Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Haurrak osasunez ibiltzeko

Haurrek oinetako deserosoak erabiliz gero, oinetan deformazioak eta belaunetako oinazeak izan ditzakete helduaroan

  Mila eratako oinetakoak daude, baita haurren sailean ere, eta funtsezkoa da oinetara egoki moldatuko direnak hautatzea, une eta jarduera bakoitzak eskatzen duen bezain erosoak eta funtzionalak izango direnak; haurrak erosoago ibiliko dira, eta, gainera, saihestu egingo dugu helduaroan lesioak edo eragozpenak izan ditzaten. Ikerketa askok erakutsi dute, oinetako desegokiak behin eta berriz erabiliz gero (estuegiak, oinak urratzen dituztenak...), deformazioak ager daitezkeela oinetan (kurbatuak eta lauak), oinazeak belaunetan, eta bestelako arazo batzuk ere bai jarrera edo postura desegokien eraginez.

Badirudi, ordea, jendea oraindik ez dela jabetu oinetakoek zer-nolako garrantzia daukaten: Valentziako Biomekanika Institutuak (IBV) berriki egin duen ikerketa batek dioenez, gurasoek gehiago erreparatzen diote oinetakoen itxurari, horien ezaugarri biomekanikoei baino, eta hori kaltegarria izan daiteke haurren oinentzat. Ikerketa horren arabera, gurasoek Oxford motako edo eskolara ibiltzeko oinetakoak hautatzen dituztenean, estetikari erreparatzen diote % 38tan, biomekanikari eta erosotasunari% 30etan, kalitateari eta iraupenari % 23tan, erraz janztekoak eta eranztekoak izateari % 8tan eta prezioari, berriz, % 1ean baino ez.

Eskolarako oinetakoak erostea

  Senide zaharragoen liburuak eskuz esku pasatu ohi dira txikiagoengana, baina oinetakoekin ezin da berdin egin. Ikusi egin behar da haur bakoitzari nola ari zaion hazten oina (batez beste, hiru zentimetro hazten zaie urtean), eta horren arabera hautatu eta berritu behar dira oinetakoak. Haurren oinetakoak hautatzean egoki asmatzeko, honako aholku hauek aintzat hartzea komeni da:

  • Haurrekin joan dendara, bi zapatak probatu eta ibilarazi tartetxo batez, trabarik egiten ote dioten ikusteko, eta behin erosi ondoren, zaindu urradurarik sortzen ote dioten.
  • Arratsaldean joan erostera, garai horretan oinak handituagoak edo haziagoak egoten dira eta.
  • Ohiko galtzerdiekin probatu oinetakoak, eta ez erabili material akrilikoekin egindakoak; artilez edo kotoiz eginak izan daitezela komeni da.
  • Sartu behatza orpotik haurrak zer neurritako zapata behar duen jakiteko. Aisa sartzen bada, horixe izango da neurri egokia, oinetakoak jartzeko gailua erabili beharrik izan gabe sartu behar baitu oinak zapata barrenean.
  • Pasatu eskua oinetako barrenetik, eta egiaztatu ongi bukatua dagoela eta ez daukala jostura landugaberik edo gaizki utzirik.
  • Punta zabal eta trinkoa dutenak hautatu, behatzak erosoago mugituko dira-eta oinetako barrenean.
  • Oinetako arinak eta malguak bereizi, ibiltzerakoan tolestu daitezen. Helduek ezin badute eskuarekin oinetakoa tolestu, haurrek ere ezingo dute oinarekin egin, heldugabeak izaten dituzte eta.

Oinen kaltetan direnak

Azken urte hauetan zenbait moda sortu dira, baina guztiak ez dira onuragarriak haurren oinentzat. Horien artean dago, esaterako, elementu anatomikoak eurekin dakartzaten oinetakoak erostea, ekoizleek jartzen dizkietenak eta, ustez, mesedegarriak direnak. Gerta daiteke, ordea, halakorik ez komeni izatea zenbait oini, eta, beraz, alferrekoak edo kaltegarriak gertatzea.

Mendebaldean ohitura hedatu samarra da haurrei botatxo zurrun batzuk erostea agudo samar, baina hori ere eztabaidagarria izan daiteke. Kasturba Medical College-k azterketa bat egin du 2.300 haurrekin (Manipalen dago erakunde hori, Indian), eta egiaztatu duenez, oin lauak edo zapalak maizago agertzen dira txikitan oinetako itxiak erabili dituzten haurrengan (% 8,6k izan dituzte), oin-hutsik ibiltzen direnengan baino (% 2,8k). Zapatekin ibiltzen direnengan, berriz, bakanago gertatzen da hori, sandaliekin ibiltzen direnengan baino.

Eskolara beti kirol oinetakoak eramatea ere moda kaltegarria da, horiekin oinak ia ezin izaten baitu arnasarik hartu, eta gehiegizko izerdiaren eraginez, ekzemak, garatxoak eta alergiak agertu ohi dira. Era horretako oinetakoak erosiz gero, oinari arnasa hartzen uzten diotenak izan behar dute, oso ongi zaindu behar da higienea, eta kotoiz edo hariz egindako galtzerdiak erabili behar dira, eta, jakina, kirola egiteko soilik jantzi. Bestalde, nerabeetan, kirol oinetakoak maiz-maiz erabilita, oina zabaldu egiten da eta gihartsuago bihurtzen, oinazpia batez ere, eta horrek arazoak ekar ditzake helduaroan eta zailtasunak ere bai zapatetara egokitzeko, batik bat emakumeengan. Neska txikiek, berriz, ez dituzte erabili behar zapata orpodunak, eta handitu ahala ere hobe lukete ez erabili.

Gurasoak ohartzen badira zapaten azpiko zola leku batzuetan gehiago gastatzen dela besteetan baino, podologotara eraman behar dute haurra, zeren oinak normal zapaltzen duenean, zola guztia berdin gastatzen baita.

Haurren oinetakoei buruzko aholkuak

  1.   Ez da komeni neska txikiek orpo handiko oinetakoak erabil ditzaten, noizean behin ere ez.
  2. Oinetako bat baino gehiago erabili behar dira, eta ez pare bat bakarra; bi edo hiru pare edukitzea komeni da, eta txandakatzea.
  3. Zapaten azpiko zola ez bada berdin gastatzen leku guztietan, joan podologotara.
  4. Ez erabili elementu anatomikoak eurekin dakartzaten oinetakoak, ekoizleek jartzen dizkietenak, alegia.
  5. Kirol oinetakoak kirola egiteko soilik erabili, eta ez egunero eskolara eramateko.

Iturria: Elvira Bonilla Toyos, Cadizen jarduten duen podologoa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto