Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: txokolatea: Txokolatea: ontza osasungarriak?

Dieta orekatu baten barnean eta neurrian janda, egin dakioke tokitxo bat; zenbat eta kakao gehiago duen, hainbat osasungarriagoa izango da

  Penak arintzeko, egun goibel bat goxatzeko edo unerik zoriontsuenak ospatzeko. Halakoxea da txokolatea, jende ugari erakartzen duen elikagaia eta mokadutxo bat egin gabe nekez albora daitekeena. Gauza asko esaten dira txokolateari buruz: ezaugarri osasungarriak dituela batetik, eta zenbait kalte sortzen dituela ere bai bestetik (aknea, pisu gehiegia, migraina edo txantxarra). Eta are gehiago: mendekotasuna sortzen duela ere entzuten da. Egia esan, ez dago batere argi zer-nolako oinarria duten baieztapen horietako batzuek, baina bistan da etxerik gehienetan izaten dela txokolatea armairuren batean edo biltegian, mota batekoa edo bestekoa: beltza, esneduna, zuria, fruitu lehorrak dituena, galleta duena... Ugaritasun horretan, ordea, beti ez da jakiten zer-nolako aldea dagoen batzuen eta besteen artean: kolore desberdintasunak zaporeari soilik eragiten al dio?, beltzak eta zuriak kaloria berak ematen al dituzte?... Galdera horiei erantzuteko eta txokolatea hautatzeko eta erosteko orduan sor litezkeen zalantzak argitzeko (zer osaera duten, zer formatutan saltzen diren...), Erosketa Gida hau landu dugu.

Jainko-Jainkosen oparia

Ameriketako biztanleek aspalditik ezagutzen zuten kakaoa. Txokolate hitza bera ere haiena da: xoco ('mikatza') eta atl ('ura') hitzak elkartuta sortu zuten. Europarrek 1502. urtean izan zuten kakaoaren berri, aztekek Kristobal Koloni hazi batzuk eman zizkiotenean. Ameriketako indiarrek jainko-jainkosen oparitzat zeukaten, eta Espainiako nobleek ere izugarri atsegin izan zuten bere garaian. Europako lehen txokolatea Zaragozan hasi ziren egiten, XVII. mendean. Jatorrizko errezeta hartan, kakao-orea ageri zen, eta arto txigortua, piperrautsa eta beste espezia batzuk eransten zizkioten, kanela eta banilla tartean; urteak igaro ahala, aldatuz eta osatuz joan zen errezeta, harik eta azukrearekin konbinatu zuten arte. XIX. mende arte, luxuzko produktua zen txokolatea, baina Industria Iraultza gertatu zenean, demokratizatu egin zen, eta jende gehiagoren esku jarri. Txokolate esneduna Suitzan egin zuten lehen aldiz, 1875. urtean.

Kakaotik txokolatera

Txokolatea egiteko oinarria kakao-haziak dira. Theobroma cacao izeneko arbolak ematen ditu, Hego Ameriketako lur tropikaletan hazten denak. Kakoa hazi naturalek ez dute izaten txokolatearen kolore, usain eta zaporerik. Txokolate bihurtzeko, zenbait pausotan prozesatzen dira kakao-haziak: hartzitu egiten dira, lehortu, txigortu eta eho, harik eta kako-orea eta kakao-gantza sortu arte (bi osagai horiek dira txokolate mota guztien osagai nagusiak). Ondoren, gainerako osagaiak eransten zaizkio (txokolate mota bakoitzari bereak). Behin pasta homogeneoa lortuta, findu egiten da: xehe-xehe ehotzen da guztia, partikula txiki-txikiak geratu arte. Hurrengo urratsean, astindu egiten dute produktua zenbait orduz modu mekanikoan, azido lurrunkorrak eta ura lurrundu daitezen. Eta ondoren hoztera uzten dute pasta (epeltze aldia hasten da). Kakao-gantza kristaltzea izaten da hozte-prozesuaren helburua. Une horretan, prest egongo da txokolatea, eta moldeetan sartzea baino ez da falta, produktuak azken forma har dezan. Era askotakoak izan daitezke: txokolate barratxoak, tabletak, bonboiak... Hori egiteko, molde bero batzuetara pasatzen da txokolatea. Azkenik, berriz ere hoztu egiten dute, hozte-tunel batean, produktua gogortu eta jateko moduan gera dadin. Osagai bakoitza zer-nolako proportziotan erabili den eta prestatzeko prozesuan nola jokatu den, txokolate mota bat edo bestea aterako da, eta komeni da jakitea bakoitza nola eta zerekin egina dagoen, guri gehien komeni zaiguna hautatzeko.

Mitoak eta egiak

  •   Ez du sortzen mendekotasunik, baina hobetu egin ditzake gogo-aldarteak. Esaten da txokolatea bizigarria izan daitekeela, lasaigarria, euforia-sortzailea, afrodisiakoa eta depresioaren aurkakoa ere bai. Gogo-aldarteei eragiten omen die, askotan aipatzen da hori, baina ikerketa gutxik berresten dute lotura hori. Zenbaitek esaten du kakaoaren osagai batzuek mesede egiten dietela gogo-aldarte onarekin zerikusia duten neurotransmisoreei (dopamina). Metilxantinak ere aipatzen dira (kafeina eta teobromina), eragin bizigarri arina izaten dutelako, baita feniletilamina eta anandamida ere (kakaoaren konposatuak dira), txokolatea jateak sortzen duen plazer- eta ongizate-irudipena dela eta. Lotura fisiologiko horien bitartez eman nahi izan zaio azalpena pertsona askok gozo hori neurriz kanpo jateko duten joerari, nonbait arindu egiten dielako ondoeza eta lagundu egiten dielako makalaldiari aurre egiten. Txokolateak gogo-aldarteetan duen eraginari buruzko azterketa zorrotzena Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean egin dute (Australia), Psikiatria Eskolan hain zuzen. Autoreek ondorioztatu dutenez, triste, haserrekor edo antsietateak jota dagoen norbaitek txokolatea jaten duenean osasun emozionala hobetzeko estrategia gisa, baliteke bizkorraldi iragankor bat sumatzea.
  •   Txokolatea eta migraina. Kakaoak eta txokolateek kopuru aipagarrietan izaten dituzte aminak (tiramina, histamina eta feniletilamina). Zenbait azterketa zientifikok esaten dute migraina agerrarazten dutela substantzia horiek, baina beste batzuek ez dute inolako oinarri zientifikorik ikusi hori esateko. Migraina agertzeko arrazoia multifuntzionala izaten da, eta ezin izan da erabat frogatu substantzia horiek ere parte hartzen dutela.
  • Aknearekin gora eta behera. Dietak garrantzi oso handia duela esan izan da aknea agertzeko orduan (larruazaleko eritasunik ohikoenetakoa da). Gai horri buruz egin den azterketarik berrienak ondorioztatzen du ezin dela erabat frogatu txokolateak agerrarazten dituela pikorrak eta zaldarrak. Lan horretan esaten da sebo gehiegi ekoizteak sortzen duela aknea, eta faktore hormonalek ere badutela zerikusia, ez soilik dietetikoek.
  • Txokolateak gizendu egiten du. Txokolatea gozo bat da, dentsitate energetiko handia duena eta azukreak eta gantzak dituena. Dosi txikietan hartzea komeni da, noizean behin. Gizentasuna edo pisu gehiegia sekula ez da sortzen elikagai bakarraren erruz. Dieta osoa desorekatua eta hiperenergetikoa izateak eta ariketa fisikorik ez egiteak eragiten dute, nagusiki, gizentasuna.
  • Txantxarra eragiten du. Txokolatea, elikagai azukretsua izaki, kariogenikoa da (txantxarra eragiten duena). Txantxarra sortzeko orduan, hala ere, beste faktore batzuek ere badute zerikusia azukreak ez ezik: elikagaiek zer-nolako testura duten, zer neurritan itsasten zaizkien hortz-haginei (karamelu guri eta itsaskorrak, galletak, ogi txigortua...) eta ahoaren higienea nolakoa den. Kakaoaren eragin kaltegarria murriztu egiten da beste elikagai batzuekin batean jaten denean eta ondoren hortz-haginak eskuilaz garbitzen direnean.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto