Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeek elikaduran egiten duten gastua eta horren bilakaera aztertu dugu: Etxe bakoitzak 4.400 euro gastatzen ditu batez-beste janaritan eta edaritan

Haragia erostera bideratzen dute aurrekontuaren zatirik handiena (%23): batez beste, urtean 1.000 euro gastatzen ditu familia bakoitzak

EAEko herritarrek gastatzen dute gehien

  Erkidego batzuetatik besteetara alde nahiko handiak antzematen dira familiek elikadura arloan egiten duten gastuari erreparatuta. 2011. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko familiek gastatu zuten diru gehien elikaduran; etxe bakoitzak, batez beste, 4.957 euro, eta pertsonako, 2.015 euro. Gutxien, berriz, Extremaduran gastatu zuten: etxe bakoitzak, batez beste, 3.718 euro, EAEn baino %33 gutxiago. Era berean, herritar bakoitzak, batez beste, 1.406 euro gastatu zituen 2011. urtean (EAEko herritar bakoitzak baino %43 gutxiago).

Beste erkidego batzuk batez besteko orokorraren gainetik ibili dira, eta 4.400 euro baino gehiago gastatu zituzten etxe bakoitzean. Honako hauek dira: Nafarroa, Galizia, Katalunia, Aragoi, Andaluzia, Madril eta Murtzia. Lehenbiziko lauretan, pertsona bakoitzaren gastua ere batez besteko orokorraren gainetik ibili da, baita beste hauetan ere: Asturias, Errioxa eta Gaztela eta Leon. Aitzitik, batez besteko orokorraren azpitik ibili dira Gaztela Mantxa, Balearrak, Kanariak, Kantabria, Valentzia, Gaztela eta Leon, Asturias eta Errioxa.

Dena den, badira aldeak erkidegotik erkidegora. Kanarietan, adibidez, elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa %14,6 igo zen (gainerakoetan baino gehiago) eta edari alkoholdunena eta tabakoaren % 20,5 (gainerakoetan baino gutxiago).

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Extremaduran zer gertatu zen aztertzea ere komeni da, horiek baitaude gastuaren bi muturretan etxe eta pertsona bakoitzeko. Esan dugu EAEn izan zela gasturik handiena elikadura arloan, eta KPIak honako bilakaera hau izan du: elikagaiena eta edari ez-alkoholdunena %13,8 igo zen (igoerarik handiena izan duenetakoa) eta edari alkoholdunena %52,4 (batez besteko orokorra baino zertxobait gutxiago).

Urte osoko gasturik txikiena, berriz, Extremaduran egin zuten etxe eta pertsona bakoitzeko, eta elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa %12,8 igo zen (batez besteko orokorra bezalatsu) eta edari alkoholdunena eta tabakoarena %60,2 (beste inon baino gehiago).

Elikadura: gero eta aurrekontu txikiagoa

2006. urtetik 2011ra, familien gastua murriztu egin zen lau erkidegotatik hirutan. Bereziki nabarmentzekoa da Balear uharteetan izan den bilakaera: %9 murriztu zen elikagaietarako eta edaritarako aurrekontua. Galizian, aldiz, %3 igo zen. Pertsona bakoitzaren batez besteko gastuari dagokionez, aurreko bi erkidego horietan ageri dira berriz ere bi muturrak: Balearretan %6 murriztu zen eta Galizian %8 handitu.

Kanarietako etxe eta pertsona bakoitzak egin zuen gastua, ordea, batez besteko orokorraren azpitik dago. Elikagaien eta edari ez-alkoholdunen KPIa Nafarroan igo zen gutxien, %9,8, eta etxe eta pertsona bakoitzaren gastua batez besteko orokorraren gainetik ageri da erkidego horretan.

Euskal Autonomia Erkidegoak eta Extremadurak izan duten bilakaerari ere erreparatu behar zaio, elikaduran diru gehien eta gutxien gastatu duten bi erkidegoei alegia. Lehenbiziko erkidegoak izan ditu aurrekontu altuena eta KPIa %13,8koa izan da elikagai eta alkoholik gabeko edarientzat (alde handienetakoa hemen egon da) eta %52,4 alkoholdun edarientzat (produktu hauek izan duten indize orokorra baino bajuagoa). Extremaduran, berriz, familia bakoitzak egin duen gastua bajuena izanik, jaki eta edarien KPI %12,8 igo da (produktu hauek izan duten bilakaeraren batez bestekoan dago datua) eta edari alkoholdun eta tabakoa, aldiz, %60,2 izan da (erkidego guztietan altuena). Beste datu aipagarri bat, gehien eta gutxien gastatu duten bi lurralde horiei buruz: 2006tik egiten duten batez besteko gastua %2 igo da EAEn eta, aldiz, %6 murriztu da Extremaduran. 2008 eta 2011 arteann gertatu zen murrizketarik handiena: batez beste, 2006an baino %9 gutxiago gastatu zuen etxe bakoitzak eta %6 gutxiago pertsona bakoitzak. Bereziki nabarmentzeko beherakada izan zuten Balearrek, Kanariek, Kantabriak, Galiziak, Extremadurak eta Valentziak ( %10 eta %15 artean). Pertsona bakoitzeko gastua, berriz, Kanarietan eta Kantabrian apaldu zen gehien, %12 inguru. Krisiaren hotsak hasi aurreko urteetan, besterik gertatu zen. 2006tik 2008ra %7 handitu zen etxe bakoitzak elikaduran egin zuen gastua, eta %9 pertsona bakoitzarena.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto