Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Bidaia bat ezeztatu, eta ez diote itzuli nahi izan hegazkin-txartelen dirua

 Herritar batek bidaia konbinatu bat kontratatu zuen bidaia-agentzia batean, eta 1.870 euro ordaindu zituen. Baina aita gaixotu egin zitzaion, eta ezeztatu egin behar izan zuen bidaia. Agentzia jakinaren gainean jarri, eta ordaindu zuen diru guztia itzul ziezaiotela eskatu zuen, baina agentziak uko egin zion diru guztia itzultzeari. Jakinarazpena egiteko modua ez omen zen egokia izan (kontratua sinatu ostean eta mezu elektroniko bidez egin zuelako bezeroak), eta hegazkin-txartelak ordaintzeko baldintzek ere eragotzi egiten omen zuten aukera hori. Bezeroari jakinarazi zionez, behin txartelak eginda, gastuen % 100 ordaintzea zegokion ezeztatuz gero edo aldaketaren bat eginez gero. Dena den, epaileak kontsumitzailearen alde egin zuen. Madrilgo Auzitegiaren iritziz (2012ko irailaren 10ekoa da epaia), Kontsumitzailearen Legeari jarraiki, kontsumitzaileek eta erabiltzaileek eskubidea dute eskatu edo kontratatu dituen zerbitzuak bertan behera uzteko, eta eskubidea du, halaber, ordaindu duena itzul diezaioten, are eta gehiago horretarako motibo bat izan badu. Epaileak frogatutzat eman zuen ezinbesteak eraginda ezeztatu zuela bezeroak bidaia (handik egun gutxira hil zitzaion aita), eta 1.870 euro ordaintzera zigortu zuen agentzia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto