Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Garbigailua matxuratu eta bi teknikariren irteerak kobratu nahi dizkiote

Garbigailua matxuratu zitzaidan, eta gailuaren etxeko zerbitzu teknikora deitu nuen. Teknikari bat etorri zen, baina pieza bat falta zuela esan zidan, eta beste egun batean etorriko zela. Irteera kobratu egin zuen eta ziurtatu zidan hurrena etortzen zenean eskulana eta piezak soilik kobratuko zizkidala. Egunak joan, eta teknikaririk ez zen ageri. Zerbitzura deitu nuen berriz, zer gertatu zitzaidan kontatu eta beste teknikari bat bidali didate, eta hark ere kobratu egin dit irteera. Fakturak teknikarien izenean daude, ez zerbitzu ofizialaren izenean. Nori egin behar diot erreklamazioa? Zer egin dezaket?

  Gure gomendioa da erreklamazio bat aurkez dezazula zure probintziako kontsumo-zerbitzuetan edo zure udalerriko kontsumo-bulegoan, eta kontratatu zenuen zerbitzu teknikora bidali. Erants iezazkiozu erreklamazioari bi fakturen kopiak, eta eska ezazu itzul diezazutela bi irteeretako batengatik ordaindu duzuna eta idatziz adieraz diezazutela konpontze-lanen bermea (hiru hilabetekoa da). Estatuko araudiak dioenez (autonomia erkidegoetako legediaren osagarri da), erabiltzailearen etxean ematen diren zerbitzuetan, behin baino ezingo dira eskatu joan-etorrien gastuak, nahiz eta bidaia bat baino gehiago egin behar izan, eta fakturan ongi zehaztuta agertu beharko du. Bestalde, laguntza teknikoa ematen duten zerbitzu guztiak behartuta daude erabiltzaileari faktura ematera honako datu hauekin: Laguntza Teknikoko Zerbitzuaren izena, helbidea eta identifikazio fiskaleko zenbakia. Zerbitzu batek autonomoekin adostu eta horrela erantzuten badie bezeroei, horrek ez die kalterik eragin behar erabiltzaileen eskubideei.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto