Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Berme-txartelik gabeko elektrotresna saldu diote eta matxuratu zaionean arazoak izan ditu

Sukaldeko robot bat erosi nuen Internetez. Web-orrian esaten zuten kaxa barrenean argibideen eskuliburua, sukaldeko errezetak eta berme-txartela ere etorriko zirela. Baina berme-txartelik ez zetorren, eta posta elektronikoz eskatu nien. Ez zuten erantzun, eta bederatzi egun igaro ondoren robota huts egiten hasi zen. Mezu gehiago ere bidali nizkien, eta horiei ere ez zieten erantzun, eta kontsumitzaileen bulegora joko nuela jakinarazi zuen. Orduan bai, erantzun zidaten, eta esan zidaten mehatxu egin nienez ez zidatela bidaliko berme-txartela. Mezuak gurutzatuz aritu gara, harik eta beste robot bat eskaini didaten arte, baldin eta 20 euro ordaintzen baditut nirea hartu eta beste bat ekartzearen truke. Ordaindu egin behar al ditut gastu horiek?

  Legezko berme-garaian (bi urtekoa da) dagoen produktu bat konpontzearen edo ordezkatzearen erregimen juridikoa oinarrizko bi arauri lotu behar zaio. Doakotasuna da horietako bat, eta produktuaren gabeziei erantzuteko egiten diren gastu guztiak hartu behar ditu barnean, batez ere bidalketa-gastuak, baita eskulanari eta materialei dagozkienak ere. Bestea, berriz, epeei eta eragozpenei dagokie: alegia, zentzuzko epeetan egin behar da eta kontsumitzaileari eragozpen handirik sortu gabe. Zure kasuan, bermea bere garaian erabiltzeko eskaria egin duzu, ez duzu eskatu Internet bidez erositako produktu bat itzuli nahi duzula (halakoetan, enpresaburuak eskatu egin diezaioke kontsumitzaileari haren gain har ditzala ondasuna itzultzeak eragin dituen gastuak). Bi gauza dira horiek, eta ez dira nahasi behar. Gure aholkua da zure udalerriko edo herrialdeko kontsumo-zerbitzuetara jo dezazula, baita gastuak dagoeneko ordaindu badituzu ere, eta dirua itzultzeko eska dezazula. Honako dokumentu hauek ere eska iezazkiezu: merkataritza-bermearen dokumentua (legezko bermearentzat aski da faktura eta emate-agiria) eta ordezko robota ekarri dizutela ziurtatzen duen agiria, non agertu behar duten emate-data eta ordezkatze-eskubidea gauzatzeko arrazoiaren azalpena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto