Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elkarrizketa

Λ

Javier Remiro, Akuikulturaren Espainiako Behatokia Fundazioko zuzendari nagusia: "Espainia da Europako Batasuneko akuikultura ekoizle nagusia, baina gelditu egin da hazkundea"

 Akuikulturatik datozen produktuen artetik, Galiziako muskuilua izango da ezagunena gure inguruan, baina badira gehiago ere. Urraburua, lupia eta erreboiloa ere, adibidez, halaxe ekoizten dira. Europako Batasunean (EB) Espainiako Estatuak du ekoizpenik handiena, baina hazkundea gelditu egin da azken urteetan. Halaxe adierazi du Javier Remirok, Akuikulturaren Espainiako Behatokia Fundazioko zuzendari nagusiak (Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari atxikia dago erakunde hori). Aditu honen esanetan, Espainiako Estatuan hazten eta merkaturatzen diren akuikultura-produktuak konfiantzazkoak dira guztiz, eta kontsumitzaileak lasai egon daitezke. "Normaltasun eta konfiantza guztiz" jatekoak direla dio, bereziki tokian tokikoak, zeinak "iraunkorragoak" ere badiren, eta "abantaila ugari dituztenak: urte guztian eskura daitezke oso modu onean, osasungarriak dira (omega-3 eta -6 ugari ematen dute), beti freskoak eta, oso jende gutxik jakin arren, ez daukate anisakis parasitorik".

Zenbait akuikultura ekoizten da Espainian?

2010. urtean 253.841 tona ekoitzi ziren Espainian, eta 413 milioi euroko balioa izan zuen horrek. Gutxi gorabehera, 27.907 pertsona aritzen dira lanean 5.168 ekoizpen-parke eta languneetan, batez ere batea izeneko plataformetan, zeinak bereziki garrantzitsuak diren Galiziako itsasadarretan.

Zer ekoizten da gehien, eta non?

Muskuilua. Galizian 200.000 tona ekoizten dituzte urtero. Badira beste erkidego garrantzitsu batzuk ere, Andaluzia, Kanariak, Murtzia, Katalunia, Valentzia eta bi Gaztelak, esaterako, non gero eta kopuru handiagoetan ekoizten dituzten urraburua, lupia, erreboiloa eta burbina. Beste molusku batzuk ere aintzat hartzeko kopuruetan ekoizten dira, hala nola txirla, ostra eta berberetxoa.

Espainiako Estatuan kontsumitzen diren akuikultura-produktuek ingurumen- eta osasun-berme guztiak al dituzte, nahiz eta kontzientzia gutxiago duten herrialdeetatik etorri?

Gure herrialdean kontsumitzen den edozein produktuk dauka osasun- eta kalitate-bermea, baina ez da berdin gertatzen ingurumen-bermeekin eta berme sozialekin. Ildo horretan, herrialde batzuekin zorrotzago joka dezala eskatzen diote Espainiako eta Europako ekoizleek Europako Batzordeari. Lan-arriskuen prebentzioa, animalien ongizatea edo ingurumen arloko ebaluazioa eta zaintza ez dira berdin lantzen herrialde horietan.

Munduan zer leku dauka Espainiako akuikulturak?

Txinak, Indiak, Vietnamek eta Indonesiak osatzen dute munduko ekoizpenaren % 80, eta EBk, berriz, % 2,1 hartzen du. EBren barrenean, Espainia da ekoizlerik handiena, Frantziaren, Kanadaren, Nigeriaren eta Mexikoren maila bertsuan FRANTZIA EZ DELA EBkoa!!, nahiz eta hamar urtez geldialdia jasan duen eta beste leku eta herrialde batzuetako akuikultura % 6 handitzen ari den urtero.

Zergatik gertatu da geldialdi hori?

Gaur egungo krisi ekonomikoak finantzaketa-arazoak ekarri ditu eta proiektuak abian jartzeko beldurra eragin du, baina badira beste hainbat arrazoi ere: gure produktuak ez dira batere lehiakorrak beste herrialde batzuetakoekin alderatuta, non araudiak ez diren hain zorrotzak; baimenak eskatu, eta administrazioak egin beharreko tramiteak atzeratu egiten dira; kontsumitzaileek ezagutza falta dute; kokagune berriak aurkitu beharra dago; eta sektoreak oso protagonismo gutxi dauka beste politika? batzuen aldean.

Nola konpon litezke arazo horiek guztiak?

Elkarlana da gako nagusia da, administrazioak, sektorea eta komunitate zientifikoa elkarlanean aritzea, eta espazioa banatzeko orduan sortzen den lehian, aukera-berdintasuna bultzatzea sektoreen artean. Beharrezkoa da, halaber, sektorearen aurrerabidea sustatuko duen legedi espezifiko eta argia ezartzea, eta beste herrialdeetako joko-arauak gureekin berdintzea.

Zenbait adituk diotenez, akuikultura da elikaduraren etorkizuna.

Ikerketa zientifikoek esaten dute saltzeko diren arrain-espezie nagusien % 80 gehiegi ustiatzen direla. Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) esan duenez, akuikultura izango da iturri bakarra datozen urteetan munduan izango den biztanle hazkundeari erantzuteko eta itsasoko produktuak kontsumitu ahal izateko. Munduan kontsumitzen diren ur-produktuen % 45 akuikulturatik datoz dagoeneko, eta hurrengo urteetan areagotu egingo dela aurreikusten da.

Akuikulturak sortzen al du eragin kaltegarririk?

Ingurumenean egiten edozein jarduerak eragiten dio inguruari, baina ingurumen-eragina ebaluatzeko planekin eta ingurumenaren zaintza eta jarraipena egiteko protokoloekin, murriztu edo desagerrarazi egin daitezke. Ekoizleek gero eta sentiberatasun handiagoa dute gai horretan, eta haiei komeni zaie inori baino gehiago ingurua baldintza onetan edukitzea, arrainak hobeki hazten dira-eta kalitatezko uretan.

Zer-nolako eraginak sortzen dira?

Ur gaineko haztegietan, gorozkien materia organikoak eta jan gabe geratzen den pentsuak sortzen du eragin handiena, horiek itsaso hondoan metatzen dira eta. Eragin hori murrizteko, funtsezkoa izaten da kokaguneak ongi hautatzea, korronte onak edukitzeko eta elikadura-prozesua ongi kudeatzeko.

Eta animalien ihesak?

Sareek huts egin dutelako gertatzen dira, denboraleen eraginez edo zati txikiren bat hautsita, baina mantentze-lanak ongi eginez gero, bakan izaten dira halakoak. Gaur egun, Europan proiektu bat egiten ari dira gai horrekin, eta oso emaitza interesgarriak eta erabilgarriak ekarriko ditu.

Ba al duzue asmorik beste espezie batzuekin lanean hasteko?

Ikerketa asko ari dira egiten, eta aurreikuspen onak eskaintzen dituzten espezie ugari daude. Horietako batzuk ekoizten ditugu dagoeneko, burbina, mihi-arraina eta bisigua, adibidez, eta etorkizunean beste asko ere ikusi ditugu merkatuetan; besteak beste, txitxarroa, txelba hortzandia, muxarra eta, zergatik ez, olagarroa eta legatza ere bai.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto