Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hipoteka ordaindu ondoren hari lotutako asegurua kobratu nahi du

Hipoteka-mailegu bat eskatu nuen, eta prima bakarreko bizitza-aseguru bat ere bai. Mailegua epea bete baino lehen ordaindu dut, eta bizitza-aseguruari zenbat urte geratzen zaizkion kalkulatuta, esango nuke 3.000 euro itzuli behar dizkidatela. Ba al dut eskubiderik diru hori jasotzeko?

  Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren irizpideak aintzat hartuta, mailegu guztia epea bete baino lehen amortizatu bada, aseguru-etxeak itzuli egin behar du erabiltzaileak baliatu ez duen primaren zatia, baina, beste ezer baino lehen, polizaren klausulek zer dioten ikusi behar da. Beraz, irakurri egin behar dituzu. Halakoetan, bi klausula agertu ohi dira gehienean: batek esaten du kontsumitzaileari itzuli egingo zaiola erabili ez duen primaren zatia, eta besteak esaten du aseguruak indarrean jarraituko duela eta estaldura emanez, baina aurrerantzean onuraduna ez dela bankua izango eta beste onuradun bat izendatu behar izango dela. Zure polizak zer esaten duen ikusi, eta bietako bat egin ezazu: dirua itzul diezazutela eskatu edo beste onuradun bat izendatu. Eta kontuan har ezazu, zenbat diru itzuli behar dizuten kalkulatzeko, hainbat gauza hartu behar direla kontuan: ez da nahikoa aseguruaren iraupen-urteak eta ordaindu duzun kopurua zatitu eta hor ateratzen den emaitza ordaintzeke geratu diren urteekin biderkatzea. Kalkulu hori egin behar da, zenbateko prima erabili den jakiteko eta kopuru hori kentzeko, baina beste kopuru batzuk ere kendu behar dira; besteak beste, barne-kudeaketako gastuak eta aseguru-bitartekariaren komisioa (bankuak izaten dira bitartekariak, eta komisio handia kobratu ohi dute).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto