Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeek elikaduran egiten duten gastua eta horren bilakaera aztertu dugu: Etxe bakoitzak 4.400 euro gastatzen ditu batez-beste janaritan eta edaritan

Haragia erostera bideratzen dute aurrekontuaren zatirik handiena (%23): batez beste, urtean 1.000 euro gastatzen ditu familia bakoitzak

Gehiena, haragitan

  Familiek dirua zertan gastatu duten ere jakin nahi izan du EROSKI CONSUMERek, eta produktuz produktu zenbateko gastua egin duten neurtu du. Diru gehien haragia erosteko erabili dute; zehazki, elikadurara bideratu duten aurrekontu osoaren %23. Gehien-gehien behi-haragia erosi dute, hestebeteak datoz gero, hegazti-haragia ondoren, ardikia eta txerrikia urrenak eta tripakiak azken-azkenik.

Ogia eta zerealak datoz ondotik (%15). Esnea, gaztak eta arrautza erosteko, %12 inguru erabili dute, eta berdin arraina erosteko ere. Fruten eta barazkien taldeak aurrekontuaren %9 hartzen du (patatak eta beste tuberkulu batzuk barne), eta ur mineralak, freskagarriek eta zukuek %5. Azkenik, gainerako produktuentzat %4 baino gutxiago izan da. Zifra horiei erreparatuta, argi dago ez datozela bat teoria eta praktika: gomendio dietetikoek esaten dute egunero jan behar direla berdurak, frutak eta barazkiak, eta arraina hobea dela haragia baino, eta gazta noizbehinka jan behar dela.

Ehuneko horiek eurotara ekarrita, honako zifra hauek ageri dira: urtean, batez beste, 1.024 euro gastatzen zituzten haragitan; 655 euro ogi eta zerealetan; 531 euro esne, gazta eta arrautzetan; 397 euro barazkitan (patata eta tuberkuluak barne); eta 393 euro frutan. Horietaz gain, ur mineralak, freskagarriek eta zukuek, batez beste, 205 euro eraman zituzten, azukreak, konfiturek, eztiak, txokolateak, gozoek eta izozkiek 170 euro, eta orain arte aipatu gabeko elikagaiek (saltsak, gatza, espeziak eta sukalderako belarrak; zopak, postreak egiteko prestakinak eta legamia; haurtxoentzako elikagaiak eta produktu dietetikoak) 136 euro. Azkenik, gainerako produktu sailetan 100 euro baino gutxiago joan zitzaizkien familiei: 98 euro olio eta gantzetan, 78 euro kafe, te eta kakaotan, 76 euro ardotan, 62 euro garagardotan eta 29 euro likoretan.

Oliotan oso gutxi

2006. urtetik 2011ra, aldatu egin da familia bakoitzak produktu jakinak erosteko erabiltzen duen aurrekontua: bost produktu sailetatik bitan murriztu egin da. Bitxia da, adibidez, bi sailek izan duten bilakaera: familia bakoitzak oliotan eta gantzetan batez beste gastatzen duena %40 murriztu da, eta kafea, tea eta kakaoa erosteko erabiltzen dena, berriz, %24 handitu. Igo egin da, halaber, beste talde honetara bideratzen dutena ere, %19 hain zuzen: saltsak, gatza, espeziak eta sukalderako belarrak; zopak, postreak egiteko prestakinak eta legamia; haurtxoentzako elikagaiak eta produktu dietetikoak.

Berriz ere, 2006-2011 tarte horretako une jakinetan fijatzea komeni da. 2008 eta 2011 artean jeisten da ia produktu guztientzako aurrekontua (kafea, tea eta kakoa izan ezik). Batez beste, %9ko murrizketa antzematen da urte horretan. Hiru urte horietan (2011 arte), olio eta gantzetan gertatzen da beherakadarik handiena familien aurrekontuan (%24koa), likoreetan gero (%15ekoa) eta haragitan eta frutetan ondoren (%10ekoa). Ildo horretan, nabarmentzekoa da olioak eta gantzak erosteko dirua %21 gutxitua zutela familiek 2006tik 2008rako tartean (gainerako produktuen gastuek gora egin zuten tarte horretan).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto