Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jatorrizko matxura bat duen auto erosi, eta ez dela bermean sartzen esan diote

 Herritar batek auto bat erosi zuen kontzesionario batean; berme-aldian zegoela, akats edo matxura bat agertu zitzaion, baina saltzaileak ez zion konpondu. Haren ustez, Legeak ezartzen duen bi urteko bermeak balioa eduki dezan, auto-ekoizleak gomendatu bezala egin behar ziren berrikustea eta mantentze-lanak, eta, gainera, bi urte pasatu baino lehen edo 30.000 kilometro egindakoan eraman behar zen autoa berrikustera. Saltzailearen iritziz, erosleak ez zuen bete baldintza horietako bat ere, eta bermea baliorik gabe geratu zitzaiola argudiatu zuen. Baina Zaragozako Probintzia Auzitegiak aintzat hartu zuen salaketa (7.100 euroko kalte-ordaina eskatzen zuen, Kontsumitzailearen Legearen Testu Bateginari jarraiki), eta 2012ko apirilaren 25ean eman zuen epaia. Perituek edo adituek aurkeztu zituzten frogek erakusten zuten osagai bat gaizki estalia zegoelako sortu zela matxura, eta epaitegiaren iritziz, akats hori jatorrizkoa da, inolako zalantzarik gabe. Eta ondorioztatzen du berrikuste-lanak beste tailer batean egitea eta behar baino beranduxeago egitea ez zela erabakigarria izan, ez baitzen frogatu kausa-ondorio harremana zegoela xehetasun horien eta matxuraren artean. Horregatik guztiagatik, kontsumitzaileak irabazi egin zuen epaiketa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto