Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Bidaiari batzuek itsas bidaia bat kontratatu zuten agentzia batean, eta bidaian ateratzeko egunean bertan ohartu ziren barkuaren eta gelaren ezaugarriak ez zetozela bat esku-orrian ageri zirenekin, eta, beraz, ez ziren bidaian abiatu. Auzitara jo zuten, eta ordaindu zuten guztia itzul ziezaiotela eskatu zuten, agentziak ez zuelako kontratua bete: goi mailako gela eta luxuzko bidaia kontratatu zuten, baina, haien iritziz, baldintza haiek ez ziren betetzen. Baina galdu egin zuten epaiketa. 2012ko otsailaren 2an eman zuen epaia Errioxako Probintzia Auzitegiak, eta haren arabera, ezin zen onartu kontratua oso-osorik geratu zela bete gabe, eta, beraz, salatzaileek ezin zuten eskatu bidaiako diru guztia itzul ziezaietela, nahiz eta onartzen zuen kontratuaren atal batzuk bete gabe geratu zirela. Bezeroek zenbat ordaindu zuten ikusita, ezin omen zen esan luxuzkoa zenik bidaia, eta gelaren kalitatea esku-orrietan ageri zenarena baino askoz kaskarragoa izan arren, gabezia hori ez da aski kontratua baliorik gabe uzteko. Epaiak dioenez, izan zitekeen bezeroek kontratatu zituzten betebeharretatik baten bat ez egoki eskaini izana eta kalte-ordain bat eskatu izana, alderdiren batekin gozatu ezinak sortutako frustrazioagatik, eta eska zezaketen eskaini gabe geratu ziren zerbitzuengatik ordaindu zutena itzul ziezaietela, baina kontsumitzaileen eskaria kontratua baliogabetzea izan zenez, epaitegiak ez zuen aintzat hartu salaketa.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa