Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Planoan ikusita erosi zuen etxebizitza bat urbanizazio batean, eta urbanizazioa egin gabe zegoela sinarazi nahi izan zioten eskritura

 Herritar batek etxe bat, garajeko toki bat eta trasteleku bat erosi zituen egoitza multzo bat eraikitzen ari ziren lekuan, eta lanak hasi eta 30 hilabeteko epean emango zizkiotela agindu zioten. Bere blokea bukatu zutenean, eskriturak sinatzera joan zedila eskatu zion sustatzaileak, baina bezeroa ez zen joan, eta sustatzaileak salaketa jarri zuen haren kontra: salmenta-eskritura emateko hitzordura azal zedila eskatu zion eta falta zen dirua ordain ziezaiola. Baina sustatzaileak galdu egin zuen epaiketa, kontratua baliorik gabe geratu zela erabaki baitzuen epaileak, eta, ondorioz, jarritako dirua itzuli egin behar izan zion erosleari (13.000 euro baino gehiago). Izan ere, Asturiasko Probintzia Auzitegiak 2012ko urriaren 29an emandako epaiak esaten du publizitateak goi mailako egoitza multzo bat agintzen ziela erosleei, bide zabalak zituena, eremu berdeak eta orientazio bikaina eguzkiari etekin guzti-guztia ateratzeko. Bezeroak erosi zuen etxebizitza ezin zen bereizi gainerako elementu guztietatik, eta sustatzaileak ez zuen frogatu ez haiek guztiak eraikita zeudela ez luze gabe eraikiko zituela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto