Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hipoteka kitatu nahi du eta beldur da notarioak ez ote dion gehiegi kobratuko

Orain dela gutxi bukatu dut etxearen hipoteka ordaintzen, eta hura kitatzeko paperak prestatzen ari da bankua. Entzun izan dut notario batzuek behar baino gehiago kobratu izan dutela eragiketa hori egiteagatik, eta gustatuko litzaidake jakitea zenbat kobra dezaketen eta zer egin dezakedan gehiegizkoa iruditzen bazait.

  2011. urteko azaroan, murriztu egin zituzten notario- eta erregistro-arantzelak, eta, ondorioz, notarioak 30,05 euro jasotzen zituen hipoteka-maileguak kitatzeko eskriturak egiteagatik. 2012ko maiatzean berriz aldatu zuten, eta hipotekaren zenbatekoaren araberakoa izango dela erabaki zuten; beraz, hipoteka zenbatekoa, ordaina hainbestekoa. Erregistroen eta Notaritzaren Zuzendaritza Nagusiaren arabera, kapital bermatuaren % 70a oinarritzat hartu eta hari ezartzen zaio arantzela (90 eurokoa izango da, gutxienez). Zenbait autonomia erkidegotan, notarioen elkargoek izaten dute kontsumitzaileei erantzuteko zerbitzua gisa horretako zalantzak argitzeko. Notarioak eskatzen duen ordainari gehiegizkoa iritzi eta aurka egin nahi izanez gero, notarioari berari aurkeztu behar zaio, ordaintzeko jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost lanegunetako epean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto