Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa

Λ

Kasketak: nola asmatu horiek saihesten eta gainditzen

Normala da haurrei kasketaldia ematea frustrazioak eraginda, baina lehenbailehen zuzendu behar da jokabide hori

  Haurrak dauden tokian, bati bada jolasa, algara, joan-etorria... eta kasketaldiren bat edo beste ere bai. Haurrak zoragarriak dira, baina kasketa harrapatu eta beren burua lurrera botatzen dutenean, ostikoka, negarrez eta oihuka hasten direnean etxean edo kalean, ez da egoera gozoa izaten, eta are gutxiago ohiko bihurtzen baldin bada. Adituek diotenez, bi eta lau urte bitarteko haurrek kasketaldien bidez adierazten dute beren frustrazioa egoera bat atsegin ez dutenean. Jarrera horrek, hala ere, ez ditu gurasoak bere onetik atera behar, batez ere jende ugari dagoen lekuren batean gertatzen bada. Psikologoen esanetan, lehenbailehen zuzentzea komeni da kasketak harrapatzeko eta haserretzeko joera hori, saihestu egin behar baita haurrek tresna gisa erabil dezaten nahi duten guztia lortzeko.

Haurraren kasketaldia: zergatik gertatzen da?

Haurra haserre bizian jartzeari esaten zaio kasketa, eta haserretzeaz gain, ia gehienetan negarrari ere ematen dio, lehertu beharrean batzuetan. Oihuka hasten da eztarria urratu arte, bere burua lurrera botatzen du, gorputza bihurritzen eta iraulkatzen du, eta gurasoak jotzera ere irits daiteke, edo gorroto balitu bezala begiratzera. Haurrak horrela jartzen direnean, gurasoak urduritu egiten dira eta bere onetik atera, batez ere inguruan jende gehiago baldin badago eta haurra traba egiten ari bazaie. Kasketaldien bitartez, zenbait egoerak sortzen dien frustrazioa adierazten dute bi eta lau urte bitarteko haurrek. Ezin izaten dituzte kontrolatu beren sentimenduak, gainezka egiten diete, eta horregatik kanporatzen dute hain era bortitzean barreneko su hori.

Gauzaren bat hark nahi bezala ateratzen ez zaionean edo zerbait egiteko behar adina gaitasun ez duenean agertu ohi dira kasketaldiak haurrarengan. Edo heldu batek eragotzi egiten dionean nahi duen hori egin dezan, edo eskatzen duen guztia ematen ez dionean. Eta nekearen eraginez ere maiz izaten dute kasketa.

Ba al dago haserrealdi horiek saihesterik?

Adin txikiko haurrengan ohikoa izaten da era horretan haserretzea eta kasketa harrapatzea, baina beti ezin izaten da saihestu. Egoera horietan, haurraren jokabidea bideratzea da gurasoen zeregina, eta ulertaraztea hori ez dela modu egokia haserrea, nekea edo ondoeza adierazteko. Haurrak ulertu egin behar du negar egiteak edo lurra ostikoz jotzeak ez diola balioko nahi duen hori lortzeko, eta horixe da gurasoen lana. Kasketaldietan, ez etsitzea da oinarrizko baldintza. Hau da, ez amore ematea erreakzio bortitzaren aurrean, eta ez uztea nahi duen hori egiten. Zergatik? Haurrak ikus eta ikas dezan bere estrategiak ez duela balio.

Kasketaldiak apaltzeko moduak

Haurra ez aintzat hartzea. Haurrari kasurik ez egiteak emaitza onak eman ditzake batzuetan. Haurrak badaki, izan ere, hari begira inor ez badago, alferrekoak direla negar eta oihu guztiak. Kasketa etxean gertatu bada, aski izango da haurra dagoen gelatik ateratzea, baina lehenago, argi utzi beharko zaio jarrera hori desegokia dela eta lasaitzen denean "itzuliko" garela.

Jendea biltzen den lekuetan ere maiz samar izaten dituzte kasketak, parkean, supermerkatuan edo paseatzen ari direla. Leku horietan, haurrari bizkarra ematea izan daiteke aukera bat, ohar dadin haserretuta ez duela deus ere lortuko. Ingurukoei traba handia egiten badie, beste norabait eramatea komeni da.

Hitzen indarra. Ia ezinezkoa izaten da kasketaldia harrapatu duen haurra hitz eginez lasaitzea. Segur aski, ez du deus ere entzungo edo, besterik gabe, arretarik jarri ere ez du egingo. Egoera horietan, hobe izaten da deusetan ez saiatzea eta haserrealdia pasatzen zaion arte itxarotea. Baretzen denean, orduan da hitz egiteko garaia: gertatu denari buruz mintzatu behar da haurrarekin, eta azaldu behar zaio gauzak beste modu batean konpondu behar direla, ez oihuka eta ostikoka. Errefortzu positiboa izaten da gako nagusietakoa haurrak kasketak harrapatzeari utz diezaion. Egoera zailen bat suertatzen zaion hurrengo aldian elkarrizketa bidezko konponbidea bilatzen badu, haserrealdiaren ordez, funtsezkoa da haurra zoriontzea.

Kasketaldiaren arrazoiak identifikatu. Haurra zerk haserretzen duen jakitea funtsezkoa da bere emozioak kontrolatzen laguntzeko. Frustrazioa kasketaldien bidez adierazteko joera duten haurrek are bortitzago jokatzen dute zenbait egoeratan; adibidez, nekatuta daudenean edo gose direnean. Gurasoek, haurrak nola jokatzen duen baldin badakite, kasketa saihesteko modua izan dezakete lehen sintomak sumatu orduko: ohera eraman eta tarte batez atseden hartzen utz diezaiokete. Otorduen ordutegia errespetatzea ere garrantzitsua da, haurrari ez baitzaio goserik pasarazi behar alfer-alferrik, eta arrazoi horregatik, behintzat, ez du kasketarik izango.

Hobe da aurre hartzea. Haurrak zer-nolako erreakzioak izaten dituen jakitea lagungarria gerta daiteke haserrealdi bortitz bat saihesteko. Kontua ez da haurraren aurrean amore ematea, beste tresna eraginkor batzuk erabiltzea baizik; elkarrizketa, adibidez. Haurrari agindu bat edo ezezko bat eman eta kasketa harrapatuko duela susmatuz gero, egoerari aurre hartzeko bezain argiak izan behar dute gurasoek: gauzak azaltzen eta arrazoitzen saiatu behar dute haurra haserretu baino lehen. Adibidez, gozoki-denda batera joan badira, pentsatzekoa da haurrak zerbait erostea nahiko duela; beraz, denda barrenean ezetz esaten ez ibiltzeko -eta, ondorioz, haurrak kasketarik ez izateko-, sartu aurretik negoziatu behar da. Tratu egokia izan daiteke, adibidez, gozoki kopurua mugatzea, eta adieraztea kasketa hartzen badu ez duela deus ere izango.

Lau aholku ezinbesteko

  •   Bi lagunek indar gehiago dute bakarrak baino. Haurrak kasketa hartzen badu, bi gurasoek berdin jokatu behar dute (oro har, heldu guztiek). Batek amore ematen badu, estrategiak baliorik gabe geratuko dira.
  • Helduek lasai egon behar dute, haserretu gabe eta oihurik egin gabe. Geure onetik ateratzen bagara, haurrak pentsatuko du bera bezalaxe jokatzen ari garela.
  • Haur baten kasketak traba eta eragozpen handiak sor ditzake inguruan dauden pertsonengan. Barkamena eskatzea komeni da, eta egoera gogaikarria arintzeko ahaleginak egitea.
  • Indartu eta nabarmendu egin behar dira haurraren jokabide onak, eta kasketaldia bere kabuz saihesten duenean maitasunez eta goxotasunez adierazi behar zaio oso pozik gaudela. Poliki-poliki, ikasi egingo du emozioak kontrolatzen eta frustrazioari erantzun egokia ematen.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto