Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

PAPEREZKO BERTSIOA.
2012ko iraila

Patatak eta patatak

Era askotara egin daitezke patatak, eta garrantzitsua da mota bakoitzari zer prestaera dagokion jakitea, askoz gozoagoak egoten dira eta

  Elikagai gutxi izango dira patata bezain estimatuak eta ezinbestekoak gure sukaldeetan. Eta hain modu onekoak ere ez asko. Esan liteke ia edozeinen eskura dagoela: euroaren azpitik dabil kiloa, eta ia edozein plater osatzeko edo hornitzeko aukera ematen du. Halakoxe elikagaia da patata: ohikoa bezain osasungarri, elikagarri eta gustagarria, milioika lagunen jaki oinarrizkoa eta ehunka errezeta prestatzeko bide eman duen osagai ezin egokiagoa, ezaugarri organoleptiko eta elikagarri berezi-bereziak dituena.Dena den, denbora tarte labur samarrean jatekoa da, azkar samar hozitu daiteke ere. Landatu ere ezin da nolanahi egin, eta klimatologiak zeresan handia izaten du. Herrialde askotan landatzen den begetala izaki, mota askotako patatak aurki litezke merkatuan, ia urte osoan, gainera.

Gaur egun 200 patata mota inguru daude; azalaren koloreak bereizten ditu batzuk besteetatik, baita mamiaren ezaugarriek, itxurak eta neurriak ere. Patata mota batzuk egokiagoak izaten dira egosteko, beste batzuk frijitzeko, labean egiteko... Komeni da jakitea zein patata mota den egokiena zertarako eta bakoitzak zer-nolako aukerak eskaintzen dituen. Horretan lagundu nahi du Erosketa Gida honek.

Kaloria gutxi, ur asko

  Ospe onik ez du patatak, egia esan. Mantenugai gutxiko elikagaia dela esaten da. Dena den, tuberkulu honen elikadura-balioa aldatu egiten da prestaeraren arabera. Honako hau da patataren osaera: Karbohidratoak: patataren osaeran, ura da % 80. Beraz, plater bakoitza prestatzeko erabiltzen den teknikaren araberakoa izango da patatak ematen duen kaloria kopurua. Hona hemen datu bat: 100 gramo patata gordinek apenas ematen dituzten 70 kaloria. Uraz gain, karbohidratoak ere nabarmentzen dira elikagai honetan (almidoia, bereziki), eta hortik datozkio, hain zuzen, bere kaloria horiek (irin-antzeko gainerako elikagaiek baino gutxiago izaten ditu, dena den). Patata berotzen denean, almidoia gelatina bihurtzen da eta aldatu egiten zaio testura, eta jaten dugunean izaten duen ukitu berezi hori hartzen du.

  • Lipidoak (gantzak): gutxi izaten ditu gantzak, eta dauzkan horiek azalaren azpian egoten dira gehienak.
  • Proteinak: horiek ere azalaren azpian metatzen dira, baina ez kopuru handietan: patatak lehorrean daukan pisuaren % 2 baino ez dira proteinak. Honako hauek nabarmentzen dira: albuminak, globulinak, prolaminak eta glutelinak. Egosaldiak edo prestatzeko moduak ez die eragiten proteinei.
  • Bitaminak: ugari ematen ditu zenbait bitamina: C, A, B1, B2 eta B6. Horiek ere azalaren azpian egoten dira, eta, ondorioz, patata zuritu ostean galdu egiten dira hein batean.
  • Mineralak: potasioa da adierazgarriena (azalak berak dauka gehien), eta beste batzuk ere badauzka: fosforoa, magnesioa, kaltzioa eta burdina. Giltzurrunetako hutsegitea daukatenek neurrian hartu behar dute potasioa; mineral hori murrizteko modu ona da, adibidez, patata zuritu, uretan jarri eta prestatzen hasi aurretik ura aldatzea. Sodio gutxi ematen duenez, eta potasio dezente, elikagai egokia da hipertentsio-arazoak dituzten pertsonentzat.
  • Zuntza: mantenugai hori ere badauka patatak, baina nahiko gutxi (pisu guztiaren % 2 inguru). Hori dela eta, idorreria izaten denean ere jan daitekeen begetal bakanetakoa da.

Prestatzeko modu ugari

  Patata egosiak dira zaporeari eta elikadura-balioari ongien eusten diotenak. Era horretan prestatzeko, uretan jarri behar dira patatak, eta gatza erantsi (bi koilarakada, ur litro bakoitzeko); 30 minutuz egosi, eta behin egosaldia bukatu denean, bero daudela zuritu behar dira (patatak handiak badira, denbora gehiago beharko dute egosteko). Egosita beharrean labean erreta jarri nahi badira, neurri bertsua duten patatak hautatzea komeni da, labe barrenean, izan ere, modu uniformean sartzen da beroa elikagaietara, eta neurri berekoak ez badira, gerta liteke batzuk gordinik geratzea edo gehiegi egitea. Labea 180 ºC-an jarri, eta ordubete edo zertxobait gehiago egon behar dute, neurriaren arabera. Alde guztietatik berdin egin daitezen, aldian behin mugitu egin behar dira.

Patatak azkar batean prestatzeko modurik egokienetakoa txingarretan edo brasan egitea da; suaren txingarrez baliatuz, patatak aluminio-paperetan bildu eta sutan jartzen dira. Aurrez, ordea, zulatzea komeni da, zotz batekin edo. Mikrouhin labean ere egin daitezke: patata azal eta guzti garbitu, punta zorrotzeko zerbaitekin zulotxoak egin, eta mikrouhin labean jartzen dira ontzi estali batean. Patatak zer-nolako neurria duen eta labeak zenbateko potentzia, denbora gehiago edo gutxiago beharko dute egiteko. Frijituta ere etxe askotan eta askotan jaten dituzte, nahiz eta energia ugari pilatzen dituen era horretan prestatuta (frijituta, ia 300 kaloria ematen ditu 100 gramo bakoitzeko, eta egosita, berriz, 80); patata frijituak ongi prestatzeko, garrantzitsua da garbitu eta uretan jartzea, almidoia gal dezaten. Ondoren, ura xukatu, zatitu eta frijitu egin behar dira. Oliba-olioa erabiltzea da onena, eta olioa berotu denean -erre gabe- patatak bota eta 10 minutuz edukitzea zartaginean, neurriaren arabera. Azkenik, olioa xukatzea komeni da, eta, horretarako, sukaldeko paperaren gainean jartzen dira patatak. Patatak gehiago txigortzea edo gorritzea nahi badugu, oliotatik atera egin behar dira kolorea aldatzen hasi aurretik, xukatu, minutu batzuetan kanpoan eduki eta berriz frijitu segidan, olioa bero dela. Horrelaxe lortzen da patatak ongi-ongi txigortzea edo gorritzea.

Nola erosi eta kontserbatu

Saltokira hurbiltzen garenean aukera egokia egin nahi badugu, patataren egoerari arretaz begiratu behar diogu. Honako ezaugarri hauek dituzten patatak aukeratzea komeni da:

  •   Osorik daudenak, itxura osasungarri eta trinkoa dutenak, orban arraro o susmagarririk gabe
  • Ez hartu, ahal dela, ernamuinik, berdegunerik edo gehiegizko itxuragabetzerik duten patatarik.
  • Edonork erosteko moduko prezioa izaten dute patatek baina gastuari zorrotz begiratu behar izaten diogunez, patatak neurrian erostea komeni da. Patata asko jaten badituge sare handiak komeni zaizkigu (5 edo 10 kilokoak, edo are handiagoak). Baina gutxitan hartzen baditugu hobe da banan-banan erostea. Garestiagoak dira horrela baina jaten dugunak soilik hartuko ditugu eta ez zaizkigu etxean galduko.

Patata mota bat edo bestea hautatu, bada beti gogoan hartu behar den alderdi bat: oso garrantzitsua da patata kontserbatzeko edo gordetzeko modua. Patata mota gehienak oso erraz hozitzen dira baldintza egokietan eduki ezean. Hona hemen aintzat hartzeko moduko aholku batzuk:

  • Leku fresko eta lehorrean eduki
  • Ez pilatu ontzietan. Hobe da nonbait ongi zabalduta uztea eta zeharka jartzea, ez daitezen hozitu
  • Ongi haizeztatua dagoen lekua dela segurtatu
  • Ez eduki erabateko ilunpean, lehenago hozitzen dira eta
  • Eguzkiak edo argiak ez diezaiela zuzenean eman, errazago hondatzen dira eta
  • Aldi batez etxetik kanpo egongo bagara, patatarik ez uztea da onena eta joan aurretik guztiak jatea. Bestela, gerta liteke itzulitakoan batzuk hozitu izatea edo usteldu
  • Zahartu ahala, edo argiak ematen badie, azalean gune berdeak agertzen zaizkie eta gerta liteke substantzia toxikoak edukitzea; adibidez, solanina. Substantzia horiek ez dira desagertzen egosaldiekin, eta, beraz, prestatzen hasi aurretik, kendu egin behar zaizkie zati horiek

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto