Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikadura arloko segurtasuna: etxean erabiltzeko gida

Elikagaiak hobeki manipulatzea eta kontserbatzea oso lagungarria izaten da elikadura-toxikatzeak gutxitzeko

  Elikadura arloko segurtasuna zaintzea funtsezkoa da mantenugaiek beren funtzioak egoki bete ditzaten gure gorputzean. Egunero jaten ditugun elikagaiek kalitate-kontrol zorrotzak gainditzen dituzte, eta horiei esker bermatzen da inori ez diotela kalterik egingo. Elikadura arloan ere, izugarri aurreratu du teknologiak azken urteetan, eta horrek ere bermatu egiten du elikagaiak kalitatezkoak eta seguruak izatea. Hala ere, beti bada arriskuren bat edo beste.

Gaur egungo gizartean aldatu egin dira kontsumitzaileen joerak eta bizimodua bera, eta elikadura arloko toxi-infekzioak gertatzeko arrisku-faktore bihurtu da hori. Patogenoak dira, gaur-gaurkoz ere, elikaduraz arduratzen den zientziaren arazorik handiena. Elikagaiak modu masiboan kontsumitzeak areagotu egiten du elikadura-toxikatzeak gertatzeko arriskua (ezin da ahaztu elaborazio-prozesu konplexuak igarotzen dituztela elikagai horiek), eta etxean gaizki kontserbatzeak edo manipulatzeak ere ondorio kaltegarriak dakartza. Prebentzio kontuetan, gauza guztiak ez daude kontsumitzaileen esku, baina elikagaia etxera eraman ondoren, haiei dagokie egoki manipulatzea eta kontserbatzea.

Erraz samar kutsatzen diren elikagaiak

  • Esnea eta haren eratorriak. Behin ontzia irekita, beti hozkailuan eduki behar dira esnea eta haren eratorriak.
  • Haragia eta arraina. Ez da komeni gordinik edo oso gutxi eginda jatea, eta beti hotzetan eduki behar dira. Haragi xehatuarekin kontu izan behar da, eta xehatzen den egunean bertan kontsumitu. Arrainari dagokionez, freskoa baldin bada, usain atsegina izan behar du, leuna, kolore uniformea, begi esferiko eta distiratsuak, azal tenkatua, ezkatak ongi atxikita eta gorputza trinkoa eta elastikoa. Arrainari albait arinen kendu behar zaizkio erraiak-eta, patogeno ugari izaten dituzte eta.
  • Olioak. Elikagaiak prestatzean, ez dira nahasi behar mota bat baino gehiagoko olioak (oliba-olioa eta ekilore-olioa, besteren artean). Berrerabili ere ez dira egin behar hiru alditan baino gehiagotan (lautan gehienez), eta erabili ondoren, birziklatzeko edukiontzira bota behar da olioa. Sukaldean, ongi tapatuta dagoen ontzi batean eduki behar da, giroko tenperaturan.
  • Irina, ogia eta gozogintzako produktuak. Leku fresko eta lehorretan gorde behar da irina. Egoki kontserbatuz gero, nekez kutsatzen da. Ogia eta gozogintzako elikagaiak (kruasanak, ensaimadak, opilak, magdalenak) esku garbiekin erabili behar dira, elikagai horiek ez baitira ez garbitzen ez sutan prestatzen. Ez da ona ogia paper erabiliarekin biltzea, ezta egunkari- edo aldizkari-paperarekin ere; badira horretarako propio saltzen direnak.
  • Frutak eta barazkiak. Ongi garbitu behar dira gordinik jaten diren begetalak. Horretarako, urari elikagaiekin erabiltzeko desinfektatzaile bat bota eta minutu batzuetan (hirutik bostera) han sartzea komeni da. Fruta beti garbitu behar da, berdin du azal eta guzti jango den edo zurituta. Ur zurrusta batekin garbitu eta eskuekin igurtzi behar da, baina ez luzaroan, bitamina hidrodisolbagarriak galdu egin daitezke eta. Fruta-zuku naturalak, hartzeko unean prestatu behar dira.
  • Ura eta izotza. Otorduak prestatzeko eta elikagaiak eta sukaldeko tresnak garbitzeko erabiltzen den urak edatekoa izan behar du. Izotza ere edateko urarekin egin behar da, eta puskatzen edo zatitzen bada, sekula ez da eskuekin ukitu behar.

Arrisku handiko elikagaiak

Etxean egindako maionesa

 
  • Prestatu eta berehala jatea komeni da, oso erraz galtzen baita.
  • Beti hozkailuan eduki behar da, 8 ºC-an gutxienez.
  • Ez gorde 24 orduan baino gehiagoan.
  • Beste elikagai batzuei eransten bazaie, hobe da elikagai horiek hotzak izatea, bestela maionesaren tenperatura handitu eta gerta liteke mikro-organismoak sortzea.

Tortilla

  • Arrautza freskoak eta ukitu gabeak erabili behar dira, kanpotik itxura ona dutenak eta azala kraskatu gabea.
  • Prestatzeko tenperaturak 70 ºC-koa izan behar du, bi minutuz gutxienez.
  • Ez da komeni gordinik edo oso gutxi eginda jatea.
  • Prestatu eta berehala jaten ez bada, hozkailuan eduki behar da.

Entsaladak

  • Hozkailuan eduki behar dira jan bitartean.
  • Osagai gordinak ongi desinfektatu behar dira aurrez, bestela patogenoz kutsa ditzakete-eta gainerakoak.
  • Entsalada gatzozpindua badago, hozkailuan eduki behar da. Ahal dela, azidotasun gutxiko osagaiak erabili behar dira entsaladak ontzeko: limoia, ozpina edo jogurta.
  • Ez da komeni entsaladak ontzeko erabiltzen diren saltsak arrautzaz edo esnez eginak izatea.

Esne-gaina eta krema

  • Esne-gaina beti hozkailuan eduki behar da jan bitartean.
  • Handizkako esne-gaina erabiltzen bada, ez da nahasi behar egun batekoa eta bestekoa, eta kontu handiz zaindu behar dira esne-gainarekin erabiliko diren tresna guztien higiene-baldintzak.
  • Krema egiteko, arrautza-produktu pasteurizatuak erabili behar dira edo, bestela, 75 ºC-ko tenperatura eman behar zaie bi minutuz bederen.
  • Krema etxean egina bada, hoztera utzi behar da bi ordu inguruz, eta ontzi txiki eta hermetikoki itxietan jarri behar da.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto