Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Gas-konpainiak ia 1.000 euroko faktura bidali dio, kontagailuaren ustezko akatsak konpontzeko

Kontratatua dudan gas-konpainiak esan dit gaizki bidali dizkidala hainbat faktura, eta azken urteetako hutsegiteak konpontzeko, ia 1.000 euroko bat bidali dit. Arazoak omen zeuden kontagailuarekin eta orain ohartu omen dira. Nik zintzo ordaindu ditut orain arteko faktura guztiak bankuaren bidez, eta ez zait iruditzen dirutza hori ordaindu behar dudanik eta gutxiago dena aldi batean. Zer egin dezaket?

  Arlo hori arautzen duen legediak dioenez, gasaren faktura hilero edo bi hilez behin bidaliko da (neurgailuak zein maiztasunekin irakurtzen diren), nahiz eta autonomia erkidegoek erabaki dezaketen bi hilabetetik gorako aldiak ezartzea irakurketa horiek egiteko. Kontagailua gaizki dabilela egiaztatuz gero (enpresak eskatuta aztertu behar da kontagailua ongi dabilen edo ez), fakturazio osagarri bat egin daiteke. Baina zer denbora-tarte hartu behar du faktura osagarri horrek? Bi aldeak ez badira ados jartzen hutsegitea noiz gertatu zen, gailua azkenekoz aztertu edo instalatu zutenetik igaro den denboraren erdia hartuko da. Eta sekula ezingo da izan urtebetetik gorakoa. Gainera, ordaindu beharreko kopurua zatitzeko aukera izango da: hutsegitea gertatu denetik zenbat hilabete igaro diren, hainbeste fakturatan zatitu daiteke (prorratan banatzea esaten zaio horri). Gomendatzen dizugu kontsumo-zerbitzuetara jo dezazula aholka zaitzaten edo zure autonomia erkidegoko Industria eta Energia Zuzendaritzarekin harremanetan jar zaitezela. Araudiaren helburua da kontsumo-pilatze handiak saihestea, eta Kontsumitzailearen Legeak dio gehiegizko klausulatzat jotzekoak direla bezeroaren gain uzten dutenak hari egoztekoak ez diren hutsegiteek (administraziokoek edo kudeaketakoek) sortzen dituzten ondorio ekonomikoak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto