuak daude: lizun gris urdinkara duten azala daukatenak, Frantzian egiten diren batzuk adibidez (Crottin, Valençay); azal guria, zurixka eta iletxoz estalia dutenak (Brie, Camembert); azal gogor eta zaila duten gaztak (Emmental, Cheddar, Parmesano, Manchego, Idiazabal...).

Zer-nolako frutak dira egokiak diabetesa kontrolatzeko?

  Diabetesa duten pertsonen dietan ezin da falta inolako fruta freskorik. Neurri egokian, pertsona diabetiko batek edozein fruta jan dezake gluzemia deskontrolatuko zaion beldurrik gabe. Dena den, neurriz jokatu behar da, eta errazio bakoitzaren kopurua doitu edo maiztasun txikiagoarekin jan gainerako frutek baino azukre-kontzentrazio handiagoa dutenak. Sail horretakoak dira, adibidez, platanoa, mahatsa, txirimoia, palosantoa edo kakia, granada eta pikuak: gainerako frutek halako bi eta hiru artean izaten dute azukrea (7-10 g/100 g-ko gehienek, eta 15-17 g/100 g-ko beste horiek).

Elikaduraren oinarriak: Leptina

  Apetituarekin edo gosearekin zerikusia duen hormona bat da. Berez sortzen du organismoak, eta garunean desaktibatu egiten du gose-irudipena. Jateak ematen duen atsegina ere desagerrarazi egiten du leptinak, garuneko plazer-guneei eragiten baitie (zehazki, murriztu egiten du gune horietako jarduera). Leptinarik ekoizten ez duten pertsonek edo kopuru erregularretan egiten ez dutenek nekezago kontrolatzen dituzte apetitu- eta gose-irudipenak, eta itsumustuan jaten dute; gainera, ez dute joerarik elikagaiak bereizi eta hautatzeko, ez dute beren burua kontrolatzeko gaitasunik, eta pisu gehiegi izan ohi dute.

Mediterraneoko dieta eta ariketa fisikoa: bikote horrek ezeztatu egiten du gizentasunerako joera genetikoa

  Ikerketa Biomedikuen Sareko Zentroak-Gizentasunaren eta Nutrizioaren Fisiopatologia (CIBERobn) erakundeak egin duen azken ikerketak dioenez (Plos One zientzia-aldizkarian argitaratu dute), Mediterraneoko dieta eta ariketa fisikoa konbinatzeak ezeztatu egiten du gizentasuna pairatzeko joera genetikoa.

Gizentasunari atxikitzen zaizkion bi gene nagusiak aldi berean aztertu dituzte, FTO eta MC4R direlakoak, eta ikusi dute, pertsona sedentarioetan, gorputz-masa handiagoari, gerri-inguru zabalagoari eta gizentasun-prebalentziari atxikitzen zaizkiola gene horiek. Aitzitik, pertsona aktiboetan, gizentasuna pairatzeko joera genetikorik ez da ageri.

Frogatuta geratu da, halaber, Mediterraneoko dieta eginda ere lor litekeela pisu gehiago izateko joera genetikoa ezeztatzea, bi gene horien ondorioz agertzen dena betiere. Ondorioa oso argia da: ariketa fisikoa egitea eta modu egokian elikatzea funtsezkoa da FTO eta MC4R geneen mutazioa orekatzeko, eta, ondorioz, mutazio hori pairatzen duten pertsonek ez dute zertan gizenak egon, baldin eta kirola egiten badute eta Mediterraneoko dietari zorrotz samar jarraitzen badiote.

Mokadu-jate osasungarriak: ez 200 kaloria baino gehiago

Otordutik otordura egiten diren mokadu-jateak, osasungarriak izango badira, egunean egiten diren bost otorduetako bat izan behar dute, halakotzat hartu behar dira. Kontua ez da egunaren buruan gehiago jatea, baizik eta elikagai guztiak hobeki banatzea, digestio sistemarentzat proportzionatuagoa eta barneratzeko errazagoa izango den moduan. 2.000-2.200 kcal-eko dieta batean, mokadu-jate osasungarri batek kaloria guztien %5-10 hartu behar luke; hau da, 100 eta 200 kcal artean.

Otordu arteko gosea baretzeko, mantso eta ongi murtxikatu behar da janaria, asetasun-irudipenak 20 minutu behar izaten ditu-eta garunera heltzeko; horretaz gain, mantenugai mota bat baino gehiago duten elikagaiak konbinatzea komeni da, proteinak eta karbohidratoak adibidez, edo proteinak eta gantzak, hartara energia mantsoago iritsiko da-eta odolera. Beste jardueraren bat egiten ari garen bitartean jatea ez da egokia, askotan ez baikara ohartu ere egiten zenbat jan dugun.

Datilak, zuntzean biribilak

  Fruta lehortuen sailekotzat hartzen dira datilak, nahiz eta ez dituzten deshidratatzen beste zenbait fruta lehortu bezala (gereziak, mahatsa edo piku lehorrak bezala, adibidez). Datilondoaren fruituak dira datilak (Phoenix dactylifera L.), eta oso hedatuta daude Ekialde Hurbilean eta Erdialdekoan. Arabiar Emirerri Batuetako Unibertsitatean datil mota nagusiak aztertu eta alderatu dituzte (Nekazaritza eta Elikadura Fakultatean egin dute), eta guztiek elkarrekin ezaugarri nabarmen bat dutela ikusi dute: ugari ematen dute zuntz dietetikoa.

Proposamen gozo-gozo batzuk:

  • Letxuga-entsalada, ahuntz-gazta zatiekin eta datilekin

  • Osoko bizkotxoa, datilez eta almendraz betea

  • Datil- eta intxaur-krema

  • Arkume edo oilasko gisatua, mahaspasekin eta datilekin

  • Endibiak, laranjekin eta datilekin



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto