Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxeek elikaduran egiten duten gastua eta horren bilakaera aztertu dugu: Etxe bakoitzak 4.400 euro gastatzen ditu batez-beste janaritan eta edaritan

Haragia erostera bideratzen dute aurrekontuaren zatirik handiena (%23): batez beste, urtean 1.000 euro gastatzen ditu familia bakoitzak

  Behera eta behera ari da kontsumitzaileen eroste-ahalmena. Herrialdeak dituen finantza-arazoek zamatu egin dituzte herritarrak, eta eusteko ere lanak ditu batek baino gehiagok. Eta, itxuraz, egoera ez da hobetuko epe laburrean: garestitu egin dira oinarrizko zerbitzuen prezioak (argia, garraioa...), zergak eta tasak ere igo egin dira (inflazioa bera baino gehiago) eta joera bera ari da gailentzen alde guztietan. Ondorioz, familiei gero eta zailagoa gertatzen zaie gastuei aurre egitea. Handik eta hemendik kentzen ari dira, eta elikadurari ere kendu izango diote; hala ere, oraindik ere elikagaietan joaten da familia bakoitzak duen aurrekontuaren zatirik handienetakoa. Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) emandako zifren arabera, 2011. urtean familia bakoitzak, batez beste, 29.482 euro gastatu zituen, 2006. urtean baino %3,5 gutxiago. Batez besteko aurrekontu horretatik, %14 hartu zuten elikagaiek eta edari ez-alkoholdunek (bigarren lekuan ageri da atal hori, etxebizitza, ura, argindarra eta erregaia biltzen dituen atalaren atzetik).

EROSKI CONSUMERek sakon aztertu nahi izan du Estatuko familia bakoitzak zenbat gastatzen duen elikaduran, eta gastu horrek zer-nolako bilakaera izan duen 2006. urtetik aurrera. Azterketa hori egiteko, INEren mikrodatuak erabili dira, non 70 elikagai talderen informazioa ageri baita. Hamazazpi autonomia erkidegotako datuak erabili ditugu: Andaluzia, Aragoi, Asturiasko Printzerria, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa.

Ondorio gisa esan daiteke janaria eta edaria oinarrizko beharrizanak direla, eta etxe bakoitzak, batez beste, 4.400 euro gastatzen dituela urtean (pertsona bakoitzak 1.700 euro). Haragitan joaten zaie diru gehien (aurrekontu osoaren %23 hartzen dute haragi mota guztiek) eta likoretan gutxien (ez da iristen %1era).

Euskal Autonomia Erkidegoan gastatzen dute diru gehien janariak eta edariak erosten, ia 5.000 euro etxe bakoitzeko eta 2.000 euro baino gehiago pertsonako. Gutxien, Extremaduran: ia 3.800 euro etxe bakoitzeko eta 1.400 euro baino zertxobait gehiago pertsonako.

Elikadura-beharrak asetzeko gastua murriztu egin da 2006. urtetik 2011ra: etxe bakoitzak %3 gutxiago gastatu du, nahiz eta pertsona bakoitzaren gastua %2 handiagoa izan. Produktu moten bilakaera aintzat hartuta, alde handiak ikusten dira batzuen eta besteen artean: olioak eta gantzak erosteko erabiltzen den aurrekontua %40 murriztu dute familiek bost urtean, eta, aldiz, kafe, te eta kakaoarentzat %24 gehiago bideratzen dute.

Urtean ia 4.400 euro

Etxe bakoitzak, batez beste, 4.361 euro gastatu zituen janaritan eta edaritan 2011. urtean. Bost urteko epean, esan bezala, %3 murriztu da aurrekontu hori, baina urtetik urterako bilakaera ez da izan gorabeherarik gabea: 2007. urtean, adibidez, handitu egin zen; hurrengo urtean apaltzen hasi eta 2009.ean nabarmen egin zuen behera; 2010ean eta 2011n berriz ere gora egin zuen, baina oso gutxi. Izan ere, 2006 eta 2011 artean jakien IPK %12 jeitsi zen eta alkoholik gabe edariena eta tabakoarena %54,6. Elikadurako gastua ez ezik, beste hainbat arlotakoa ere murriztu behar izan dute Estatuko familiek. Hona hemen adibide batzuk: arropak eta oinetakoak (%24); altzariak, tresnak eta etxeko beste gastuak (%23); garraioak (%23); hotelak, kafeak eta jatetxeak (%12); aisialdia, ikuskizunak eta kultura (%11); eta beste ondasun eta zerbitzu batzuk, besteak beste zainketa pertsonala, bitxiak eta aseguruak (%8,5). Beste batzuk, aldiz, handitu egin dira: etxebizitza, ura, argia eta erregaiak (%22); irakaskuntza (%12); edari alkoholdunak eta tabakoa (%9) eta osasuna (%0,9).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto