Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elikagaiak botatzea: azterketa egin dugu 400 etxetan baino gehiagotan eta inkesta egin diegu 3.400 kontsumitzaileri 17 autonomia erkidegotan: Urtean 76 kilo elikagai botatzen dira zaborretara aztertutako etxe bakoitzean

Erantzun dutenen % 9k soilik aitortu dute soberan geratu den janaria berehala botatzen dutela edo egun batzuen buruan

  Geldi dezagun denbora unetxo batez. Bazkaltzeko ordua da. Goseak amorratzen gaude, eta tuntur bete dugu platera. Itsumustuan ari gara jaten, platera garbi-garbi uzteko asmoz, baina erdiarekin ase eta gainerakoa zaborretara bota dugu. Geldi dezagun denbora beste unetxo batez, eta ikus dezagun zer egin dugun: gainerakoa zaborretara bota. Ohiko keinua da horrako hori, eta ezin hobeki adierazten du zer-nolako gizartean bizi garen. Erabili eta bota egiten duen gizarte batean. Datuei erreparatu bestela: herrialde aurreratuak esaten zaienetan, urtean 200 milioi tona elikagai botatzen ditugu, eta are larriagoa dena: Ameriketako Estatu Batuetan eta Europako Batasunean alferrik galtzera uzten den janari horrekin guztiarekin, 4 aldiz eman dakieke jaten munduan goseak dauden 1.000 milioi lagunei. Ekoizteko unean, biltegiratzean, transformatzean, banatzean... kate osoan galtzen dira alferrik elikagaiak: Europan, zaborretara joaten dira ekoizten diren fruten eta berduren % 20-40, eta herritar bakoitzak urtean 95-110 kilo elikagai bihurtzen ditu zabor, nahiz eta jateko modukoak izan. Europako Batasuneko adituek diotenez zaborretara botatzen diren jakien % 45 etxeetan sortzen dira.

Hori dela eta, etxe bakoitzean zenbat eta zer elikagai botatzen diren jakiteko, 413 etxetara jo du HISPACOOPek azaroan (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kooperatiben Espainiako Konfederazioa, EROSKI partaide duena), eta egunean zehar elikagaiekin nola jokatzen duten kontrolatu du; horretaz gain, zergatik bota ohi dituzten ere galdetu die. Horretarako, teknikari batzuk joan dira etxe horietara zazpi egunez jarraian, uguneko une batean baino gehiagotan. Era berean, elikagaiak botatzeari buruz kontsumitzaileek zer iritzi eta pertzepzio duten jakiteko, inkesta egin zaie etxean elikagaiak kudeatzeko, biltegiratzeko eta prestatzeko ardura duten pertsonei (batzuei telefonoz eta beste batzuei Internetez). Guztira, 3.454 lagunek parte hartu dute inkestan, honako 17 autonomia erkidegoetan: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear uharteak, Errioxa, Euskal Autonomia Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa. Hamarretik zazpi emakumeak izan dira, eta, batez beste, 47 urte eta erdi eduki dituzte.

Uste baino jaki gehiago botatzen da

Antzematen da krisiaren eragina, nola ez: erantzun duten lagunen erdiek diotenez, iaztik hona okerrera egin du euren etxeko egoera ekonomikoak. Hamarretik lauk baino ez dute adierazi iaz bezala daudela, eta % 2k hobera egin duela. Lau lagun bizi diren etxeetan ageri da egoerarik txarrera. Beraz, funtsezkoa da elikagaietan joaten den diruari ere arretaz erreparatzea, aurrekontua estutu beharra dago-eta hainbat etxetan.

Inkestan parte hartu duten erdien iritziz, lehen adina gastatzen dute elikaduraren arloan; dena den, lautik batek adierazi du handitu egin zaiela gastua (batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan eta Aragoin, lau kide bizi diren etxeetan).

Gure inkestak erakutsi duenez, oro har, kontsumitzaileek uste dute egiaz botatzen duten baino elikagai gutxiago joaten zaiela zaborretara. Usteak uste, datuek ez diote gezurrik: guk aztertu dugun etxe bakoitzean 76 kilo janari botatzen dute urtean, nahiz eta kontsumitzaileei eurei galdetuta, % 9k soilik aitortu duten janaria zaborretara botatzen dutela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto