Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Aseburuak ez dio ebakuntza ordaintzen, senda-agiria berandu eraman omen zuelako

Aseguru bat kontratatu nuen, inoiz lanera joateko gauza izango ez banintz, egun horiek estaltzeko. Kontua da ospitaleratu egin nindutela, ebakuntza egin zidatela eta ospitaletik atera nintzenean, senda-agiria jasota, egun horiei zegokien ordaina emateko eskatu nion konpainiari. Baina ezetz esan didate, senda-agiria jaso eta gero eman dudala ezbeharraren berriz, eta ez didatela ordainduko. Zilegi al da arrazoi horregatik egitea uko ordaintzeari?

  Aseguru Kontratuaren Legeak esaten du zazpi eguneko epea dagoela konpainiei ezbeharraren berri emateko, hura gertatu dela jakiten den egunetik hasita, non eta polizan ez den epe handiagoa ezartzen. Gomendatzen dizugu zure aseguruaren baldintzak irakur ditzazula, eta dagokizun kalte-ordaina eska diezaiezula: gaixo-agiria hartu zenuenetik senda-agiria jaso arteko egunengatik, ospitalean egindako egunengatik... Bezeroari Erantzuteko Zerbitzuari edo Bezeroaren Defendatzaileari bidali behar diozu eskaria, eta egin ezazu burofax zertifikatua erabiliz. Adieraz ezazu ezinezkoa gertatu zitzaizula ezbeharra gertatu zen garaian haren berri jakinaraztea (urgentziaz ospitaleratu bazintuzten, jakinaraz iezaiezu, ebakuntza egin zizutela...), adieraz ezazu, halaber, fede onez jokatu duzula eta atzerapenak ez duela arriskua areagotu eta konpainiari ez diola inolako kalterik ekarri. Berriz ere ezezkoa emango balizute, edo bi hilabete igaro eta erantzunik jasoko ez bazenu, aurkez ezazu erreklamazio bat Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Erreklamazio Zerbitzuan. Erakunde horrek lehen ere aztertu izan ditu antzeko egoerak, eta adierazi izan du, legeari jarraiki, aseguru-etxeek eskubidea izango dutela ordaina eskatzeko atzerapenak sortu dituen kalteengatik, baina ezingo diotela saria ordaintzeari uko egin.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto