Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

^

Erosketa gida esnea: Esnea, adin guztietarako ezinbesteko elikagaia

Haurrek 2-3 errazio esneki hartu behar dituzte egunean (200 ml-koa bakoitza), helduek 2 eta 4 artean (250 ml-koa bakoitza) eta adinekoek 3 (250 ml-koa bakoitzak). Halaxe agintzen dute Erkidego Elikaduraren Espainiako Elkarteak eta Familia eta Erkidego Medikuntzako Espainiako Elkarteak

Esne motak

  •   Esne osoa. Gantz gehien duena da (gutxienez 3,5 gramo, produktuak dituen 100 gramo bakoitzeko) eta zapore onena duena. Esne erdigaingabetuak eta gaingabetuak baino kaloria eta kolesterol gehiago ematen du. Ugari izaten ditu proteinak, kaltzioa, bitaminak eta gantzak, eta horiek guztiak elikadura-ekarpen ona egiten dute. Oso egokia da urtebete eta bi urte arteko haurrentzat, eta, aldiz, ez da egokia laktosarekiko intolerantzia dutenentzat (non eta ez den laktosarik gabea) eta urdaileko arazoak dituztenentzat. Desegokia da, halaber, gizentasun-arazoak dituztenentzat, pisu gehiegirekin dabiltzanentzat eta/edo dieta egin nahi dutenentzat.
  • Esne erdigaingabetua. Esne mota honi kendu egiten diote gantzaren zati bat, eta osotara, 1,5 eta 1,8 gramo artean izaten ditu 100 gramo bakoitzeko. Ez du osoak bezain zapore bizia, eta elikadura-balioa ere apalxeagoa du, gutxiago ematen ditu-eta A bitamina lipodisolbagarriak (lekaleak janez oreka daiteke galera hori) eta D bitamina (eguzkia hartzea izan liteke irtenbide ona gabezia hori berdintzeko, baina neurrian betiere). Esne hau erabiltzen dute gehien gorputza zaindu nahi eta esnearen zapore onari uko egiteko prest ez daudenek.
  • Esne gaingabetua. Gutxi gorabehera, % 0,5 izaten du gantza 100 gramo bakoitzeko. Zapore gutxiago duen arren, besteek adina mantenugai ditu, salbu eta gantza, kolesterola eta zenbait bitamina lipodisolbagarri. Pertsona guztientzat da egokia (halaxe nabarmentzen du Erkidego Elikaduraren Espainiako Elkarteak), eta, bereziki, pisua zaindu nahi dutenentzat.

Beraz, esne osoak, erdigaingabetuak eta gaingabetuak elkarrekin duten alde nagusia gantz eta kaloria kopuruan dago. Esne gaingabetuak zazpi aldiz gantz gutxiago du osoak baino, eta % 45 kaloria gutxiago. Bitaminetan eta mineraletan, berriz, ez dago alde nabarmenik. Nahiz eta esne gaingabetuak A eta D bitaminen zati bat galtzen duen gantza kentzeko prozesuan, nahiko kopuru txikietan gertatzen da hori.

Kontuan izan behar da, alde batetik, zenbait lagunek ezin dituztela hartu esne horiek, laktosarekiko intolerantzia dutelako eta medikuak galarazi egiten dielako. Pertsona horiek ezin izaten dute laktosa (esnearen azukrea) digeritu, hain zuzen ere, osagai hori hidrolizatzen duen entzimak, laktasak, urritua izaten duelako bere jarduera edo entzima bera falta izaten dutelako. Pertsona horiek, esnea hartzekotan, laktosarik gabea hartu behar dute edo, bestela, kaltzio ugari ematen duten beste elikagai batzuk jan: sardinak (hezur era guzti), muskuiluak eta piku lehorrak. Bestalde, Omega 3 gantzarekin hornitutako esnea ere saltzen dute gaur egun bihotz-hodietako arazoak dituztenenentzat. Omega 3 gantz azido polisaturatugabeak neurri egokian hartzea haurdunaldian, edoskitze aldian eta lehen haurtzaroan, eta bereziki DHA (azido dokosohexaenoikoa eta Omega 3 mota bat) funtsezkoa da garunaren eta begien bilakaeran. Dena den, arrain urdinak jatea da Omega 3a hartzeko modurik osasungarriena.

Sojazko esnea... esnea al da?

 Soja-landarearen baben edo hazien estraktu urtsua da sojazko edaria. Hori dela eta, "sojazko edaria" esan behar litzaioke, eta ez "sojazko esnea", Espainiako Elikadura Kodearen arabera honako ezaugarri hauek behar ditu esnea terminoa erabiltzeko: "Produktu osoa, aldatu eta adulteratu gabea, eta oritzik ez duena, eme osasuntsu eta ongi elikatuak modu higienikoan, erregularrean, osoan eta jarraituan jetzi ondoren lortua". Merkatuan badira zapore naturala duten sojazko edariak eta bestelako zaporez lurrinduak ere bai (banilla, marrubia, laranja, txokolatea...).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto