Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza
Erreminta sozialak
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Semearen autoa betiko garajera eraman nuen. Han esan zidaten ez dutela marka horrekin lan egiten, baina uzteko eta begiratuko zutela. Konpondu zuten matxura, eta handik egun batzuetara, autoa abian jarri eta berogailua ere piztu egin zen, eta ezin zen itzali. Autoa berriz ere garajera eraman nuen; bi pieza aldatu zituzten, baina matxura ez zen konpondu. Pieza horiek aldatzeagatik ordaindu egin behar al dut, matxura konpondu ez badute ere?
Kontsumitzaileak eskubidea du, ezertan hasi aurretik, aurrekontu idatzi bat egin diezaioten, eta zerbitzua ematen duenak ezin du lanean hasi harik eta erabiltzaileak edo baimendutako pertsona batek sinatu eta oniritzia ematen ez duen arte. Gainera, lanean hasi eta ezkutuko matxurarik edo akatsik agertzen bada, gehienez ere berrogeita zortzi orduren barrenean adierazi behar zaio erabiltzaileari, eta zenbat kostako den ere jakinarazi behar zaio; orduan ere, erabiltzaileak oniritzia ematen duenean soilik has daiteke lanean. Bestalde, galarazia dago piezak inolako beharrik gabe aldatzea. Iruditzen zaigu konponketa-kontratuak emaitza batzuk bermatu behar dituela, eta gordailu-kontratuak dioenari jarraiki, garajeak atxiki egin dezakeela ibilgailua, bezeroak zor dion guztia ordaintzen dion arte. Ildo horretan, bezeroak nahi duenean adieraz dezake bertan behera utzi nahi dituela konponketa-lanak, baina autoa hartu nahi badu, ordu arte egindako lanen ordaina eman beharko dio garajeari.
Dena dela, aurrekontua onartua egongo balitz eta behar ez ziren piezak aldatu direla ikusten bada (matxura ez baita konpondu), iruditzen zaigu orduan ez zeundekeela behartuta lan jakin horiek ordaintzera. Hauxe da gure aholkua: saia zaitez gauzak lehenbailehen argitzen aurrekontu idatzi batekin. Bestela, eskatzen dizutena ordaindu ezean, gerta liteke arazoak edukitzea autoa garajetik ateratzeko, eta baliteke Kontsumo Arbitrajera edo auzitara jo behar izatea. Hala ere, pauso hori eman aurretik, eska ezazu Erreklamazio Orri bat, eta joan zaitez zure udalerriko edo herrialdeko Kontsumo Zerbitzuetara.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa