Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: Turroiak: zaporeak, prezioak eta kaloriak aukeran

Eskaintza ugaria dago egun, nornahi asetzeko modukoa, eta erosketak ongi planifikatu eta garaiz eginez gero, % 50 ere aurreztu dezakegu

  Eguberri zaporea izaten du turroiak. Jendeari galdetuko bagenio zein gozo bereiziko lukeen egun horietarako, gehienek turroia egingo lukete, gure inguruan tradizio handikoa baita. Baina turroia bereiztea ere gero eta zailago dago, gaur egun era askotakoak baitaude merkatuan, postre horrek izan duen bilakaera oparoaren erakusgarri. Oraintsu arte, bi motatakoak baino ez zeuden: gogorra eta guria, baina orain ezin konta ahala aukera izaten da saltokietan: txokolatezkoak, frutadunak, azukrerik gabeak, likorea dutenak... Turroietan ere, beraz, beti-betikotik ateratzeko aukera daukate kontsumitzaileek, eta mahaian bestelako zapore eta testura batzuk aurkeztekoa, baina, horretarako, jakina, egoki hautatzeko modua behar dute. Horixe eskaini nahi die, hain zuzen, Erosketa Gida honek: turroi mota bakoitzak zer-nolako ezaugarriak dituen erakutsi nahi die, Eguberrietako produkturik ohikoenetakoa eta preziatuenetakoa hobeki ezagut dezaten.

Almendra, eztia... eta askoz gehiago

Tradizioak eta jendearen estimuak gain hartu diote krisiari. Atzeraldi bete-betean gaude eta jenderik gehienak aurreztea besterik ez du buruan, baina, hala ere, turroiaren sektoreak eutsi egin dio, eta egonkor jarraitzea lortu du. Nahiz eta aholkularitza-enpresa independente batzuk emandako datuetan salmentak apaldu egin direla agertu, Turroi eta Mazapan Ekoizleen Elkarteak dio (TUMA) azken urtean % 3,7 handitu direla salmentak. Eta zerk eragin ote du igoera hori? Esportazioek. Latino Amerika, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Italia eta Alemania, besteak beste, turroizaletzen ari dira, eta ez Eguberrietan bakarrik: urte osoan jaten dute herrialde horietan, eta hori oso ona da ekoizleentzat. Aurtengo ekitaldian, adibidez, 3.500 tona baino gehiago esportatu dituzte.

Gure herrialdean, ordea, Eguberriei lotu-lotua ageri da turroia, eta hortik kanpo nekez jaten dugu, ospakizun berezi-bereziren batean ez bada. Ekoizleek eta turroi markek, beraz, gogor lehiatu behar izaten dute garai horietan, eta horrexegatik hasi dira hainbeste turroi mota egiten eta prezio aldetik ere ahal bezainbat estutzen (azken urtean % 1 ere ez dira garestitu). Saltokietako apaletan ikus daiteke ongien ugaritasun hori: prezio eta zapore guztietakoak daude. Aukera zenbat eta handiagoa den, nahasteko arriskua ere handiagoa izaten da... Hortaz, zer egin daiteke turroi artean ez galtzeko? Lehenbizi, behintzat, ongi bereizi behar ditugu ohiko turroia ("beti-betikoa") eta merkatuan agertu diren proposamen berriak, askotarikoagoak eta berritzaileagoak, bestelako osagai batzuk dituztenak eta, zenbaitetan, berezko turroiak izan ohi dituen osagairik ageri ez dutenak: azukrea, fruitu lehorrak eta eztia.

  Sailkapen bat egiten hasita, hiru sail bereiziko genituzke turroietan: gogorra, guria eta askotarikoak. Hortik kanpo utziko ditugu txokolatezko turroiak (haurrei gehien gustatzen zaizkienak eta helduek gehien erosten dituztenak), azken urteetan asko ugaritu eta sofistikatu dira eta. Zenbaitetan, gainera, txokolatezko tableten formatu eta trinkotasun bertsua izaten dute.

  • Turroi gogorra. Fruitu lehor ttxigortuak izaten dituzte osagai nagusiak, arrautza zuringoarekin, azukrearekin eta eztiarekin nahasita. Fruitu lehorretan, almendrak, hurrak, pinaziak eta intxaurrak agertzen dira, nahiz eta gehien almendrak erabiltzen dituzten. Turroi gogorraren ordezkari nagusiak Alacantekoa eta Agramuntekoa dira, biak ere Jatorri Izena dutenak.
  • Turroi guria. Horien osagaiak ere fruitu lehorrak, arrautza zuringoa, azukrea eta eztia izaten dira (xixonakoa da ezugena). Honako honek beste testura bat dauka, eta lan gehiago ematen du prestatzerakoan: mugimendu orekatuak egin behar dira osagaiak nahasteko, eta denbora gehiago eskaini behar zaio. Sail honetan sartzen da gorringo ttxigortuzko turroia; kondairak dioenez, gainerako turroiak egiteko erabiltzen ez zen gorringoei probetxu ateratzeko asmatu zuten.
  • Turroi askotarikoak. Hauxe da talderik ugariena eta berritzaileena, eta ohiko osagaiez gain (azukrea, eztia, almendrak edo arrautza) eransten dizkieten beste osagaien araberako izena hartzen dute. Gehienean guriak izaten dira, nahiz eta batzuk gogorrak izan daitezkeen (txokolatezkoak, adibidez) edo kurruskatsuak behintzat. Turroi horiek, almendren lekuan, beste fruitu lehor batzuk izaten dituzte, edo azukreak, edo bestelako osagaiak (arroz puztua, kokoa, esnekiak, likoreak, frutak...). Gainera, gozogintzako produktuekin bete edo estal daitezke, eta, hortaz, ekoizleari bururatzen zaion adina turroi mota sortzeko modua ematen du horrek.

Hautatzeko orduan, beraz, turroi gogorra edo guria nahi dugun erabaki beharko dugu. Biek ere antzeko osaera dute, nahiz eta testura oso bestelakoa izan. Turroi horietan badira generikoak (merkeagoak) eta badira Jatorri Izena dutenak ere. Norberaren araberakoa izaten da gogorra edo guria hautatu, baina badira kontuan hartzeko alderdi praktiko batzuk ere.

  • Turroi gogorra desegokia izan daiteke adineko pertsonentzat (ordezko hortz-haginen edo hortzetako arazoen eraginez) eta ortodontzia daramaten gazteentzat. Bestalde, denbora gehiago behar izaten da mokadu bat jateko, kopuruz gutxiago jaten da, kaloria gutxiago hartzen dira eta tabletak gehiago irauten du.
  • Turroi guria azkarrago eta errazago jaten da, guria delako hain zuzen, eta, beraz, errazagoa da kalorien neurria gainditzea. Bestalde, berritzaileenak ere guriak dira, eta beti-betikoa ez ezik, beste hainbat zaporetakoak ere badaude aukeran.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto