Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: pasta: Pasta: osasungarria, agortezina eta merkea

Oinarrizko elikagaia da gure dietan, onura handiak dakartzalako (ia egunero jan daiteke); modu onean eros liteke, eta aurreztu ere bai dezente, ongi aukeratzen jakinez gero

  Pasta izango da elikagairik unibertsalenetakoa. Osagai sinpleak ditu, erraz prestatzekoa da, eta horregatik, agian, mundu guztiko errezetetan agertzen da. Asiatik Ameriketaraino hedatu da, Txinako sukaldaritzatik Italiakora, hango gastronomiaren atal ezinbesteko bihurtzeraino (Europara Marco Poloren bidez iritsi zela dirudi). Merkatuan era guztietako pasta motak aurki litezke: luzeak, hodi itxurakoak, espiralak, maskor erakoak, barru-beteak... Elikagai merketzat jo liteke, erraz eta modu askotan prestatzen da, luzaroan irauten du, ezaugarri nutrizional bikainak ditu eta ahogozo onekoa da, gainera. Hori guztia kontuan hartuta, ez da harritzekoa etxe guztietan tokitxo bat izatea. Dena den, Espainiako Estatuan gutxitxo jaten da pasta, bai behintzat italiarrekin alderatuta; han, herritar bakoitzak 28 kilogramo jaten ditu urtean, beste inon baino gehiago. Espainiako herritarrei egindako azken inkesta dietetikoak (ENIDE) erakusten duenez, 10 urteko tartean, 4 kg/urteko jatetik, 7,5 kg/urteko jatera igaro dira herritarrak. Kontsumo-maiztasunaren inguruko gomendioek, hala ere, pasta gehiago jan behar litzatekeela esaten dute, eta horrexetan lagundu nahi du Erosketa Gida honek: helburu hori lortzeko lagungarri izango diren xehetasun guztiak ematen, jendeak elikagai hau erosteko hautua egin dezan.

Zer toki behar du dietan

Zerealak dira dieta osasungarri baten oinarria, eta zerealak dira, hain zuzen, pastaren osagai nagusiak. Elikadura osasungarriaren piramide nutrizionalari erreparatuz gero, oinarri-oinarrian ageri dira zerealak, frutarekin eta berdurekin batean. Osasunaren eta nutrizioaren inguruan aritzen diren zientzia-elkarte guztiek gomendio bera egiten dute: elikagai horietan oinarritu behar dugu gure dieta eritasun kronikoei aurre hartzeko, ugari ematen dituzte-eta karbohidratoak eta zuntza. Azterketa epidemiologikorik gehienek erakusten dutenez, zenbat eta karbohidrato konplexu gehiago hartu, orduan eta osasun hobea izaten da, eta horrexegatik gomendatzen dute mantenugai horien bidez barneratzea egunean hartzen dugun energiaren zati handi bat. Egunean 4-6 errazio hartu behar dira elikagai irinkarak esaten zaien horietatik (zerealak, pasta, arroza, patata...), halaxe gomendatzen dute. Ondoren ageri den taulan, talde horretako lau elikagai hartu, eta bakoitzetik errazio bat zer izango litzatekeen ageri da. Esan bezala, egunean 4-6 errazio hartu behar genituzke horietatik, eta, beraz, arazorik eta kezkarik gabe jan ditzakegu astean 6-7 errazio pasta (gordinik 60/80 gramo, horixe da errazio bat). Entsaladan jan daiteke, zopan, erregosita, labean eginda, guarnizio gisa...

Elikagai irinkarak, gure elikaduraren oinarria
Maiztasuna: 4-6 errazio egunean
Elikagaia Zer da errazio bat? Etxean errazio bat neurtzeko Errazioaren prezioa*
Ogia 40-60 g 3-4 xerra edo 1 ogitxo 0,17 euro
Pasta 80 g gordinik edo 240 egosita 1 plater 0,07 euro
Arroza 80 g gordinik edo 240 egosita 1 plater 0,05 euro
Patata 150-200 g 1 patata handi edo 2 txiki 0,19 euro

* Produktu bakoitzaren sortarik oinarrizkoenak hartu ditugu prezioa finkatzeko; zehazki, azterketa egin den garaian EROSKIren saltokietan izan duten prezioa erabili dugu.

Elikagai irinkarak, gure elikaduraren oinarria

  Karbohidratoak dira gure gorputzeko hainbat organok gehien atsegin duten erregaia (batez ere, garunak eta giharrek). Espainiako Estatuan, hala ere, komeni baino karbohidrato gutxiago hartzen da: gomendioek diote energiaren % 45 baino gehiago hartu behar litzatekeela karbohidratoen bidez, baina egiaz % 41 hartzen da. Ildo horretan, pastak lagundu egin dezake dieta orekatzen, karbohidrato ugari ematen ditu eta.

Zuntza ere ematen du pastak, eta hori ere lagungarria izaten da dieta orekatzeko, mantenugai hori funtsezkoa baita digestio-aparatua osasuntsu egon dadin, eta, horretaz gain, murriztu egiten du zenbait eritasun kroniko izateko arriskua: bihotz-hodietakoak, diabetesa eta digestio-minbizia ere bai.

Pastak aukera asko eman ditu sukaldean, itxura eta neurri ugaritan saltzen dute eta. Aperitibo gisa jar daiteke, plater nagusia izan daiteke, guarnizio moduan erabili, entsaladan aurkeztu, zopa egin, postretarako jarri... Eta zapore leuna duenez, hainbat osagai onartzen ditu ondoan, eta horrek areagotu egiten du dieta orekatzeko aukera. Zenbait ikerketak ondorioztatu dutenez, pasta ugariko dietak egiten dituztenek odolean kolesterol gutxiago izaten dute, pasta gutxiago jaten dutenek baino. Ezin da ahaztu, dena den, pasta prestatzeko moduak ere baduela zerikusia horretan (animalia-jatorriko gantzak erantsi edo ez), baita pasta laguntzeko jartzen diren osagaiek ere. Ildo horretan, hauxe gomendatzen du Nutrizioaren eta Dietetikaren Ameriketako Akademiak: ez erabiltzea aukerarik krematsuenak (gazta, gurina, esne-gaina...) pasta plateretan, bestela kaloria eta gantz gehiegi hartzen dira eta. Izan ere, ez daukan horrek egiten du pasta hain berezi eta funtsezkoa: gantz gutxi dauka osotara, gantz saturatuak ere gutxi, kolesterolik ez eta azukre erantsirik ere ez. Hori dela eta, ez da harritzekoa piramide nutrizionalaren oinarrian agertzea, maiz jan behar diren elikagaien taldean.

Pasta Energia (kcal) Proteinak (g) Gantzak (g) Karbohidratoak (g) Zuntza (g)
Pasta sinplea (gordina) 100 gramo 347 12,5 1,4 70,9 5
80 gramo (errazio bat) 277,6 10 1,1 56,7 4

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto