Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Pablo Sanchez-Jerez, Alacanteko Unibertsitateko irakaslea eta akuikultura arloko aditua: "Akuikultura ona izan dadin, ongi kudeatua eta iraunkorra behar du"

 Balio handiko natura-inguruak hondatzea, gizarte-arazo larriak, animalia gaixotuak... Horiek dira akuikultura txarraren ondorioetako batzuk. Espainiako Estatuan, sektore horrek ikasbidea atera zuen lehen egindako hutsegiteetatik, eta gaur egun kalitate "bikainekoa" da, Pablo Sanchez-Jerez Alacenteko Unibertsitateko irakasleak dioenez. Baina ez da berdin gertatzen beste herrialde batzuetan. Sanchez-Jerezek Asiako pangaren adibidea jarri du, zeina osasun-kontrol guztiak gainditu ondoren kontsumitzen den Espainian; "besterik da, ordea, osasungarria den edo ingurumena errespetatzen duen". Akuikulturako aditu honen esanetan, sektorea antolatzeko planak egin behar lituzkete administrazioek, eta ingurumen-jarraipena egiteko bitartekoak jarri; horretaz gain, informazio gehiago eman behar zaie kontsumitzaileei, osasunarentzat eta ingurumenarentzat onena dena hauta dezaten.

Zer-nolako arazoak egozten zaizkio akuikulturari?

Pentsu konposatuak erabiltzea, zeinak gizakion elikadurarentzako hornidurarekin lehian aritzen diren zenbaitetan, horrek uzten duen arrasto ekologiko nabarmena, balio handiko natura-inguruak hondatzea, ingurura materia organikoa eta mantenugaiak isurtzea, antibiotikoen gehiegizko erabilera, espezie exotikoak sartzea edo eritasunak eta parasitoak transmititzea. Dena den, hori guztia moldatu egin daiteke ingurumen-kudeaketa egokiarekin.

Ikertu al da era horretako eraginak non gertatzen diren?

Bai, adibide asko daude munduan barrena. Izokinak arazoak eman zituen Txilen, Txinako daturik ez dago baina denetarik gertatzen ariko da, mangladi tropikalak desegin egin dira otarrainxkak hazteko, erailketak eta gizarte-arazo larriak tarteko direla, eta abar.

Espainian ba al da halako arazorik?

Gaur egun ez, baina hasieran, 80ko urteetan, hutsegite handiak egin ziren; adibidez, posidonia landareak dauden guneetan haztegiak jartzea, planifikazio egokirik egin gabe.

Zigorrik jarri al zaie oker jokatu dutenei?

Ez nik dakidala. Ingurumenean eragin handia zuten kokagune batzuk lekuz aldatzera behartu zuten, eta ura hobeki berritzen zen tokietara eraman zituzten.

Atera al da ikasbiderik hutsegite horietatik?

Enpresaburuek jokabide-arau batzuk onartu dituzte eta, oro har, kontrolatzen dute instalazioen ingurumen-kalitatea. Baina asko dago lantzeko: batez ere, sektorea antolatzeko eta ingurumen-jarraipena egiteko planak egin behar lituzkete administrazioek, eta ez ekoizleen enpresek, eta inbertsioak ere egin behar lirateke ingurumen-eragin txikia duten ekoizpen-sistemak sustatzeko. Auzia, gainera, autonomia erkidego bakoitzaren esku dago hein handian. Andaluziak aspalditik dauka kudeaketa-plan bat, Valentziako Erkidegoak ez, Kanariar uharteak orain ari dira lantzen, ihesen arazoa gertatu denean eta arrantzaleen eta turismo arloko eragileen artean istiluak izan ondoren, Galizia orain ari da itsas plana egiten...

Zaintzen al da animalien ongizatea?

Europan horixe da lehentasunetako bat, baina ez beste herrialde batzuetan.

Herrialde horietako produktuek ba al dituzte berme guztiak?

Asiatik xerratan eta izoztuta datozen produktuek bete egiten dituzte osasun-kontrolak. Besterik da, ordea, osasungarriak eta iraunkorrak ote diren. Panga arrainri, adibidez, bainu kimiko bat ematen zaio xerra izozteko, kontserbatzaile bat garraiatzeko, izozteko produktuak, gero desizoztu egiten da. Panga jatea ez da elikadura osasungarria egitea, ez da arraina jatea. Akuikultura ona izan dadin, ongi kudeatua eta iraunkorra behar du.

Espainiako haztegietako produktuak osasungarriak eta iraunkorrak al dira?

Kalitate bikainekoak dira. Dena den, ingurumena zaintzeko kontzientzia hartua duen kontsumitzailearentzat, Mediterraneoko dieta gehienbat begetarianoa da aukerarik onena. Baina animalia-jatorriko proteinak jatea erabakitzen badu, akuikulturako zenbait produktutan ingurumen-eragin urriagoa aurkituko du, adibidez, txahalaren haragian baino. Eragin hori gehiago murrizteko, tokiko produktuak lehenetsi behar ditu, eta ziurtagiri ekologikoa dutenak.

Zer gertatzen da ingurumena eta akuikulturako haztegien osasun-baldintzak zaindu ezean?

Arrainak errazago gaixotzen dira, gutxiago hazten dira eta hil ere gehiago egiten dira, degradatu egiten da uraren eta inguruko habitaten kalitatea, eragin txarra izaten du arrain basatietan, gatazkak sortzen dira itsasertzak dituen beste erabiltzaile batzuekin ...

Zer egin dezakete kontsumitzaileek?

Informazio ematen duten etiketak eta kalitate-zigiluak izan ditzatela eskatu behar dute, baita jatorri-izenari dagozkionak ere; horrelaxe hautatu ahalko dute produkturik onena eta murriztu karbono arrastoa. Produktua atzerritik badator, energia gehiago kontsumitu behar izaten da guztira eta karbono dioxido (CO2) gehiago isurtzen da. Eskatu behar dute, halaber, haztegiek parte har dezatela akuikultura aurrerabidean jartzeko planetan, ingurumen-iraunkortasuna berma dadin eta gizarte-gatazkak murriztu.

Zer-nolako erronkak ditu akuikulturak?

Espezie haragijaleek zenbait arazo sortzen dituzte beren elikadura dela media, eta, beraz, organismo belarjaleen hazkuntza sustatu beharko da. Beste alderdi garrantzitsu bat da haztegien emaitzak hobetzea eta beharrezko den elikagai kantitatea murriztea. Horretarako, inbertsio gehiago egin behar dira ikerkuntzan. Gizarteari informazioa ematea eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Gizarte-adostasunik gabe, gatazkak sortu ohi dira.

Eta Espainian?

Espainiako itsasertzak badu aski eremu akuikultura iraunkorra lantzeko, baina egoki planifikatuta.

Sektorea espezie berriekin zer egin daitekeen aztertzen ari da ekoizpena handitzeko. Horrek ingurumen- eta osasun-arazo berriak ekarriko ote ditu?

Estatu mailako araudi bat falta da, eta aztertu egin behar lirateke garapen-estrategiak, epe luzerako bideragarritasun ekonomikoa eta osasun- eta ingurumen-arriskuak. Arriskuen azterketa egokia egin ezean, gerta daiteke hasieran aintzat hartu ez diren eraginak izatea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto