Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zoru-sabaien klausulak gehiegizkotzat jo, eta ordaindu beharrekotik gorakoa itzul diezaieten lortu dute

 Zortzi kontsumitzailek epaitegitara jo, eta beren maileguen zoru-klausulak baliorik gabe utz zitzatela eskatu zuten. Interes aldakorreko maileguak zituzten: zorua edo gutxieneko tasa nominala %4,50ekoa zen urtean, eta sabaia edo gehienezko tasa % 12koa. Eta irabazi egin zuten epaiketa. Kuotak berriz kalkulatzeko agindu zioen epaileak finantza-erakundeari, klausularik izan ez balu bezala hain zuzen, eta kobratu beharrekotik gorakoa itzultzeko. Caceresko Probintzia Auzitegiaren ustez (2012ko azaroaren 19koa da epaia), bankuak ongi asko zekien, zoru-klausula ezarri zuen unetik beretik, hura indarrean sartuko zela (eta halaxe gertatu zen, jakina), eta, aldi berean, bezeroa itxuraz babesten zuen neurri gezurrezko batekin hornitu zuen klausula hori, interes-tasak muga irreal batetik gora igo ez zitezen: %10ean edo %12an jarri zuten goiko muga hori (sabaia), baina bistakoa zen inola ere ez zirela hartaraino iritsiko; aldiz, zoru-klausula bai, behin baino gehiagotan ezarri zieten, eta horrek eragotzi egin zuen kontsumitzaile horiek onurarik izan zezaten interes tasak jaitsi zirenean. Hori guztia, epailearen hitzetan, fede onaren kontrakoa eta gehiegizkoa izan zen, eta, beraz, baliorik gabe utzi zuen klausula.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto