Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Jatetxeak: haurrentzako 180 menu aztertu ditugu 14 hiriburutan: Haurrentzako menuak jatetxeetan: aukera gutxi eta kalitate dietetiko apala

Jatetxeen %93k ez dute lekalerik eskaintzen menuan, %78k ez dute berdurarik eta %56k arrainik ere ez

  Haurrekin etxetik kanpora jatea lan nekeza gertatzen da sarri askotan. "Nik hau nahi dut, nik beste hori eta nik beste hura" hasten dira haurrak, eta zaila izaten da denek gustura jango duten zerbait aurkitzea, haurren gutiziak asetzerik ez dagoelako batzuetan eta jatetxeek haurrentzako menu orekaturik ez dutelako izaten besteetan.

Elikadura zaintzea ez baita etxeko kontua soilik; jatetxeetan ere jarraipena eman behar zaio elikadura arloko heziketari, eta modu osasungarri eta orekatuan jaten irakasteko baliatu behar dira aukera horiek ere. Espainiako Estatuko jatetxeetan haurrentzako menuak izaten diren edo ez aztertu nahi izan du EROSKI CONSUMERek, eta elikaduraren ikuspegitik menu horiek zer-nolako kalitatea duten ikusi; horretarako, 180 jatetxe bisitatu ditugu honako hiriburu hauetan: A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Logroño, Madril, Malaga, Murtzia, Oviedo, Santander, Sevilla eta Valentzia. Jatetxe horietako bakoitzean, haurrentzako eskaintzarik baduten galdetu eta menu horien informazio xehea eskatu dugu (zer plater mota dituzten, nolako osagaiak, zer-nolako prestaera...). Gure teknikariak 5 urteko haur baten guraso izango balira bezala aurkeztu dira ostatu horietan, eta larunbatean bazkaltzera joateko asmoa zutela adierazi diete arduradunei. Jatetxe guztietan ez da izan haurrentzako menu bat kartan idatzita; batzuek plater konbinatuak eskaini dituzte, beste batzuek kartan zituzten plateretatik abiatuta moldatu dute haurrentzako menu bat, eta beste batzuek helduen menua moldatu dute.

Oro har, haurrentzako menuetan ez dira agertu plater orekatu eta askotarikoak. Aztertu ditugun plateren ia erdiek ez dute gainditu EROSKI CONSUMERek egindako azterketa dietetikoa, batez ere elikagai mota gutxi eskaintzen dituztelako (lekaleak eta berdurak oso bakan agertzen dira), eta guarnizioak eta saltsak errepikatu egiten direlako behin eta berriz (ia beti patata frijituak edo tomate-saltsa eskaini dute). Prezioari dagokionez, berriz, batez beste 12,5 eurokoa izan da menu bakoitza.

Nola egin dugu azterketa

NAOS estrategiak eta Espainiako Pediatriak Elkarteak egiten dituzten gomendio dietetiko-nutrizionalak hartu ditugu aintzat, eta horien arabera aztertu eta balioztatu haurrentzako menu bakoitzaren osaera (berdurak, elikagai irinkarak, arrainak, haragiak, postrea eta ogia), guarnizioak (berdurak agertzen diren eta askotarikoak ote diren), prestatzeko teknikak (gantz gehiagokoak edo gutxiagokoak) eta fruta freskorik eskaini duten postrerako eta osoko ogia otordua laguntzeko. Horretaz gain, menu berezirik eskatzeko aukerarik baden ere galdetu dugu: gatzik gabea, glutenik gabea, begetala eta/edo kaloria gutxikoa.

Guztira, hamalau puntu lor zitzakeen guk aztertu dugun menu bakoitzak, era honetan banatuta: bi puntu berdurak, arroza/pasta edo patata eta lekaleak eskaintzen badituzte; beste puntu bat plateren erdiek baino gutxiagok ez badaukate animalia-jatorriko elikagairik; beste bi menuak kopuru berean eskaintzen baditu haragia eta eratorriak (saltxitxak, haragi-zatiak) edo arrautza batetik eta arraina bestetik; beste puntu bat plateren erdiak ez badira aurrez prestatuak; beste bi platerak prestatzeko erabili diren teknikak gantz gutxien eransten dutenak badira (egosita, plantxan, labean...); beste bi guarnizioak eta saltsak askotarikoak izan badira eta berdurak eduki badituzte; puntu bat postrerako fruta freskoa aukera badaiteke; beste bat osoko ogia eskatzeko aukera ematen badute; puntu bat ura eska badaiteke; eta beste puntu bat menu bereziak/dietetikoak eskatzeko aukera ematen badute (gatzik gabea, glutenik gabea, kaloria gutxikoa, menu begetalak...).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto