Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Sukaldean, irtenbide sortzaileak aldean!

Trikimailu eta aholku batzuk kontuan hartuta, arazorik gabe prestatuko ditugu plater gustagarriak edozein ezusteko gertatzen dela ere: uste baino jende gehiago datorrela bazkaltzera, gatz gehitxo erabili dugula, ogia erostea ahaztu zaigula...

  Eguberrietan ugaritu egiten dira mahai inguruko ospakizunak. Norbaitek hartu behar izaten du otorduak eta gainerakoak prestatzeko ardura: erosketak egin, opariak erosi, menuak pentsatu, non afalduko den erabaki, zenbat jende bilduko den ikusi... Egun horiek iristeko zain egoten dira batzuk, eta beste batzuk, berriz, pasatzeko desiratzen. Batez ere, sukaldean aritu behar dutenak.

Ez da txantxetako kontua Eguberrietako otorduak prestatzea. Borondate oneko jende asko izaten da etxean, eta batek lagunduko du mahaia jartzen, besteak bi kanape prestatuko ditu, eta besteren batek erretiluan txukun-txukun antolatuko ditu ohiko gozoak, baina nork aterako ditu babak eltzetik? Sukaldean ari denak! Hark prestatu behar ditu menuak, eta zalantza bat baino gehiago sortuko zaizkio; hark erabaki behar du zer eta noiz erosi eta, hori gutxi balitz bezala, haren ardura da gastua kontrolatzea eta gauza guztiak behar bezala ateratzea.

Aldizkari honek zenbait aholku eta trikimailu eskaini nahi dizkie Eguberrietan sukaldean aritu beharko dutenei, lagungarri gertatuko zaizkielakoan.

  •   Planifikazioa. Jakin egin behar da zenbat lagun izango ditugun etxean, eta horren arabera diseinatu menua eta egin erosketak. Lan horiek garaiz samar eginez gero, denbora eta diru dezente aurreztuko dugu, eta azken orduko zalantzak saihestuko ditugu. Arraina eta itsaskia, adibidez, aurrez eros daitezke, eta izoztu, ongi garbituta eta zatiak eginda, adibidez, prestatzeko gertu.
  • Garaiz hasi. Egunak iritsi baino lehen hastea oso baliagarria da, batez ere egun batzuk lehenago presta daitezkeen elikagaiekin. Saltsak, adibidez, aurrez egin eta izozkailuan sar daitezke. Aski da erabili behar diren egunean bertan ateratzea. Beste zenbait plater, berriz, bezperan edo bi egun lehenago presta daitezke, eta hozkailuan eduki: frijitukiak, piper beteak, txipiroiak tintan, karakolak, gisatuak... Prozesu horrek, ospakizun eguna arintzeaz gain, bizitu egingo du plateren zaporea.
  •   Antolaketa. Errezeta egokiak hautatzen asmatuz eta konbinatuz gero, denbora eta erosotasuna irabaziko ditugu. Sarrerakoetan, adibidez, hotzean jateko hiru jar daitezke (zenbaitek ez dute lan handirik ematen) eta bero bat (labean eginda, esaterako). Platen nagusia kazola batean egiten bada, oso erraza izango da prestatu eta mahaira eramatea (aski izango da zerbitzatzeko ontzi batekin). Aldiz, ez da komeni azken orduan elikagaiak frijitzen aritzea: kea eta usain handia uzten dute, eta norberak sukaldean egon beharra du, eta ezin da mahaian eseri.

Azken orduko trikimailuak

Gauzak planifikatzea eta antolatzea oso garrantzitsua da (eta lagungarria ere bai), baina beti izaten da azken orduko arazotxo edo ustekabekoren bat. Eta bat-batean sortzen denari, bat-bateko erantzunak eman behar, sormena lagun:

  • Ustekabeko gonbidatuak. Janaririk falta ez dadin, beti da ona hozkailua eta biltegia ongi hornituta edukitzea.
    • Sarrerakoak. Ogi-xigorki batzuk, kontserba batzuk, letxuga askotarikoak dituen poltsatxo bat eta fruta atal bat aski izango dira entsalada bat ziztuan prestatzeko edo kanape erakargarri batzuk, izokinez, letxugaz eta laranjaz osatuak.
    • Plater nagusiak. Guarnizioek laguntza handia ematen dute. Platerei saltsa gehiago jartzea edo hornigai gehiago eranstea irtenbide ona da plater gehiago bete ditzaten. Hona hemen ideia erabilgarri bat: menestra izoztu bat erabiltzea. Hamabost minutu baino ez ditu behar egiteko, eta baratxuria oliotan egin eta gainetik botatzen badiogu, oso ongi etorriko da labean egindako arrainen bat laguntzeko. Arraina beharrean haragia bada, patatak, tipula eta azenarioa labean egitea da aukera onena, xafla finetan moztuta. Horiek egiteko ere 15 minutu behar dira.
    • Plater azkar-azkarrak. Plater bat azkar asmatzeko modua izan liteke kroketa batzuk irekitzea edo zapaltzea. Bexamel horrekin piquilloko piper batzuk bete daitezke. Tomate-saltsarekin eta esne-gain ukitu batekin labean sartu, eta piper bete gustagarriak izango ditugu.
  •   Ogia erostea ahaztu. Komeni izaten da ogi izoztua edukitzea (egosi gabea edo erdi egosia). Bost minutuan egiten da labean (180 ºC-an), eta ogi egin berri eta ezin gozoagoa izango dugu. Bezperako ogia erabiltzea da beste aukera bat. Xerratan moztu, olioz igurtzi eta minutu pare batez labean sartu, 200 ºC-an, mahaira atera aurretxoan. Xigorki gustagarriak izango ditugu.
  • Osagai izoztuak. Gauzak ongi planifikatzea oso lagungarria da... baldin eta ez bazaigu ahazten osagaiak garaiz desizoztea. Itsaskia bada, ez dago arazorik, izoztuta dagoela ere sar baitaiteke uretan egostera. Eta arraina bada? Orduan, plastikotan bildua dagoela, iturriaren azpian jarriko dugu eta ur hotza emango diogu, sekula ez beroa. Hamar minuturen buruan, desizoztua egon daiteke. Mikrouhin labean sartzea da beste aukera bat, eta desizozteko programari eragitea; denbora tarte txikietan egitea komeni da (hasieran 5 minutuz, eta gero 30 segundoz), bestela arraina egiten hasteko arriskua baitago.
  • Gatz gehiegi bota. Lehenik ikusi behar da salda edo ur gehixeago erantsita konpondu ote dezakegun arazoa platera hondatu gabe. Ezin bada, patata eranstea da irtenbide bat, bi edo hiru zati, eta prestatu dugun horrekin batera egosten uztea zenbait minututan, patatak gatza xurga dezan. Beste aukera bat da osagai nagusia ateratzea (haragia, arraina...) eta saltsa bera bakarrik arintzea edo, beharrezko balitz, berriz egitea.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto