Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ezinduentzat egokitua dagoen logela bat erreserbatu du hotel batean, baina egokitu gabeko bat eman diote eta eroriko larri bat izan du

 Bidaiari batzuek Ibizara joateko bidaia bat kontratatu zuten bidaia-agentzia batean, baita hoteleko egonaldia eta joan-etorriak ere. Informazio-orriak esaten zuen gela batzuk ezinduentzat egokituta zeudela, eta erreserba egiterakoan, eskabide berezien atalean, bidaiari bat ezindua zela adierazi zuten, eta gurpil-aulkian joan beharra zuela. Hotelera iritsi zirenean, ordea, erreserbarik ez zeukatela adierazi zieten, eta egokitu gabeko eremu batean zegoen logela eman zieten, non bi eskailera igo behar zituzten logelara sartzeko. Gurpil-aulkian zihoan bidaia erori egin zen, eta lesio eta ondorio larriak jasan zituen. Auzitara jo zuten, eta 436.000 euroko kalte-ordaina eskatu zioten bidaia-agentziari. Madrilgo Probintzia Auzitegiak, ordea, 209.000 eurora jaitsi zuen ordaina, jasandako kalteek zerikusia zeukatelako ezintasunarekin berarekin (2012ko maiatzaren 29an eman zuen epaia). Kasu horretan, kalte-ordaina gutxitzeko aukera ematen du legeak, istripuak eragindako kalteak ez direlako istripuaren beraren eraginez sortu, pertsona horrek lehendik daukan ezintasunaren eraginez baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto