Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Gozokiak: ez ukatu, ez eskaini

Gozokirik ez jateko aholkua ematen dute elikadura arloko adituek, baina gurasoek nahi baino maizago eskuratzen dituzte haurrek, zaila baita 'gutizia' horiek saihestea

  Hona hemen asmakizun txiki bat: zer elikagai aurkezten dute honako ezaugarri hauekin?: naturala, begetarianoa, glutenik gabea, gantzik gabea, koloratzaile artifizialik gabea eta esnekirik gabea. Zerrenda hori irakurrita, elikagai osasungarriren bat dela pentsatuko du jendeak. "Zazpi aipamen osasungarri dauzka!"; "azenarioa izango ote da?"; "sagarra akaso?"... Bada, ez, sinestezina badirudi ere, gomazko karameluak dira, nagusiki azukrez osatuta daudenak. Ezin esan, hortaz, ona denik horiek maiz jatea. Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) 2003. urtean egin zuen gomendioaren arabera, azukreek ez lukete eman behar egunean hartzen den energiaren % 10 baino gehiago. Europako herritarrak, ordea, % 16 eta % 36 artean dabiltza, % 10eko muga horretatik oso gora, beraz. Zer arrazoi izan zituen OMEk muga hori ezartzeko? Bi, nagusiki: txantxarra eta gizentasuna.

Elikagai azukretsuak maiz hartzeak txantxarra sortzen duela, gauza frogatua eta eztabaidaezina da. Gizentasunari dagokionez, OMEk berriki adierazi du froga sinesgarriak daudela azukre ugariko elikagaiak janda gizendu egiten dela esateko, batez ere elikagai horiek energia-dentsitate txikia duten beste batzuen ordez hartzen badira, fruten eta barazkien ordez, adibidez. Haurtzaroan maiz gertatzen da hori: energia gutxi ematen dutenen elikagaien ordez, haurrek nahiago izaten dituzte jaki kalorikoak (gozokiak eta),.

Adi, gurasoak: litxarreriek inguratuta bizi gara

Ez da batere erraza litxarreriei ixkin egitea. Nonahi agertzen dira: herriko plazan izango da gozoki-dendaren bat, eta beste hainbat tokitan ere eskaintzen dizkiete haurrei: banketxeetan, saltokietan... Akaso, dentistaren kontsulta izango da gozokirik gabeko eremu bakanetakoa, eta hor ere, ikusi egin behar... Laburbilduz, haurrek esku-eskura dauzkate litxarreriak. Zer egin daiteke, beraz, hainbeste tentagarrirekin?

Ez ukatu, ez eskaini

  Haurrei elikagai batzuk galarazi edo murriztuz gero, are eta gehiago eskatuko eta desiratuko dituzte elikagai horiek. Aukerarik txikiena sumatzen dutenean, itsumustuan joko dute horietara, eta neurririk gabe jango dituzte. Hori baino hobea da ez batere galaraztea edo mugatzea. Herri esaerak dioen bezala, "galaraziak tira egiten du", eta horixe gertatzen zaie haurrei ere. Horrek ez du esan nahi, ordea, axolagabeak izan behar dugunik. Gurasoek eredu ona ematea komeni da, eta elikadura osasungarria egitea, haurrek gurasoengandik ikasten dituzte-eta hainbat jokabide.

Eta haurraren eskuetara gozokiren bat iritsi bada, "ez ukatzea" da jokabiderik zentzuzkoena: utzi egingo diogu jaten, etxean ahal dela, hortzak garbitzeko modua izan dezan. Ez da deus txarrik gertatuko noizean behin gozoki bat jateagatik, baina gurasoek ahalegindu egin behar dute ez dadin ohiko bihurtu, eta, gainera, haurra ohartu gabe egin beharko dute, bestela konturatu egingo dira-eta gozokiak eragotzi nahian gabiltzala. Izan ere, haurrak ez dira ergelak.

Esatea erraza da, baina nola lor liteke aholku horiek gauzatzea? Lagungarria izango da, adibidez, ez eskaintzea: bistan da haurrari ez diogula gozokiak jateko gonbitik egin behar (guraso batzuek halaxe egiten dute, "besterik ez bada ere, jan dezala zerbait" esanez bezala), baina, hori baino gehiago, gozokiak haurrarengandik aldentzea da kontua. Haurrek elikagai osasungarriak ikusi behar lituzkete etxean.

Helburua lortzeko jarraibideak

  Baztertzeko modukoa den elikagairik ez badugu etxean, ez dugu ibili beharko horiek galarazten. Baina litxarreriak nonahi aurki daitezke. Hori dela eta, zenbait ideia zerrendatuko ditugu helburu zail hori lortzen laguntzeko:

  • Norbaiten urtebetetzeak direnean, gurasoei eskatu egin behar zaie gozoki gutxiago jar ditzatela.
  • Bizilagunei eta konfiantzazko lagunei adierazi behar zaie, haurren hortz-haginak zaintzeko, ez dela komeni haurrei gozokiak maiz oparitzea.
  • Gozokiak saltzen dituzten denden aurretik pasatzen ez diren bideak hautatu.
  • Ez sartu haurrekin litxarreriak eskainiko dizkieten lekuetara.
  • Gozokiak jateko gogo gutxiago eduki dezaten, elikagai osasungarriak aldean eramatea komeni da beti: fruta freskoa, fruitu lehorrak edo fruta lehortuak.
  • Litxarreriak etengabe eskatzen badituzte, eskaini azukrerik gabeko txikle bat.
  • Sei urtetik gorako haurrekin, lagungarria gerta daiteke astean egun bat jartzea gozokitxo batzuk jateko.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto