Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Atzerrian bizi da eta ez ditu ordaintzen etxejabe gisa dagozkion gastuak

Jakin nahi nuke zer egin behar den atzerrian bizi den eta zorrak ordaintzen ez dituen bizilagun bati diru hori jar dezan eskatzeko.

  Jabetza Horizontalaren Legeak esaten du etxejabe bakoitzaren betebeharra dela etxejabe elkarteko idazkariari edo administratzaileari jakinaraztea zein helbide duen Espainian, etxejabe elkartearen deialdiak eta jakinarazpenak hara bidal diezazkioten. Helbiderik jakinarazi ezean, eraikin horretan bertan duen pisua hartzen da helbidetzat. Etxejabeari deialdia edo jakinarazpena bidali eta hura inon atzematerik ez badago, iragarki-taulan jarri behar da jakinarazpena, edo jendeak erabiltzen duen lekuren batean, denek ikusteko moduan, eta formula hori zergatik erabiltzen den eta zer egunetan jarri den ere zehaztu behar da bertan. Idazkariak edo administratzaileak sinatua egon behar du, eta lehendakariak oniritzia eman behar dio. Jakinarazpen-formula horrek hiru egun naturaletan izaten du lege-eragina. Hori dela eta, gure gomendioa da batzar baterako deialdi frogagarri bat bidal diezaiozuela, gutun zertifikatu edo burofax bidez, zuen eraikinean duen pisura; etxejabea han ez badago eta deialdia itzuli egiten badizuete, iragarki-taulan jar ezazue deialdia, gai-ordena ageri duela. Gai-ordenan, agertu egin behar luke erreklamazioaren inguruko erabakia hartzekoak zaretela eta, behar balitz, auzitara joko zenuketela zor duen dirua ordain dezan; horretaz gain, zorra ordaintzeko epea amaitu eta ordaindu ez duten etxejabeen zerrenda ere ager liteke gai-ordenan, eta jakinaraziko litzaieke horrek boto-eskubidea galtzeko arriskua dakarrela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto