Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Inkesta egin diegu 9 autonomia erkidegotako 1.575 kontsumitzaileri, eta haurren elikaduraren inguruan galdetu diegu: Haur gizentasuna: okerreko elikadura ohiturak eta komeni baino jarduera fisiko gutxiago

Etxeen erdietan soilik ematen dizkiete haurrei berdurak eta entsaladak egunero, eta % 10 ingurutan opil industrialak edo zorroko zizka-mizkak izaten dituzte askaritarako. Denbora librean haurrek ez dute inolako ariketa fisikorik egiten kasuen % 14tan.

  Ipar Ameriketako gizartearen ondarea zela uste izan dugu oraintsu arte, baina, tamalez, hori ere iritsi da alde honetara. Haur gizentasuna ugaritzen ari da han eta hemen, eta XXI. mendeko gaitz endemikorik handienetakoa dela esan daiteke. Espainiako Estatuan, adibidez, nerabezaro-aurrean dauden neska-mutilen % 45ek dauzkate pisu arazoak, % 26k gehiegizko pisua daukate eta % 19 gizenak daude. Zifra horiek, gainera, ez dute hobera egin azken 10 urteetan. Gehiegizko pisua duen haur batek ezin ohitura osasungarriak eduki. EROSKI CONSUMERek lehen eskutik jakin nahi izan du haurrek zer-nolako elikadura-ohiturak eta aisialdi-joerak dauzkaten, eta, horretarako, 5 eta 12 urte bitarteko haurrak eduki dituzten etxeetara deitu dugu 9 autonomia erkidegotan (Andaluzia, Balear uharteak, Euskal Autonomia Erkidegoa, Galizia, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa), eta 1.500 inkesta baino gehiago egin ditugu. Erosketak egiteko ardura eduki duen pertsonak erantzun die beti galderei (emakumeak izan dira lautik hiru, eta 35 eta 44 urte bitartekoak % 59). Ikasketa mailari dagokionez, unibertsitarioak izan dira galdekatu ditugunen % 33, goi mailako batxilergoa, BBB eta LH egin duten % 37k, eta beste % 22k oinarrizko batxilergoko edo OHOko titulua eduki dute.

Hainbat galdera egin dizkiegu inkestan parte hartu dutenei. Seme-alaben elikadurarekin zerikusia dutenak izan dira horietako asko (eskolako jantokian jaten duten, hori kontuan hartzen duten gainerako dieta planifikatzen dutenean, nolako gosaria, hamaiketakoa eta askaria egiten duten, egunean zenbat otordu egiten dituzten, otordu artean mokadurik egiten duten, zenbateko maiztasunez jaten duten elikagai multzo bakoitza, eta abar). Bestalde, denbora librean egiten dituzten jarduerez ere galdetu diegu (kirolik egiten duten eskolan eta handik kanpo, kontsola eta bideo-jokoekin jolasten duten...). Horretaz gain, haur gizentasunari buruzko iritzia ere galdetu diegu, zer arrazoi ikusten duten hainbeste hedatu izateko eta nor jotzen duten arduradun. Okerreko elikadura-ohiturek eta sedentarismoak zuzen-zuzenean eragiten diote haur gizentasunari eta gehiegizko pisuari. Txikitatik ohitura desegokiak hartuz gero bi arlo horietan, gerta liteke bizi guztian ere halaxe jarraitzea eta osasunari kalte egitea. Haurtzaroak berebiziko garrantzia du elikadura-jokabide egokiak eta ariketa fisikoa egiteko ohitura finkatzeko.

EROSKI CONSUMERek egiaztatu duenez, gurasoek oraindik ere badituzte jokabide desegokiak elikadura arloan, nahiz eta inkestari erantzun dioten gurasoen % 75ek uste duten beren seme-alaben elikadura orekatu samarra dela: berdura gutxi jaten dute, haragiaren eratorriak gehiegi, opil industrialak... Kirolari dagokionez, gehienek egiten dute jarduera fisikoren bat beren denbora librean, eskolan gorputz hezkuntzan ematen dituzten bi orduez gain; etxeen % 14tan soilik egoten dira haurrak aisialdian ariketa fisikorik egin gabe. Oso komenigarria da haurrek 30 minutuko jarduera fisiko aerobikoa egin dezatela egunero.

Gurasoen ikuspegia

  Gurasoen lana ezinbestekoa da seme-alabak elikadura-ohitura osasungarrietan hezteko. Gurasoek zer-nolako ohiturak dituzten, zer jaki gustatzen zaien eta zer ez, haurrek ikusi egiten dute hori, eta gero haiengan islatzen dira gurasoen jokabideak. EROSKI CONSUMERek egindako inkestan ikus daitekeenez, galdekatu ditugun etxeen % 66tan egunero aztertzen duten haurrak zer jaten eta edaten duen, bai etxean eta bai kanpoan ere, eta % 33tan, berriz, maiz samar egiten dute.

Gurasoek, oro har, badakite gizentasuna arazo larria dela. Galdekatu ditugunen % 81ek, adibidez, inondik ere ez du uste kontu estetiko hutsa denik. Gainera, % 98ren iritziz, osasunari eragiten dion auzia da, eta ez helduei soilik erasaten diena; % 78ren irudiko, denborarekin ez da arazoa desagertzen, eta % 96ek onartu egiten dute haur gizen batek osasun-arazoak izango dituela helduaroan.

Baina zerk eragiten du gizentasuna agertzea? Gurasoen % 98ren ustez, elikadura txarraren ondorio da, eta beste % 83k diote ariketa faltak eta bizimodu sedentarioak ere badutela zerikusia. Gainera, % 47k gurasoak eurak egiten dituzte errudun (utzikeriagatik eta ohitura txarrengatik), beste % 27ri iruditzen zaie norberaren genetikak ere zerikusi handia duela, eta % 20k osasunari eta eritasunei atxikitzen diete.

Azkenik, gehienen ustez, gurasoen ardura da eta ez beste inorena haurrak elikadura-ohitura egokietan heztea (halaxe adierazi dute galdetu dugun etxeen % 90etan). Beste % 11ren ustez, gurasoen eta irakasleen konpromisoa behar da horretarako, eta % 10ek aitona-amonak eta zaintzaileak egiten dituzte erantzule. Eta nola egin behar zaio aurre haur gizentasunari? Etxeen % 96tan diotenez, dieta eta elikadura-ohiturak aldatuz lor liteke, eta % 85ek ariketa fisikoa edo kirola ere aipatu dituzte. Gurasoen % 17k soilik aipatu dute medikuen laguntza (endokrino bat) eta % 1ek baino ez medikuntza alternatiboa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto