Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Errehabilitazioa egitera joan klinika batera, erorikoa izan eta ondorioak geratu zaizkio

 Emakume bat gurpil-aulkian joan zen fisioterapia klinika batera errehabilitazioa egitera, bi pertsonak lagunduta. Klinikara sartzeko, eskailera batzuk igo beharra zegoen, eta fisioterapeuta batek lagundu zion. Gaixoa harreraguneraino eraman, eta hantxe utzi zuen zutik, mahaian bermatua, bidean traba egiten ari zen zerbait kentzeko; une horretantxe, orekatu galdu eta erori egin zen gaixoa. Eskuineko aldaka hautsi zuen, eta 92 egun behar izan zituen osatzeko (62 egun eman zituen ospitalean). Gainera, erorikoak zenbait ondorio utzi zizkion gaixoari. Klinikak eta aseguru-etxeak gaixoa laguntzera joan zirenen gain utzi nahi izan zuen ardura, eta, hori ikusita, gaixoak auzitara jo zuen. Asturiasko Probintzia Auzitegiak 2012ko apirilaren 2an eman zuen epaia, klinikaren eta aseguru-etxearen aurkakoa, eta 21.064 euroko zigorra ezarri zien. Epaiaren arabera, alde batetik, laguntzaileetako bakarra zen zaintzailea, eta fisioterapeutak gaixoaren ardura hartu zuenean, laguntzaile hura gurpil-aulkia tolesten hasi zen klinikara sartzeko. Epaiak dioenez, frogatuta gelditu zen klinikako fisioterapeuta bat atera zela gaixoa laguntzera eta zutik utzi zuela, eta begi bistakoa zen tratamendua berehala hastekoa zela, zain egon beharra egokitu izan balitzaio eserita jarriko zukeen eta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto