Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Betebeharrak ez betetzea

Tindategi batek hondatuta itzuli ditu eztei-soinekoa eta jaketa

 Emakume batek zenbait jantzi eraman zituen tindategira, eta oso hondatuta itzuli zizkioten eztei-soinekoa, gizonezkoen jaket bat eta bi ataleko emakume-traje bat. Hori ikusita, auzitara jo zuen eta 8.700 euroko kalte-ordaina eskatu zuen. Tindategiak ez zuen onartu akatsa harena izan zenik; lana ongi egin zutela argudiatu zuen, eta jantziak egoera onean itzuli zituztela. Madrilgo Probintzia Auzitegiak, ordea, besterik esan zuen 2012ko apirilaren 19an emandako epaian. Haren esanetan, tindategiaren betebeharra zen jantziak garbi eta jaso zituenean zeuden bezala itzultzea, baina ez zuen hala egin, eta salatzaileak eskatutako ordaina ematera zigortu zuen. Frogatutzat eman zuen tindategiaren ardura izan zela jantziak hala hondatzea, eta oso kontuz erabiltzeko jantziak zirela jakinda eta zer-nola geratu ziren ikusita, okerreko tratamendu tekniko baten erruz gertatu zela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto