Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Etxea berotan, zenbat eurotan...

Berogailua modu eraginkorrean erabilita eta etxebizitza egoki isolatuta, diru dezente aurreztu liteke

  Udazkenean hozten hasten da giroa, eta neguan dardaraka jartzeko moduko egunak izaten dira sarri askotan. Berogailua jarri beste aukerarik ez da izaten, baina goxotasun horrek ere ematen du zer pentsatua, hilabete bukaeran argiaren edo gasaren faktura etortzen da eta... Ezin da ahaztu, gainera, krisi gogorrak harrapatu gaituela eta oinarrizko hornigai batzuk garestitzen ari direla. Ez da oreka erraza lortu beharrekoa: etxean goxo egotea eta berogailutan dirua aurreztea. Baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen ikasi beharra dago, eta gure aurrekoek aspaldidanik erabili izan dituzten erremedioak berriz ere abian jartzen.

Berogailua

Etxe guztietan ez da aukerarik izaten termostatoa jaitsi eta dirua aurrezteko. Etxejabe ugari bizi diren eraikin askotan guztiek berdin ordaintzen dute, eta batek termostatoa jaitsita ere, besteek adina ordaindu beharko du. Hori bai, guztiak bat etortzen badira eta etxejabeen batzarrean erabakitzen badute berogailua ordu gutxiagoz jartzea, orduan aurreztuko dute, jakina.

Berokuntza-sistema banakakoa dutenek badute modua neurri batzuk hartu eta berogailutan diru gutxiago gastatzeko (baita, berokuntza kolektiboa izan arren, nork berea ordaintzen duen etxeetan ere).

  • Etxea 20 gradutan. Etxea tenperatura horretan edukitzeko aholkua ematen du Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDEA), horixe jotzen du-eta etxean eroso egoteko modukotzat, izugarrizko dirutzak gastatu gabe. Hortik gora igotzen den gradu bakoitzeko, % 7 handitzen da gastua. Gauez, berriz, mantak eta tapakiak erabiltzen direnez, 15-17 gradu inguruan ere egon daiteke etxea. Berogailua itzali ere egin liteke gauez, eta goizean berriz abiarazi.
  • Programatzen diren termostatoak jarri. Etxea hutsik egoten bada ordu askotan edo jabeek zenbait egun kanpoan ematen badituzte, oso komenigarriak izaten dira gisa horretako erregulatzaileak. Norberak nahi duen bezala programa ditzake; adibidez, etxea 15 gradutan egoteko hutsik dagoenean eta gainerakoan 20 gradutara igo dadin. Horrela eginda, % 8 eta 13 artean aurreztu liteke energia.
  • Ez estali berogailuak. Zenbaitetan, berogailuek itsusi egiten dutelako edo, estali egiten ditu jendeak; beste batzuetan, objektu edo altzariren bat jartzen diete aurrean, eta beste hainbatetan arropa bustia edo hezea lehortzeko erabiltzen dira. Baina jokabide horren erruz, beroa ez da egoki zabaltzen gela osora eta igo egin behar izaten da tenperatura (ondorioz, faktura ere igo egiten da).

Etxea isolatu

  Leihoek kristal sinpleak badituzte, nahiz eta itxita egon, bero asko galtzen da. Horrexegatik, etxea berritzeko lanen bat egiten denean, oso garrantzitsua da kristal bikoitzak edo leiho bikoitzak jartzea, eta zubi termikoa duten egiturak. Baina beti ez da modurik izaten halakoak egiteko, diru asko behar izaten baita; hori dela eta, beste modu batzuk bilatu behar dira beroa ihes joan ez dadin.

  • Itxi pertsianak iluntzen hasi orduko. Era horretan, kanpoan hozten hasten duenean, beroak luzaroago irauten du etxe barrenean. Gortinek ere dezente isolatzen dute, batez ere lodiak badira; horrexegatik, gauez zabalduta edukitzea komeni da. Egunean zehar, berriz, pertsianak irekita eta gortinak baztertuta edukitzea komeni da, eguzkia etxe barrenera sar dadin eta bero dezan.
  • Tartetxo batez soilik haizeberritu. Hamar minutu aski dira etxea haizeberritzeko. Hobe da goizean goiz ez egitea, orduan egiten du-eta hotzik handiena, baina lanera joan behar dutenek orduan egin beharko dute.
  • Tapatu zirrikituak. Leiho berriak jartzeko modurik ez badugu, haize-zirrikituak tapatzea da irtenbide bat, silikona erabiliz, adibidez; irtenbide merkea da, eta berogailutan aurrezteko modua emango digu. Zinta itsaskorrak ere isolatzaile onak dira.
  • Erabili haize-babesgarriak. Ate azpitik eta leiho ertzetatik haize hotza sartzen da askotan, eta korronte txikiak sortzen dira. Haize-babesgarriak erabiliz gero, beroak luzaroago iraungo du etxe barrenean. Beste aukera bat da barra zurrunak jartzea atearen azpialdean, zurezkoak, aluminiozkoak edo PCVzkoak, torlojuekin lotuta. Azpian feltroa dutenez, ez dute uzten hotza sar dadin. Gainera, gelako ateak itxita utziz gero, denbora gehiagoan eutsiko diote beroari, batez ere gela horietako bat erabiltzen ez bada eta berogailua itzalita egoten bada.
  • Probetxu atera beste gela batzuetako beroari. Etxeko gelaren batean tenperatura handia izaten bada, beroari beste leku batzuetara zabaltzen uztea komeni da. Dutxa bat hartu ondoren, bero handia metatzen da komunean, eta beste gela batzuk berotzeko ere balio dezake (gehienean, leihoak irekitzeko joera izaten da, lurrundu ez daitezen).

Beste irtenbide batzuk

  •   Alfonbrak. Alfonbrek ere lagundu egiten dute beroari eusten, batez ere zorua terrazoz egina bada, zurezkoa baino hotzagoa izaten da eta. Oinei goxotasuna ematen diete, eta ez dute gorputzera pasatzen zoruko hotza.
  • Janari eta edari beroak. Zopa, tea eta, oro har, janari-edari beroak lagun onak dira hotzari aurka egiteko. Neguan horixe eskatzen du gorputzak, eta are gehiago etxeko tenperatura zorrotz samar zaintzen ari bagara. Alditxo baterako berotuko digute barrena.
  • Arropa beroa. Alferrik da aurretik zerrendatu diren neurri guztiak hartu eta etxean mahuka hutsik ibiltzea. Etxean neguko oinetakoak erabiltzea eta galtzerdi eta jertse lodiak janztea modu ona da berogailua hainbestetan piztu behar ez izateko. Oherako ere balio dute aholku horiek: franelazko maindireak erabil daitezke kotoizkoen lekuan, lumazko ohe-gainekoak, manta lodiagoak eta pijama epelagoak... Horiek guztiak neurri egokiak dira gauez hotzik ez izateko.
  • Ur beroko poltsak. Ohea zertxobait epeldu nahi badugu lotara sartu aurretik, zer hobea ur beroko poltsa bat jartzea baino maindireen artean, eta gero gorputzaren ondora ekartzea. Irtenbide merke-merkea da, hainbat hamarkadatan erabili izan dena.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto