Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Zerbitzu teknikoaren erantzun eskasa dela eta, galdararik gabe eman ditu hamar egun

Badira bi urte galdararen mantentze-lanak egiteko gas- eta argindar-hornidura ematen didan enpresa kontratatzen dudala. Ostiral batean matxuratu egin zen galdara eta zerbitzu teknikora deitu nuen, baina teknikaria ez zen azaldu astearte arte; itxuraz, konpondu zuen galdara, baina hurrengo egunean ez zebilen. Berriz etorri zen, eta berak ezin zuela deus ere egin esan zigun; deitzeko galdararen zerbitzu teknikora eta faktura gas-konpainiari bidaltzeko gero. 160 euro baino gehiago ordaindu genuen, hamar egun eman genituen ur berorik eta berogailurik gabe, eta orain luzamenduetan ari dira. Zer egin dezakegu?

  Esan liteke gas- eta elektrizitate-konpainiak ez zituela egoki bete kontratuaren baldintzak (matxurak konpontzeko lanak edo zerbitzuak epe jakin batean ematea), eta kontsumitzaileak, aldiz, bete egin zituela hari zegozkionak (kontratuan adostutako prezioa ordaintzea). Horregatik, kontsumo-zerbitzuetan kexa bat aurkez dezazula gomendatzen dizugu. Kode Zibilak dioenez, kalte-galerak eman beharko dituzte beren betebeharrak betetzen ez dituztenek, izan doloagatik, utzikeriagatik edo berankortasunagatik. Erantsi erreklamazioari kontratuaren kopia eta ordaindutakoaren faktura, eta argudia ezazu zerbitzu teknikoak ez duela erantzun, ez baitu matxura egoki konpondu egindako bisitetan. Eska ezazue ordaina eragin dizkizueten kalteengatik: galdararen zerbitzu teknikoari ordaindu diozuena, eta adieraz ezazue, halaber, zenbat denboraz egon zareten ur berorik eta berogailurik gabe. Argi utz ezazue zergatik jo behar izan duzuen galdararen zerbitzu teknikora, konpainiako teknikariak erantzun ez eta hark emandako aholkuari jarraituta, alegia. Emaitzarik lortzen ez baduzue, jo ezazue Kontsumo Arbitrajera, eta egoki iruditzen bazaizue, adierazi idazki baten bidez ez duzuela nahi kontratua luzatu konpainiarekin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto