Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Internet bidezko inkesta: ohitura digitalei buruz galdetu diegu 14 eta 39 urte bitarteko 1.220 laguni: Teknologia berrien oso menpe daude 20 eta 24 urte arteko gazteen % 10, edo neurriz kanpo erabiltzen dituzte

Gainera, 14 eta 19 urte bitarteko nerabeen % 78k arriskua dute etorkizunean teknologia berriak modu obsesiboan erabiltzeko

  Bistakoa da teknologia berrien etengabeko aurrerabideak mesede ugari ekarri dizkiola gure gizarteari, baina jokabide arazotsu batzuk ere agerrarazi ditu. Osasunerako Mundu Erakundeak dioenez, lau pertsonatatik batek arazoak ditu teknologia berriekin, eta Espainiako Psikiatria Elkartearen arabera, baliteke Interneteko erabiltzaileen % 6 eta % 9 inguruk oker erabiltzea Sarea. Internet eta gailu mugikorrak neurriz kanpo erabiltzea edo horien menpe egotea izan daiteke arazo horietako bat, edo nor bere smarphonetik aldendu ezinean ibiltzea edo gizarte-sareei, eztabaidaguneei eta berehalako mezularitza zerbitzuei atxiki-atxikia egotea, eta izena ere jarri diote gaitz horri: gizentasun digitala.

Egoera zertan den jakiteko eta arazoa zenbateraino hedatu den ikusteko, EROSKI CONSUMERek Internet bidezko inkesta bat egin du urrian, 14 eta 39 urte arteko pertsonekin hain zuzen, eta galdetu die zer-nolako ohiturak dituzten Internet, telefono mugikorra eta bideo-jokoak erabiltzean, baita zenbat gailu digital dituzten ere. Honako bederatzi autonomia erkidegotako 1.220 lagunek erantzun dute: Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa. Datuak aztertzeko, berriz, bi adituren laguntza izan dugu: Enrique Echeburuarena, zeina Psikologia Klinikoan katedraduna eta Mendekotasun Digitaletan aditua baita, eta Manuel Armayonesena, zeina Psikologiako Ikerketen irakaslea baita Universidad Oberta de Catalunyan. Horretaz gain, honako erakunde hauen aholkularitza ere jaso dugu: Madrid Salud, Pantallas Amigas eta Adicciones Digitales.

Inkestatik atera dugun lehen ondorioa hauxe da: erantzun dutenen % 5ek soilik ageri dituzte gizentasun digitalaren sintomak. Bigarrena, ez dagoela alderik sexuen artean, baina bai adinari erreparatuta: 20 eta 24 urte arteko gazteen % 10ek neurriz kanpo erabiltzen dituzte teknologia berriak edo haien mende daude oso, eta 14 eta 19 urte arteko nerabeen % 78k arriskua dute etorkizunean jokabide obsesiboak izateko.

Ikerketa hau egiteko, hiru alderdi hartu ditu kontuan EROSKI CONSUMERek: bakoitzak zenbat gailu digital dituen (asko, gutxi edo tarteko kopurua, Daniel Sieberg teknologia alorreko adituaren neurketa-sistemaren arabera), nola eta zenbat erabiltzen dituen mugikorra, Internet eta bideo-jokoak (Madrid Salud erakundearen neurketa-sisteman oinarrituta) eta gailu digitalen erabilerari atxikitzen zaizkion sintoma fisikoak eta sozialak (oinazea, isolamendua...).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto