Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Erosketa Gida: sagarrak: Sagarra: osasunaren fruta

Gala, Fuji, Goldena... ba al dakigu zer-nolako aukerak eskaintzen dituen sagar mota bakoitzak, zeinak bitamina-, mineral- eta zuntz-iturri naturalak diren?

  Fruta biribila da sagarra. Erakargarria, ezaguna eta oso estimatua bazter guztietan. Sinbolismoa ere ez du nolanahikoa (boterearen ikur gisa agertzen da sarri askotan), eta dohain ugari biltzen ditu bere baitan. Menderik mende, asko idatzi da sagarrari buruz, eta literatura-lan handiak sortu dira sagarraren inguruan, baita lan erlijioso eta zientifikoak ere. Itun Zaharrean eta Greziako mitologian, Edurnezuriren ipuinean eta Isaac Newtonen buru gainean... sagarra betidanik egonda gure historiari lotuta, eta gaur egun ere ohikoa da sukaldeko mahaian toki bat egitea harentzat. Baina, zer dakigu hari buruz?

Munduan barrena gehien landatzen den frutetako bat da sagarra. Eta zaharrenetakoa ere bai, antzina-antzinako arrasto arkeologikoek erakutsi duten bezala. Inork ez daki non duen jatorria, baina Europako hego-ekialdea eta Asiako hego-mendebaldea aipatzen dituzte aditurik gehienek. Oso erraz egokitzen zaie era guztietako klimei, eta urte guztian izaten denez, oso azkar hedatu zen mundu guztira. Gure inguru honetara erromatarrek eta arabiarrek ekarri zuten, eta hementxe dabil geroztik, arrakasta handiz eta sasoi onean. Sagarrak, izan ere, hainbat abantaila eskaintzen ditu: testura eta zapore askotakoak daude, modu onean eros daiteke eta oso ospe ona du. Herri-jakintzak oso elikagarritzat dauka sagarra, eta horren adierazgarri, "osasunaren fruta" deitu izan zaio.

Egunean sagar bat...

Fruten artean bat bereizi beharko balitz, sagarrak aukera handiak lituzke, mesede besterik ez baitio egiten osasunari. Mantenugai esentzial ugari ematen ditu, eta horien funtzioak ezinbestekoak dira organismoarentzat. Bere osaera dela eta, oso bakan sortzen ditu digestio-arazoak, eta intolerantziarik ere apenas eragiten du. Gainera, kaloria gutxi izaten ditu (40 kaloria inguru 100 gramo bakoitzeko). Bere osagaien artean, ura da % 85, eta azukrea fruktosatik eratorri ohi da, nahiz eta glukosa eta sakarosa ere izaten dituen. Herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia du, eta bitamina-iturri oparoa da. Honako hauek nabarmentzen dira:

  • A bitamina: lagundu egiten du hezurrak sortzen, eta hazteko ere lagungarria da. Ezinbestekoa da ikusmena eta larruazala osasuntsu egon daitezen.
  • C bitamina: azido askorbikoa ere esaten zaio, eta herdoilaren aurka egiteko ahalmen handia du. Eragotzi egiten du erradikal libreen jarduna (azkartu egiten dute zahartze-prozesua eta zenbait gaitz eragiten dituztela dirudi). Lagundu egiten du kolagenoa sortzen, hobetu egiten du immunologia-sistema, azkartu egiten ditu orbantze-prozesuak eta aurre egiten die infekzioei.
  • E bitamina: honek ere herdoilaren aurka egiten du, eta lagundu egiten du kolesterolaren eta triglizerido maila handiaren aurka egiten. Lagundu egiten du, halaber, giharrak eta hezurrak normal haz daitezen, eta hobetu egiten ditu immunologia sistema eta ugalkortasuna.
  • B6, B9 (azido folikoa) eta B12 bitaminak: metabolismoarekin gorabeherekin zerikusia duen bitamina multzo bat da. Energia ematen diote organismoari, lagundu egiten dute hazkundea, bihotza osasuntsu edukitzen dute eta sendotu egiten dute immunitate-sistema.
  • Mineralak ere kopuru aipagarrietan ematen ditu sagarrak, batez ere fosforoa eta kaltzioa. Fosforoak lagundu egiten du min artritikoak arintzen, eta beharrezkoa da giltzurrunek ongi funtziona dezaten; kaltzioa, berriz, funtsekoa da organismoarentzat, hobetu egiten baitu hezurren eta hortz-haginen bilakaera. Gainera, sagarrak murriztu egiten du akidura, energia sortzen du eta ona da estresari aurre egiteko, magnesioa daukanez gero.
  • Zuntz-iturri gisa ere oso aintzat hartzekoa da sagarra. Eta pektina ere badauka, ura atxikitzeaz arduratzen den osagaia; hori dela eta, elikagai bikaina da beherakoarekin dabilenarentzat. Substantzia horrek, halaber, hobetu egiten du glukosarekiko intolerantzia -horrek mesede egiten die diabetesa daukatenei-, eta lagundu egiten die kolesterola goi samarrean dutenei, erraztu egiten baitu behazuneko azidoak kanporatzea (kolesterola degradatu ondoren sortzen dira horiek). Aldi berean, sagarrak daukan zuntz disolbaezinak handitu egiten du hesteetako traktuaren bolumena, eta lagungarria gertatzen da elikagaiak garbitzeko eta digestio-sisteman barrena mugitzeko. Zuntz disolbaezinen kopurua areagotzeko, sagarra azal eta guzti jatea komeni da.
  • Proteinak, berriz, aski gutxi ematen ditu sagarrak (% 1 ere ez sagarra bere osoan hartuta), baina horrek ez du esan nahi garrantzirik gabea denik. Hain zuzen ere, portzentaje txiki horretan aminoazido asko biltzen ditu, eta osagai horiek funtsezkoak dira organismoarentzat.

Sukaldatzeko moduak: bakoitzak berea

  Sagar mota guztiak ez dira sukaldean berdin prestatzekoak, teknika batzuk ez baitira egokiak zenbaitentzat. Batzuk, adibidez, garraztu egiten dira, besteak desegin... Hori dela eta, sukaldean emaitza ona zerk emango duen ikusi, eta sagar mota hori hautatu behar da. Hauxe da arau nagusia: mami trinkoa duten sagarrak hautatzea, hobeki jasaten baitute edozein prestaketa modu. Dena den, plater mota bat edo bestea prestatzea ez denez gauza bera, beste alderdi batzuk ere hartu behar dira kontuan:

  • Gordinik. Sagar mota guztiak dira onak gordinik jateko, baina hezeenak, zaporetsuenak eta kurruskatsuenak izaten dira gustagarrienak, Granny Smith, Royal Gala edo Golden Delicius motakoak, adibidez.
  • Tartak. Hezetasun gutxikoak dira egokienak tartak egiteko, Golden Supreme, edo errege-sagarra, esaterako.
  • Erreta. Sagarrak gozoa eta testura sendokoa izan behar du, erraz deformatuko ez den horietakoa. Honako hauek dira egokienak: errege-sagarra, Royal Gala edo Golden Delicius.
  • Jaleak. Jaleak egiteko, garratzak eta pektina ugari dutenak hautatzea komeni da. Macoun eta Honey Crisp motakoak dira egokienak.
  • Konpotak. Koloreari eusten dioten sagarrak dira egokiak: Royal Gala, Jonagold edo Macoun.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto