Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Teknologia Berriak

Λ

Auto-enplegurako gizarte-sareak: Auto-enplegura bideratuta dauden zenbait sarek aukera ematen dute bezero berriak lortu eta haiekin komunikatzeko

  Beren kontura lanean ari direnentzako gizarte-sareek arrakasta handia eduki dute sortu ziren herrialdeetan (anglosaxoiak, nagusiki), eta orain merkatu berrietara zabaltzen ari dira. Oraingoz, sare horietan nagusi dena, Elance delakoa, Espainiako Estatura heldu da. Plataforma horiek Interneten aritzen dira, eta lanbide bat baino gehiago dituzten autonomoak biltzen dituzte, lan mota batekin baino gehiagorekin soldata osatzen dutenak.

Espainiako Estatuan profesional eta gazte prestatu ugari daude lanik gabe, eta eremu egokia izan daiteke auto-enplegura bideratuta dauden gizarte-sare berrientzat. Garai batean, Interneteko lan-bilatzaileak edo lan-poltsak ugaritu ziren, baina lanik ez dagoen lekuan alferrik da bilatzen aritzea, eta funtzio handirik gabe geratu dira krisi garai honetan. Plataforma berri hauek, berriz, enpresen eta profesionalen arteko komunikazioaren alderdi sozialean jartzen dute indarra. Erraztu egiten dituzte harremanak, eta saiatzen dira ez esku hartzen eta ez kontrolatzen eskariak eta eskaintzak; euskarri izatea da horien zeregina, ez besterik.

Horietako batzuek, gainera, fakturak bidaltzeko eta kobratzeko aukera ematen diote autonomoari, baita mediku-aseguruak modu onean kontratatzekoa ere.

Bestalde, ez dute agintzen inork lan finko bat eskuratuko duenik; Interneteko iragarki-taulen gisakoak dira, eta horien zeregina da lan bat egingo duen norbaiten bila ari dena eta bere burua eskaintzen duen profesionala azkar jar daitezela harremanetan eta arazo handirik gabe lor dezatela adostasuna. Sarri askotan, iraupen eta prezio finkatua duten lanak izaten dira.

Elance

  1999. urtean sortu zen, eta orduz geroztik, izugarrizko arrakasta eduki du herrialde anglosaxoietan; Europan barrena zabaltzen hasi zen hurrena, herrialde bakoitzean harako orrialde bat edukitzeko asmoz. Oraingoz, ingelesez soilik erabil daiteke, baina erabiltzaileak izena ematen duenean, onartzen ditu Espainiako posta-kodeak ere. Uneotan, zerbitzua abian jarriko duen talde baten bila ari da enpresa.

Sare honek konbinatu egiten ditu Interneteko lan-poltsen dohainak, batetik, eta, bestetik, "cloud computing" delakoak, kolaborazio-plataformek eta web-dokumentuen plataformek eskaintzen dituzten abantailak. Enpresa bat izanez gero, kontu bat ireki dezake profesionalak bilatzeko, eta bere kontura ari den profesional batek gauza bera egin dezake lana bilatzeko. Esan bezala, bere kontura aritzen diren langileentzat pentsatua dago, eta oso egokia da presa edo premia handi samarra duten lanei irtenbidea emateko: enpresek direktorio edo katalogo batean jartzen dituzte, eta profesionalak bere burua eskain dezake; horretarako, Elancen daukan gune pertsonalera sartzeko aukera eman behar dio enpresari. Behin hara sartuta, profesionalak aurretik egin dituen lan batzuk azkar eta modu grafikoan ikusteko aukera izango du, eta hari buruzko datu pertsonal batzuk eta haren ezaugarri profesionalaren alderdi batzuk ere ikusi ahalko ditu.

"Software as a service" (SaaS) sistemaren bidez, profesionalak egindako lanen erakusgarri den materiala igotzeko aukera ematen du (zenbat eta gehiago ordaindu, orduan eta gehiago igo daitezke): audioa, bideoa, excel taulak, diapositibak edo testuak. Muga batzuk ere baditu: ez du onartzen Open Office-ren formaturik, baina bai Microsoft Office-renak. Enpresek ere ikus ditzakete dokumentu horiek profesionalak bilatzeari ekiten diotenean, eta erabiltzaileak aukera du kuota bat ordaindu eta bilatzailean maizago agertzeko, beste zenbait abantailaren artean (zenbat eta kuota handiagoa ordaindu, orduan eta gehiago nabarmenduko du bilatzaileak).

oDesk

  2003. urtean sortu zen ODesk, eta ordutik hona aldatuz joan da haren izaera. Interneteko lan-poltsa gisa hasi zen, eta orain autonomoentzako lanak azpikontratatzeko gune gisa espezializatu da. Elance-ren antzekoa da, baina hemen, plataformak eskaintzen dituen funtzio guztiak erabil ditzakete enpresek eta profesionalek. Zerbitzu honek, dena den, kobratu egiten du tratu bat egiten den bakoitzean (prezioaren % 10 eramaten du).

Elance-k ez bezala, lan-poltsen antz gehiago du gizarte-sareena baino, baina biek antzeko aukerak eskaintzen dituzte. Profesionalaren soslai bat eta orri bat sortzeko aukera ematen du, eta enpresek bilatzaile batean aurkitu ahalko dute. Horretaz gain, enpresek hautagaiaren trebetasunak zenbaterainokoak diren probatu ahal izango dute zerbitzutik bertatik. Java eta HTML hizkuntzak onartzen ditu, eta Wordpress plataformako blogak txertatzen ere uzten du. Elance bezala, orria ingelesez dago, nahiz eta arazorik gabe onartzen dituen beste hizkuntza batzuk erabiltzen dituzten herrialdeetako langileak.

Hour.ly eta FreelanceSwitch

  Ingelesezko plataformak dira biak, baina onartzen dituzte beste hizkuntza batzuetan lan egin nahi duten herrialdeetako hautagaiak ere. Beren kontura ari diren profesionalei zuzentzen zaizkie biak ere, eta, bereziki, freelance gisa aritzen direnei. Hour.ly gunea, Interneteko lan-poltsa bat baino gehiago, gizarte-sare bat da, zeren lehentasuna ematen baitio enpresen eta profesionalen arteko komunikazioari, eta ez hainbeste curriculumaren ñabardurei eta gisakoei. Berehalako mezularitza-zerbitzua eskaintzen du, lehendik egindako lanak erakusteko gune partekatu bat eta profesional bakoitza sakonago ezagutzeko beste tresna batzuk ere bai. Profesionalak, era berean, bere soslaia bidal dezake, nahi adina xehetasun erantsita, eta bere dokumentazio guztia ere bai bilatzailean aurkitu eta interesgarri jotzen dituen eskari guztietara. Langileak eta tokiko enpresaburuak harremanetan jartzeko aukera ere ematen du Hour.ly guneak.

  FreelanceSwitch plataforma, berriz, asko erabiltzen dute teknologiaren arloko enpresek, Sonyk edo Nokiak, adibidez, beren kontura lan egiten duten profesionalak azpikontratatzeko. Profesionalaren soslaia argitaratzeko aukera ematen du, baina beste bat du ezaugarri nagusia: langile autonomoen munduari buruzko komunikabide gisa aritzen da. Artikuluak, ikastaroei eta mintegiei buruzko informazioa eta era guztietako aholkuak aurkituko ditu erabiltzaileak (zein den soslai bat egiteko modurik onena, nola jantzi behar den elkarrizketa batera joateko, kasu bakoitzean nolako fakturak egitea komeni den, nola kobra dakiokeen atzeratuta dabilen enpresa bati...).



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto