Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Autoa bidean geratu ondoren, aseguruak ez dio ordezkorik eman

Oporrak iritsi, eta herrira abiatu ginen egun batzuk pasatzera; bidean istripua izan genuen, eta autoa hondatu egin zitzaigun. Aseguru-konpainiak garabia bidali zuen, eta taxi bat ere bai guretzat. Kilometro gutxi falta zitzaizkigun, eta inguruko garaje batean geratu zen autoa. Hurrengo egunean aseguru-etxera deitu nuen, ordezko auto bat jar ziezadaten, halaxe ageri baita kontratuan, baina ez nuen lortu. Autorik ezean, beste nolabait moldatu behar, eta dagoeneko 225 euro gastatu ditut oporretako joan-etorrietan, harik eta autoa itzuli didaten arte. Egin al dezaket erreklamaziorik?

  Irakur ezazu arretaz zure polizak zer-nolako baldintzak dituen, batez ere bidaia-garaiko laguntzari dagozkionak. Aipatzen dituzun bi estaldura mota horiek elkarrekin bateragarriak dira: alegia, ibilgailua atoian eramatea eta norberari etxera bitarteko garraioa jartzea batetik, eta ibilgailua konpondu bitartean ordezko bat eskaintzea bestetik; polizak hala esaten badu, konpainiak bermatu egin behar du ordezko ibilgailu hori bestea konpondu bitartean. Halaxe onartu du Aseguruen Zuzendaritzako Erreklamazio Zerbitzuak, eta, beraz, istripu garaian ordezko ibilgailua edukitzeko aukera kontratatu bada, aseguru-etxeak ez du bete Asegurua Kontratatzeko Legea, eta, ondorioz, kalte-ordaina ematera behartua dago, hondamendiaren edo istripuaren berri jakinarazten zaion unetik. Egin ezazu erreklamazioa idatziz, eta atxiki iezaiozu alokatu duzun ibilgailuaren faktura. Erantzun egokirik ematen ez badizute, jo ezazu asegurudunaren defendatzailearengana, eta deus lortzen ez baduzu, Aseguruen Zuzendaritzako Erreklamazio Zerbitzura.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto